Errezeta-liburua/Ahate gibela onddo eta oporto konfiturarekin
Ahate gibela onddo eta oporto konfiturarekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- Ahate gibela bat, 500/600gramokoa
- 2 onddo
- Errezil sagarra 1
- Oporto basokada 1
- 50 g azukre
- Gurina
- Oliba olio birjina
- Gatza
- Piperrauts beltza
Pausoak
aldatuKonfitura prestatzen hasiko gara lehenik. Horretarako, errezil sagarra zuritu eta puska txikietan moztu. Zartagin zabal bat sutan jarri, eta bertan gurin goilarakada bat ipini; urtzen denean, sagar puxketak gehitu. Minutu pare batez su bizian eduki, eta azukrea gehitu. Su ertainean beste bost bat minutuz eduki. Ondoren, oportoa gehitu eta hamar bat minutuz irakiten eduki, duen alkohol soberakina lurrindu dadin eta konfiturak zapore konzentratuagoa har dezan.
Orain, onddoak garbitu, xafletan moztu eta zartagin batean oliba olio txorrotada batekin bost minutuz erregosi, gatz pittin batekin. Ondoren, gorde.
Gibela egiteko orduan oso garrantzitsua da gibela bera denbora batez (4 bat orduz) hozkailutik kanpo edukitzea. Hatz baten lodierako xaflatan moztu, erretilu batean jarri bi aldetatik gatzatuta eta goitik piperrauts beltza gehituta. Zartagin zabal bat hartu, sutan berotzen jarri, eta, ongi beroa dagoenean, gibel xerrak jarri, inongo oliorik gabe, gibelak nahikoa badu eta. Minutu bat pasa ondoren, buelta eman, eta beste minutu batez eduki. Erretilu batean sukaldeko papera jarri, eta bertara atera gibel edo foie xerrak, grasa soberakina papelak xurga dezan.
Oraingoa, pausorik garrantzitsuena izango da. Gibela prejitu dugun zartagiko olioa bertatik kendu, zartagin horretara onddo xaflak eta konfitura gehitu eta sutan ipini pare bat minutuz. Horrela, gibelak zartagian utzi duen zapore guztia bi osagai horiek hartuko dute. Azkenik, gibel xerrak plateretan jarri eta gainetik onddo eta oporto konfituraz ongi ornitu. Horrelaxe platera nagusi bezala, edo azpizun xerra batekin batera ere oso egokia da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/11