Burdinolaren historia/Ainguren ekoizpena
Osoko industria siderometalurgikoa
aldatuXVIII. mendearen erdialdera, arrantzuko eta gerrako itsasontzientzat nahiz bestelakoentzat aingurak egiten ziharduten zeharrolak dira industria siderometalurgiko integralaren agerpen edo eredurik bikainena.
Gilisagastiren ekarpena
aldatuJoan Fermin Gilisagasti, Aiako (Gipuzkoa) semea eta Arrazubia zeharrolako olajauna izan zen aingura handiak egiten lehenengoa.
Zeharrola eta burdingintzako lanak bere haurtzarotik ikusi eta ikasiak zítuen Gilisagastik, baina garatu eta aurrerapenez hornitzeko irrikak jo zuen gaztaroan. Hala, artean gaztea zelarik, klandestinoki Holandara joan zen eta han bere burua eta bizia arriskatuz, industria-espioitza edo zelataritzan jardun zuen, aingura astun eta handiak egiteko era eta teknika berrietan trebatzea lortuz.
Handik trebatutako ofizial bilakaturik itzuli zen gure gizona:
- batetik, harrikatza arragoan erabiltzen;
- bestetik, aingura-besoen soldaduran egur-ikatza erabiltzen eta haien tenplaketan. Hori guztia 1739. urtean burutu zuen.
Gilisagasti benetako aurrelari bat izan zen gaur egun Ekialde Urrunean erabiltzen diren industria hobekuntzako prozedura berrietan.
Errege Karlos III.aren Aholkulari eta Idazkari eta Gipuzkoako itsas portuetako Itsas Armadako Ministroa zen Jose Antonio Enriquezek badu txosten jakingarri bat metalurgiari buruzkoa, zehatzago esteko, ainguragintzari buruzkoa, 1787. urtean argitaratua.
Gure Joan Fermin Gilisagasti ainguragileari dagokionez, 72 kintaleko aingura bat egin zuela esaten digu, eta huraxe zela Espainian ordura arte egindako aingurarik handiena.
Horretaz gain, olagizon euskaldun honi zor ziotela Espainiak eta Gipuzkoak, aingura handiak Holandatik ekarri beharrik ez izatea; Euskal Herrian hain egoki eta halako trebetasunez egiteaz gain, merkeago eta bertako askori lana emanez egiten baitziren.
Hemezortzi burdinola Gipuzkoan
aldatuGipuzkoan, aldi hartan, ainguragintzan hemezortzi burdinola aritzen ziren; denak ere Oria, Leitzaran, Urumea eta Oiartzun ibaien arroetan eraikiak. Garrantzirik handienekoen izenak hauek dira, besteak beste:
- Arrazubia,
- Fagollaga,
- Ereñozu,
- Pikoaga,
- Amasola,
- Agaraiz,
- Lasarteola,
- Renteriola eta
- Olaberri.
Ainguren salneurria
aldatuAingura bakoitzaren salneurria baldintza askoren arabera aldatzen zen, hala nola;
- burdinkia eta ikatza, beharrezko lehengaien nolakoak ziren, haien garraioa, eta langileen eskulanarena eta beste;
- horiez gain, artekarien komisioak zegoen;
- azkenik, olagizonek beren kontura ala elkartean jarduten zuten ere kontuan hartzen zen, langileek bi eratara lan egiten baitzuten.
Olagizonek meategia beren lurretan baldin bazuten, bistakoa da bestela baino merkeagoa gertatuko zitzaiela.
Gauzak horrela, 72 kintaleko aingura bat egiteko hemezortzi bat egun behar izaten zituzten eta guztira 9.173 erreal kostatzen ohi zen.
Ainguren araudia eta sailkapena
aldatuErrege-agindu batek erabakitzen zituen 1752. urtean aingura baten eta bere zati guztien neurriak:
- aingurak,
- gurutzeak,
- gurutze-adarrak,
- zangoak,
- potak,
- atzamarrak eta abar,
- bakoitzak zenbat oin, ontza eta lerro behar zituen esanez.
Urte bereko lege baten bidez, erabakirik gelditu zen ontzidi bakoitzak zenbat aingura eta nolakoak eraman behar zituen, itsasontziak, fragatak nahiz beste edonolako ontziak izan. Honela, itsasontzi bakoitzak beharrezkoak zituen:
- 72 kintaleko hiru aingura,
- 66 kintaleko bat,
- 60ko bat,
- 25 kintaleko aingura-gurutze bat,
- eta 17ko eta 9ko bana.
Ainguren kalitatea
aldatuHernaniko Udaletxeko artxiboan aurki daitezke ainguragintzari buruzko zehaztasun handiko dokumentu ugari, ekarpen tekniko asko dakartzatenak: berotze-goritzea, mailuka lantzea, zoldaketa, aroa eta beste xehetasun gehiago.
