Esperanto/Sarrera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
 
Esperantozko hitz gehienak, hizkuntza latindar, germaniko eta eslabikoen antzekoak dira. Hala ere, esperantoa ez da hizkuntza horien nahasketa, hizkuntza originala baizik. Zenbait ikuspegitik, Esperantoaren egiturak hizkuntza ez-europearren itxura handiagoa du, hizkuntza europearrena baino.
 
==Zergatik ikasi beharko nuke esperantoz?==
 
Esperantoa oso erabilgarria da komunikazio neutralerako. Honek esan nahi du Esperantoak ez duela talde etniko edo kultura jakin baten alde egiten eta eskubide berdinak, tolerantzia eta benetako internazionlismoa bultzatzen du. Hau Esperantozko hitzaldi, liburu, aldizkari, musika, interneteko eduki eta baita familia bizitzan ere ikus daiteke.
 
Gazteek bereziki esperientzia esanguratsuak izan ditzakete Esperantoa erabiliz: atzerriko etxeetan gonbidatu moduan egonda kontaktu zuzena izan bertako kulturekin, nazioarteko jaialdietan ondo pasatuz, mintegi desberdinetan jakintza eskuratuz, atzerriko hizkuntzekin kontaktuan jarriz eta eurei buruz gehiago ikasiz...
 
Gainera, Esperantoa oso era ona da umeak kanpo hizkuntzetan sartzeko. Esperantoa beste edozein hizkuntzatik ez datorrenez, arauak sinpleak eta gutxi dira, konjugazioa ez da existitzen eta ez dago buruz ikasi beharreko salbuespenik; hori dela eta, ikasle gazteek beste hizkuntza batzuk ikasteko lehen pausua izan daiteke. Esperantoa ikasi eta gero, beste hizkuntza batzuk ikasteak askoz beldur gutxiago ematen du.