Errezeta-liburua/Legatza saltsa berdean
Osagaiak
aldatu- 4 legatz solomo, hezurrik gabe
- 2 baratxuri hortz, pikatuak
- 5 koilarakada oliba olio
- Irin pixka bat
- Perrexil xehatua
- Litro laurdena arrain salda edo ur
- Gatza
Prestaketa
aldatuOlioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu legatz solomoak, azala gora. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina gozatzen, kazolari eragin eta eragin. Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.
Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu eta berehala zerbitza dezagun.