Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Barazkiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
330. lerroa:
[[Fitxategi:Endibia.jpg|left|180px|thumb|Endibiak]]
Txikoria mota bat da, horia edo gorria aurki genezake, ondo garbitu behar izaten da. Mingots xamarra da, normalean entsaladetan erabiltzen dugu, bete daitekeen ontzitxo baten moduan. Egosi ere egin daiteke.
 
==== Errukula(Eruca vesicaria, E. vesicaria subsp. sativa edo E. sativa) ====
[[Fitxategi:Errukula.jpg|left|180px|thumb|Errukula]]
 
Errukula Brassicaceae familiako barazkia da, jatorriz Mediterraneo eskualdekoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.
Batzuetan "errukula" Diplotaxis tenuifolia landareari ere esaten zaio, eta haren hostoak ere jaten dira Eruca sativa landarearen antzera. Batzuetan errukola edo arroketa (frantsesez roquette) ere esaten zaio[1].
Errukula barazki gisa kontsumitu izan da Mediterraneo inguruko eskualdeetan antzinako erromatarren garaitik, afrodisiakotzat jotzen zena. Tradizioz, ordea, basatiki bildu eta ez da eskala handian landu izan. 1990eko hamarkadara arte ere ez da ikerketa zientifikorik egin. Gaur egun, hainbat lekutan landatzen da, bereziki Veneton, eta munduko saltoki ezberdinetan eskuragarri dago.
Errukula entsaladan erabiltzen da bereziki, baina barazki gisa ere sukaldatzen da pasta edo zezina erabiliz. Italian ere ohikoa da pizzetan erabiltzea, soilik labearen ondoren gehituz. C bitaminan eta burdinan aberatsa da.
 
Magrebeko errukula noizbehinkako ekaitzen ondoren etortzen da, eta zopan jaten.
 
====Eskarola ''Cichorium endivia''====