PHP: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
==Sarrera==
PHP ''script'' (“gidoi”) lenguaia bat da, besteak beste, web orrien dinamismoa handitzeko diseinatua. Hasieran, web orrien mantenuan laguntzeko sortutako makro talde bat besterik ez zen, baina ordutik bere ezaugarriak hazten joan dira, datu base handiek osatzen duten lan-inguruak maneiatzeko gai den programazio lenguaia erabilgarri bat izateraino. Bere arrakasta, besteak beste, C programazio lenguaiaren sintaxiarekin duen parekotasunagatik, bere habiaduragatikabiaduragatik eta bere sinplizitateagatik datorkio.
 
Web zerbitzarietan erabiltzen den script lenguaia bat da eta bertan exekutatzen da. Honegatik, PHP kodigoa duen orri bat zerbitzarian interpretatuko da bezeroari (kasu honetan, edozein nabigatzailerekin web orri bat ikustea eskatu duen erabiltzaile bat) bidali aurretik. Bezeroak jasotzen duen orrian ez du PHP kodigorik ikusgai, hau erabat interpretatua eta ordezkatua izan da eta web osoan ojiko HTML bakarrik ikus daiteke.