Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baratxuri zopa

BARATXURI ZOPA

Baratxuri zopa

OSAGAIAKAldatu

  • Oliba Olio birjina: 100 ml.
  • Baratxuria: 10 xehatu.
  • Zopako ogia: 200 g xerra finetan.
  • Ura: 3 l.
  • Ezpeletako piperrautsa: 15 g.
  • Arrautzak: 4 .
  • Gatza: Pitin bat.

PRESTAKETAAldatu

  • Kazola batean olioa su motelean baratxuriarekin jarriko dugu, hauek dantzan hasitakoan, zopako ogia gehitu eta su baxuan dena nahasi.
  • Baratxuria kolore pitin bar hartzen hasten denean, pipermina eta ura gehitu.
  • 40 minutuz su motelean irakiten eduki.
  • Zopa gazitu, arrautzak bertaratu eta espatula batekin nahasi arrautza puskatuz.

AHOLKUAKAldatu

  • Baratxuri xehatuarekin beti su motelean ibili, bestela erretzeko aukera handiak daude.