Cuisenaire-ren Jarduera didaktikoak

Erregeletekin egin daitezkeen ariketak:


  • Joku librea
  • Tamainaren ezagupena
  • Seriazioak
  • Baliokidetza jokua
  • Sailkapenak
  • Erdia eta bikoitza kontzeptuen lantzea



1- Joku librearekin egin daitezkeen ariketak:

  • Irudimena lantzea
  • koloreak bereiztea
  • Materialen ezagupena
  • Banaketa
  • Tamainen egokitzapena
  • Materialaren ezagupena


2- Tamainaren ezagupenarekin egin daitezkeen ariketak:

Haurrek hasieran tamainaren ezagupenarekin hasi behar dute ondoren antolakuntza ikasteko.

Lehenengo azterketa edo miaketa, material ez estrukturatuarekin egingo dute. Horretarako tiza bat emango diegu eta haiek trena ala tamaina bereko erregeleta batekin konpara dezakete.

Haurren artean erregeletak banatu ditzakegu eta denon artean ikusi zeinek duen erregeletarik handiena edo txikiena.



3- Tamainaren ezagupenarekin egin daitezkeen ariketak:

Bi erregeleten seriazioak egiten hasiko gara eta pixkanaka zailagoak egingo ditugu. Haur- hezkuntza bukatzean, “handiago” eta “txikiago” kontzeptuak lantzen egon behar ginateke.


4- Baliokidetza jokuarekin egin daitezkeen ariketak:

Baliokidetza jokuak egiterakoan, kontuan hartu beharrekoa honakoa da: gehiketak ezin du hamar zenbakia baino handiagoa izan.

4.1-Konposizioa: haurren erregeleta bat emango diegu eta haiek beste erregeletak elkartuz erregeleta hau osatu beharko dute.

4.2-Deskonposizioa: bi erregeleta elkarturik emango dizkiegu eta haiek bi erregeleta hauen baliokide den erregeleta bat aurkitu beharko dute.


5- Sailkapenekin egin daitezkeen ariketak:

Erregeletez osaturiko sailkapen bat sortu beharko dute. Lehenengo ariketa hau banaka egingo dute, sailkapena txikitik handira ala handitik txikira egin dezakete eta ondoren ariketa bera taldean errepikatuko dute.


6- Erdia eta bikoitza kontzeptuen lantzea:

Erdia eta bikoitza kontzeptuak lantzeko proposatzen den ariketa pastel bat banatzea da.

  • Erdia kontzeptual antzeko irakasleek pastel bat egingo dute eta ikasleek pastel hau bi gelen artean banatu beharko dute. Bi gelek ikasle kopuru bera dutenez pastela bitan banatu beharko dute horretarako erregeletak erabiliz. Pastela erregeletekin neurtuko dute. Tartak erregeleta laranjaren tamaina bera duela ikusiko dute. Beraz, haurrak bi erregeleta horiek laranja osatzen dutela ohartuko dira eta honela ikusiko dute erregeleta laranjaren erdia erregeleta hori adela.
  • Bikoitza kontzeptua lantzeko aldiz beste pastel bat egin beharko dute eta aurreko ariketarekin bezala erregeletez baliatu beharko dute zatiak nolakoak izan behar diren ikusteko.