Beste gauza jakingarri batzuen artean, aitorpen hauek behintzat nabarmen ageri dira: bertako aingurak onak eta ongi eginak zirela, Europako beste herrialdeetakoak baino hobeak. Ingelesak, holandarrak eta frantziarrak Donostiara beren�zat izendatutako aingurak aztertu eta erostera etortzen zirenean, harriturik gelditzen zirela ere ageri da orrietan.
Aingurak Espainiako armadarentzat
aldatuEstatuak beretzat formalizatu nahi izan zuen burdinola bat Errenterian 1749. urtean, hain zuzen ere, ainguragintzan jarduteko asmotan. Urumeako burdinoletako olajaunek, ordea, eragozpen asko jarri zizkioten horretarako. Porrot egin zuen Estatuaren nazionalizazio asmoak eta hutsean gelditu zen.
Errege Armadarentzat izendaturiko aingurak, Espainiako Departamendu hauetara bidaltzen zituzten: Cadiz, Ferrol eta Cartagenara. Baina itsasoz haratago ere bidali ohi zituzten, eta guztira urteko laurehun bat aingura izaten ziren, gutxi gorabehera.
Itsas Armadako Departamentuko Ministerioak Jarraibideen Orria atera zuen ainguragintzako xehetasun eta argibide ugari emanaz. Beste lege eta aginduetarako egin ohi zen bezala, orri horretan ainguragintzan bete beharreko arauak idatzi ziren. Orri hori honela bukatzen zen:
... no sólo las intimó el Gobierno, sino que hizo que, para que mejor las entendiesen, se traduxesen al Bascuence, porque los más de ellos no entendían otro Idioma, y que se entregase a cada uno un ejemplar.
Estaduak bere eskura antolatu nai izan zuan burniola bat Errenteri’n 1749’gn urtean, ain zuzen ere ainguragintzarako asmotan. Urumea’ko burnioletako olajaunek, ordea, eragozpen asko jarri zizkioten ortarako. Porrot egin bearrean gertatu zan Estaduaren «nazionalizazio» asmoa ta utsean gelditu zan.
Aingura kulturan
aldatuBai zama-ontzietan, bai fragatetan, itxaropen-aingura zeritzana zen aingurarik astunena eta beste guztiak baino garrantzi handiagokoa; eskuinaldeko saihetsean eduki ohi zuten. Izenak berak adierazten duenez, mastak galtzea edo beste ezbeharrik zenean lagungarri izaten baitzuten, olatuek itsasontzia haitzen kontra apur ez zezaten.
Lehenengo kristauen irudien artean, askotan ageri da aingura; batez ere hilobietako goiburuetan, betiko bizitzarako Itxaropenaren adierazgarri, eta ez da harritzekoa, Kristoren adierazpen diren gurutzea eta arrainekin batera aurkitzea. Itun Berrian, Ebertarrei idatzitako gutunean ere (Heb. 6, 10) itxaropenaren adierazgarri aurkitzen dugu aingura.
Iberiari dagokionez, ainguraren lehenengo aztarna erromatarren aldia baino lehenagoko txanpon batean aurkitzen da. Euskal Herrian, aldiz, Erdi Aroaz geroztik ugari samar aurki daitezke Bizkaia eta Gipuzkoan itsasertzeko zenbait oin-etxeren armarrietan: Sarria, Likona, Arteita, Lastur eta Alzola, kasu.
Oria eta Leitzaran ibaiak elkartzen diren lurretan kokaturiko herria dugu Andoain, eta antzinako burdinolak direla-eta oso ezaguna da; badu herri horrek orain bertan ere ainguraren oroigarririk, karrika baten izena baita Aingurua kalea.
Ijezketa
aldatuHandik laster, 1770. urtean, Simon Aragorri Irandako markes jaunak beretzat erosi zituen lur batzuk, Errenteriako burdinolatik hurbil, hain justu ere goian esan ditugun Estatuak bere asmoak burutu nahi izan zituen tokian bertan; bera, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide zen. Jaun honek antolatu zuan Espainia osoan beste inork baino lehen burdin xaflak egiteko, fanderia edo fenderie zeritzan tramankulu bitxi bat, ijezketa-tren bat.
Horregatik, Estatuak pribilegio batzuk eman izan zizkion, nazioarentzat onuragarri direnei gaur egun eman ohi zaizkienak bezalakoak.
Lantegi honetan Oarso eta Urumea ibaietako burdinoletatik eramandako burdin pletinak eta biribilak ijezten ziren, materialak horretarako bi labe berezietan gorituz.
Langile-taldea honako hauek osatzen zuten: maisu bat, 4 ofizial eta 3 errementari, eta astero 37.000 libra burdin ateratzen ziren ijetzirik.
Irandako markesa zen Iragorri euskalduna, gure herriko lantegien sustatzaile handia izan zen eta, horrez gain, baita diplomatiko jatorra ere: haren ardura eta kudeaketa egokiari esker izenpetu zen Basileako bake-ituna.