Soziologiara sarrera/Charles Horton Cooley

Charles Horton Cooley (Ann Arbor, Michigan, 1864ko abuztuaren 17a - Ann Arbor, Michigan,1929ko maiatzaren 8a) pragmatismo eta elkarrekintza sinboliko izeneko korronteei lotutako soziologo estatubatuarra izan zen.

Charles Horton Cooley

Berarentzat, gizabanakoa eta gizartea errealitate sozial bakar baten bi aurpegiak dira: gizabanakoa ez da existitzen gizarterik gabe, eta era berean, gizartea bera ez da existitzen gizabanakorik gabe.

Haren arabera, Nia (nortasuna, «Self») besteekiko izaten diren gizarte-harremanen bitartez eratzen da. Norbait izatearen sentimendua gizarte-harreman bitartez tenkatzen da. Besteak dira gu egiten gaituztena, gu garena egiten dutenak. Ispilu-nortasun irudia («looking glass self») besteen begiradapean eraikitzen da. Cooley-k honi «adskripziozko identitatea» deitu zion[1]. Kontzeptu hau George Herbert Mead-ek ere bereganatuko zuen eta elkarren artean garatu zuten[2].

Cooley-ren iritziz, bere «Human Nature and the Social Order»(1902) lanean jasoa, «looking glass self» delakoak hiru paso lituzke:

• Beste pertsonaren aurrean nola agertu imajinatzea.

• Beste pertsonaren epaiketa edo balorapena imajinatzea.

• Harrotasun, zoriontasun, erruduntasun edo lotsa sentimendu motaren bat sentitzea[3].

William James-en iritzia jarraituz, Norbere ispilu-irudiaren edo «looking glass self» kontzeptua "norbera eta kanpo gizarte-munduaren arteko banaketa Kartesiarra"rekin hausturarekin lotzen da. Cooley-k gizabanakoa eta gizartearen artean eraikitako banaketa Kartesiarra hautsi nahi izan zuen[4].

Cooley-ren "ispilu-nortasun irudia" kontzeptuaren irudikapena da. Gizabanako bat agertzen da erdian eta irudi bana islatzen duten lau ispiluren aurrean dago. Ispiluek pertsona berarekiko besteek duten irudi desberdinak adierazten dituzte

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. HORTON, P.B. eta HUNT, C..: Soziologia. EHU. Bilbo. 1994.
  2. Ritzer, George: Teoría sociológica clásica. McGraw-Hill. Madril. 1993. 55.orr.
  3. Mann, Doug: Understanding society : a survey of modern social theory, Oxford University Press. 2007.183. orr. ISBN 978-0-19-542184-2
  4. http://www.bolenderinitiatives.com/sociology/charles-horton-cooley-1864-1929/