Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Belar usaintsuak
Belar usaintsuak, freskoak, lehorrak eta hauts edo birrinduak sal daitezke. Lehorrak saltzen direnean, espezia kontsiderazioa hartzen dute. Freskoak hozkailuan ur ontzi batean sartuak gordetzea komeni da. Lehorrak, hezetasunik ez dagoen toki batean, ongi itxitako ontzietan eta toki ilun batean gordeta. Xehatu edo hauts bihurtu behar izanez gero, hau azken momentuan egitea komeni da.
Albaka, Ocimum basilicum aldatu
Pasta, entsalada, tomate edo pizza prestaketei ongi doakie.
Tipulin, Allium schoenoprasum aldatu
Osoa edo xehatua, entsaladetan, tortilletan, salteatutako barazkietan bikain doa.
Martorri, Coriandrum sativum aldatu
Azenarioaren familiakoa da, haziak eta hostoak erabil daitezke. Mojo berdearen osagai nagusia da. Perrexila erabiltzen dugun moduan erabil liteke. Bere haziak berriz curryetan erabiltzen dira.
Aneta, Anethum graveolens aldatu
Zopei lurrin berezia ematen die, marinatuetan oso ezaguna, bereziki izokinaren kasuan.
Mihilu Foeniculum vulgare aldatu
Sopak eta arrainak ontzeko. Ozpinak lurrintzeko ere erabiltzen da.
-
Albahaka
-
Tipulin hosto
-
Tipulin hosto
-
Martorri
-
Aneta
-
Mihilu
-
Mihilu
Estragoi Artemisia dracunculus aldatu
Zapore oso gogorreko belarra, haragiekin edo ozpinak lurrintzeko erabiltzen da.
Mendafin Mentha piperita aldatu
Entsalada eta prestaketa freskoak ontzeko, baita azken burukoak prestatzeko ere.
Erramu Laurus nobilis aldatu
Gisatu eta erregosietan, marinatuetan, itsaskiak egosteko, baita azkenburukoetan ere, arroz esnean adibidez. Freskoa edo lehorra eros daiteke.
Mendabeltz Mentha spicata aldatu
Mendafinak baino zapore sarkorragoa, gogorragoa, ez hain freskoa, entsaladetarako eta azkenburukoak prestatzeko.
Hierba Luisa edo berbena limousain aldatu
Limoi usain ederreko belarra, asko erbiltzen da infusioak eta izozkiak egiteko. Edertzeko ere erabiltzen da.
-
Erramua
-
Mendafin
-
Mendabeltz
-
Hierba Luisa edo berbena limousain
Oregano Origanum vulgare aldatu
Mediterraneoko sukaldaritzan asko erabilia, entsalada, pasta, saltsa eta haragi ongailuetan.
Perrexil Petroselinum crispum, neapolitum aldatu
Gure sukaldaritzan gehien erabiltzen duguna, tortilla, kroketa, eta mota guztietako barazki prestaketetan. Salda eta eltzekarietan falta ezin dena.
Perrexil kizkur Petroselinum crispum aldatu
Ohiko perrexilaren moduan erabil liteke, baita platerak edertzeko gehiago erabiltzen da.
Apoperrexil, Anthriscus cerefolium aldatu
Mediterraneoko sukaldaritzan oso erabilia, perrexilaren erabilera berdinak izan ditzake.
Erromero, Rosmarinus officinalis aldatu
Haragi gorri, ardiki eta ehizak. Prestaketa erre, gisatu edo erregosietan erabiltzen da.
-
Oreganoa
-
Perrexil sorta
-
Erromero
Errukula, Eruca vesicaria aldatu
Entsaladetan, ogi tarteko edo sandwichetan erabiltzen da.
Salbia, Salvia officinalis aldatu
Lurrin handikoa, ehiza eta haragi plateretan erabiltzen dena.
Ezkai Thymus sp aldatu
Zapore sarkorra du, ehiza, haragi platerak, marinatuak prestatzeko. Ozpinak eta olioak ontzeko ere erabiltzen da.
Belar usaintsuen argazki galeria aldatu
-
Salbia
-
Ezkai
-
Edertzeko belar usaindunak.