PHP: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
 
==Oinarrizkoa PHPn==
PHP web orri bat osatzen duen HTML programan txertatutako kodigoa besterik ez da, zerbitzarian exekutatzen dena, nabigatzaileak (bezeroak) prozesatutako programaren emaitza jasoz. Ondorengo adibidearekin azalduko da hori:
 
HTMLz egindako web orri batean ondorengo scripta txertatuko dugu:
 
''<?php
Echo “Ongietorri PHPren mundura”;
¿>''
 
Zerbitzariak behar bezala prozesatu ondoren, nabigatzaileak honakoa jasoko du soilik:
 
''Ongietorri PHPren mundura''
 
PHP kodigoa interpretatua izan da eta zerbitzariak HTML ''garbi'' gisa itzuli du. Irudimena erabiliz gero, ikus daitezke honek ze nolako hobekuntzak ekar diezaiozken ohizko web orriei: aurkezpenak personalizatu, datu baseetako informazioa ikusi eta manipulatu…
 
 
 
 
 
 
Oraingoz, lenguaiaren sintaxiarekin jarraituko dugu, ondorengo scripta aztertuz:
 
''<?php
$NERE_ALDAGAIA = "1234";
$nere_aldagaia = "4321";
Echo $NERE_ALDAGAIA. "<br>";
Echo $nere_aldagaia. "<br>";
?>''
 
Honakoa itzuliko du:
 
''1234
4321''
 
Scriptean nabarmentzen den lehen gauza, PHP kodigoa ''<?php''-rekin hasi eta ''?>''-rekin amaizen dela da. Bi etiketa hauekin, HTML kodigoko puntu ugaritan txerta daiteke PHP aginduak. Ikusten den beste ezaugarri bat, aldagai guztiak "$" sinboloarekin asten direla da eta maiuskulak eta minuskulak ezberdintzen direla. Aldagaiak eta ''<br>'' etiketak puntu “.” baten bidez lotuta daude, horrela nabigatzaileak lineako jauzi bat egingo du aldagaia idatzi ondoren. Azkenik, ikusi komando lerro bakoitza puntu eta koma “;” batekin amaitzen direla.
 
Ikusi adibide komplexuago hau:
 
''<php
$BAT1 = 12;
$BAT2 = 4;
$EMA = $BAT1 + $BAT2;
Echo $BAT1 . "-en eta " . $BAT2 . "-ren batura " . $EMA . " da";
//Programa honek 12 + 4 kalkulatzen du
?>''
 
 
[[en:Programming:PHP]]