Ansotegi
Donostiako baserrien toponimiaren arabera, 1811koa da Ansotegiren lehenengo aipamena. Baserria Pitotegi bidean kokatuta dago eta zelai zabal eta handiak ditu.
Ansotegiri lotuta topatu dugun lehenbiziko izena Manuel Lopetegirena da. Manuel Etume baserriko Luisa Arzallusekin ezkondu zen, jatorriz Errezilgoa, eta bost seme-alaba izan zituzten: Juanita, Jose Agustin, Maritxu, Jose Mari eta Asentsio Lopetegi Arzallus. Manuel Lopetegik gogoko zituen idiak; haiekin ibili ohi zen beste baserri batzuentzat zenbait lan egiten: basotik egurra ekarri, harriak garraiatu, zehar goldean... Baserrian Joxe Zubeltzu Otegi izan zuten, morroi lanetan laguntzen, Durandegiko Eliasen anaia. Behi asko izaten zuten, baita idiak eta zaldia ere. Manuelek gogoko zituen idiak; haiekin ibili ohi zen beste baserri batzuentzat zenbait lan egiten: basotik egurra ekarri, harriak garraiatu, zehar goldean... Fruta-arbola asko zeuzkaten, sagarrak eta melokotoiak batez ere; ingurune hori oso aproposa zen horrelako frutak izateko. Baratza ere asko lantzen zuten. Zaldiarekin Antiguara jaisten ziren, barazkiak eta esnea saltzera. Hasiera batean, Luisa joaten zen eta, gerora, Jose Agustin. Senideak batera eta bestera sakabanaturik, Jose Agustin gelditu zen baserrian bizitzen. Bera hil zenean, Antiguako emakume batek baserriaren zati bat hartu zuen, Jose Agustinek utzita, emakumeak asko lagundu baitzion. Gaur egun, baserria zaharkitzen ari da, eta bertako terrenoetan zaldi batzuk ibiltzen dira. Arana Oilotegia