PHP: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16
1. lerroa:
==Oinarrizkoa PHPn==
PHP web orri bat osatzen duen HTML programan txertatutako kodigoa besterik ez da, zerbitzarian exekutatzen dena, nabigatzaileak (bezeroak) prozesatutako programaren emaitza jasoz. Ondorengo adibidearekin azalduko da hori:
 
HTMLz egindako web orri batean ondorengo scripta txertatuko dugu:
 
<pre><nowiki>
<?php
echo “Ongietorri PHPren mundura”;
?>
</nowiki></pre>
 
Zerbitzariak behar bezala prozesatu ondoren, nabigatzaileak honakoa jasoko du soilik:
 
<pre><nowiki>
Ongietorri PHPren mundura''
</nowiki></pre>
 
PHP kodigoa interpretatua izan da eta zerbitzariak HTML ''garbi'' gisa itzuli du. Irudimena erabiliz gero, ikus daitezke honek ze nolako hobekuntzak ekar diezaiozken ohizko web orriei: aurkezpenak personalizatu, datu baseetako informazioa ikusi eta manipulatu…
 
Oraingoz, lenguaiaren sintaxiarekin jarraituko dugu, ondorengo scripta aztertuz:
 
<pre><nowiki>
<?php
$NERE_ALDAGAIA = "1234";
$nere_aldagaia = "4321";
echo $NERE_ALDAGAIA. "<br>";
echo $nere_aldagaia. "<br>";
?>
</nowiki></pre>
 
Honakoa itzuliko du:
 
<pre><nowiki>
1234
4321
</nowiki></pre>
 
Scriptean nabarmentzen den lehen gauza, PHP kodigoa ''<?php''-rekin hasi eta ''?>''-rekin amaizen dela da. Bi etiketa hauekin, HTML kodigoko puntu ugaritan txerta daiteke PHP aginduak. Ikusten den beste ezaugarri bat, aldagai guztiak "$" sinboloarekin asten direla da eta maiuskulak eta minuskulak ezberdintzen direla. Aldagaiak eta ''<br>'' etiketak puntu “.” baten bidez lotuta daude, horrela nabigatzaileak lineako jauzi bat egingo du aldagaia idatzi ondoren. Azkenik, ikusi komando lerro bakoitza puntu eta koma “;” batekin amaitzen direla.
 
Ikusi adibide komplexuago hau:
 
<pre><nowiki>
<php
$BAT1 = 12;
$BAT2 = 4;
$EMA = $BAT1 + $BAT2;
 
echo $BAT1 . "-en eta " . $BAT2 . "-ren batura " . $EMA . " da";
//Programa honek 12 + 4 kalkulatzen du
?>
</nowiki></pre>
 
Programa txiki hau ez dago sakon azaldu beharrik: lehen eta bigarren aldagaiak definitzen ditu, bi aldagaien batura egin eta hirugarrenari atxikitzen dio eta azkenik hiru aldagaiak idazten ditu, textu apur bat txertatuz. Honakoa jasoko dugu:
 
<pre><nowiki>12-ren eta 4-en batura 16 da</nowiki></pre>
 
Textuaren eta aldagaien nahasketa lortzeko konkatenatu egin dira puntu “.” Baten bidez. Ikusi komentario bat txertatu dela scriptean, “//”-ren ondoren dagoen textua. Ez du programan ezertarako eragiten, baina bere erabilera
Gomendagarria izaten da programa luzeetan. Bi era daude komentarioak txertatzeko:
 
<pre><nowiki>
//Hau lerro bateko komentarioa da
//Hau ere bai
 
/*Hau
kerro ugariko
komentarioa da*>
</nowiki></pre>
 
==Aldagaiak PHPn==
PHPn ez da beharrezkoa aldagaiak deklaratzea, hau da, ez dago zertan programari aldagaia zenbaki bat edo kate bat den esan beharrik, PHP bere kabuz definitzen bait du.