Uztapidek ‘Lengo egunak gogoan’ liburuan hala zioen: ‘Buena Vista ta Leku Eder eta oiek danak bisitatu giñuzen, eta atzera Donostira etorri giñan...’. Donostiako toponimiaren arabera, 1920an azaltzen da eraikin honen aurreneko aipamena. Eraikina 1892. urtekoa da.

Buena Vista Balentin Zamora Arratibel eta Josefa Ibarguren Landa bikoteak eraiki zuen, Txoxa Berri baserriaren al- dameneko zelai zabal batean. Hasieran, ostatu moduan jarri zuten, eta Txoxa Berri baserritik bertara etorri ziren bi- Lau seme-alaba izan zituzten guztira, bi zaharrenak, Joxe eta Martina Zamora Ibarguren, Txoxa Berri baserrian bizi ziren garaian jaio ziren, eta hurrengo biak, Balentin eta Joakina Zamora Ibarguren, Buena Vistan. Gehienbat, harrobietako langileak egoten ziren bertan apopilo. 1919an, hiru anai-arreba, Balentin, Joakina eta Martina, Kubara joan ziren bizitzera. Bost bat urte pasa zituzten han, eta gero berriz bueltan etorri ziren. Balentin Zamora Arratibel arotz lanean ibili zen etxez etxe. Egun batean, Etume baserriaren teilatua berritze-lanean ari zela, teilatu gainetik erori eta hil egin zen, 36 urte zituela. Heriotzaren ondoren, Josefa alargunak bere seme Joseren laguntzarekin jarraitu zuen pentsioan lanean. Martina Zamora Ibarguren alaba Ibaetako Berakotegi baserriko Joxe Irizarrekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Anjel, Luis eta Karmen Irizar Zamora. Karmen moja joan zen. Luis sukaldaria izan zen. Luis Irizar famatua. Hainbat proiektutan eta lekutan aritu zen lanean:Ingalaterrako Hilton Hoteleko jatetxean, Madrileko Hotel Alcalan… Zarauzko Euromar euskal sukaldaritza-eskola berriaren sortzaileetako bat izan zen. Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxea ireki zuen, Jabier Zapirainekin batera.

Donostiako Alde Zaharrean ere bere izena zeraman sukaldaritza-eskola sortu zuen. Joxe Zamora Ibarguren, semea, Artikula Txiki baserriko Anttoni Sagardia Urkiarekin ezkondu zen, alaba bat izan zuten: Anttoni Zamora Sagardia. Anjel Irizar Zamora, Martina Zamora eta Joxe Irizarren semea, Anttoni Zamora Sagardiarekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten: Anjel, Arantxa, Jose Luis, Jabier eta Iñaki Irizar Zamora. Antxoni eta Maria ahizpek jarraitu zuten lanean pentsioan urte batzuetan. Garai hartan, sagardotegi moduan ere funtzionatu zuen; gizonezkoak bakarrik sar zitezkeen sagardotegira. Gerora, 1971. urtean, Anjel eta Antxoni senar-emazteek obra handia egin zuten, beren senideen laguntzarekin, eta eraikina guztiz berrituta, jatetxea eta logelak jarri zituzten. Eta hainbat urtez lanean aritu dira. Gaur egun, jatetxea ez dago martxan, eta Arantxa Irizar Zamora bizi da bertan bere familiarekin.

Iturria: Arantza Irizar Zamora