Baserriko oilasko eta pistatxoarekin eginiko tagliateleak
BASERRIKO OILASKOAREKIN ETA SAGARDO LURRINAREKIN EGINIKO TAGLIATELLEAK
MAHAIKIDEAK: 2.
OSAGAIAK
aldatu- Tagliatelle pasta freskoa: 200 g.
- Baserriko oilasko izterra: 1.
- Oliba olio birjina : Zurrusta motz 1.
- Sagardoa: 300 ml.
- Esna-gaina: 200 ml.
- Gorringoa: 1.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Pistatxoa: 40 g. zuritu eta almaizean kolpatuak.
PRESTAKETA
aldatu- Lehenik pasta freskoa burutuko dugu, tagliatelle forman moztu eta gorde.
- Jarraian oilaskoari azala kenduko diogu, azal hau gorde egingo dugu.
- Ondoren izterrari hezurra kendu eta haragia karratu txikietan moztuko dugu.
- Zartagin bat olioa pitin batekin sutan jarri eta oso bero dugunean, oilasko zatiak salteatu ongi gorritu arte.
- Haragi zatiei sagardoa gehitu lehenik zartaginean itsatsitako glasa errekuperatuz ondoren esne gainarekin busti eta murrizten utzi.
- Sutatik atera eta pitin bat epeldutakoan pertz batean hagatxoarekin mugituz gorringoa gehitu eta ondu.
- Egosi ur eta gatzetan tagliatelleak minutu batez.
- Oilasko azala tiretan moztu eta labean sartu 200ºC-tara xigortu daitezen.
- Pertz berdinean nahastu pasta, saltsarekin eta plater erdian jarri. Gehitu gainetik, oilasko azal txigortua eta pistatxo zatiak.
- Amaitu tipulin hosto xehatuarekin eta perrexilarekin edertuz.
AHOLKUAK
aldatu- Dendan erositako pasta lehorra erabil dezakegu plater hau prestatzeko, kasu horretan behar duen denbora egosiko dugu.
- Tagliatellearen ordez pasta edozein formako pasta erabili dezakegu.
- Kontu eduki gorringoa 80Cº-tik gora mamitu egiten dela beraz sutatik kanpo gehitu beti.