Esperantozko alfabetoak 28 letra ditu. Beste alfabeto batzutan agertzen diren zenbait letra ez dira agertzen: Ñ, Q, W, X eta Y. Dena dela, beste sei letra azentudun erabiltzen ditu:

Ĉ, Ĝ, Ĥ, Ĵ, Ŝ eta Ŭ.

Lehenengo bostek aztentu zirkunflexua dute, azkenak, aldiz, zirkunferentzia baten beheko zatiaren antzeko azentua duelarik. Euskaraz bezala, bost letra dira bokalak, beste guztiak kontsonanteak diren bitartean.

Esperantoz, letra bakoitzak ahoskera bakarra du, eta ez dago letra muturik. Honek esan nahi du Esperantoa idazten den moduan ahoskatzen dela. Gainera, soinu bakoitzak idatzia izateko era bakarra du, entzutako esperantozko hitz baten ortografia asmatzea oso erraza delarik. Ezaugarri hauen deskribapen teknikoa Esperantoa fonetiko eta ortografikoa dela da.

Letra Letraren izena Soinua (Euskararekin alderatuz) Adibidea
A a a euskarazko animalian bezala abelo erlea
B bo b biologian bezala bano bainua
C co ts Itsu moduan celo helmuga
Ĉ ĉo tx Txarto moduan ĉar zeren (eta)
D do d dozenan bezala donaco donazio
E e e erregen bezala eble agian
F fo f fin-en moduan fremda atzerritar
G go g gol-en bezala gloro gloria
Ĝ ĝo j jirafan moduan (ez nahastu gaztelerazkoarekin) ĝardeno lorategi
H ho h ingelesezko hello- bezala honoro ohore
Ĥ ĥo gaztelerazko j gogorra bezala; jardín ĥoro korua
I i Euskaraz bezala min iri joan
J jo Beti agertzen da diptongoetan, i bezala ahoskatuz juna gaztea
Ĵ ĵo x suabea moduan, y argentinarraren antzera ĵuro birao
K ko Euskaraz bezala, kateto kara maitea
L lo Euskaraz bezala lo longa luzea
M mo Euskaraz bezala, ama mano eskua
N no Euskaraz bezala, negu nova berria
O o Euskaraz bezala, on odo oda
P po Euskaraz bezala, pertsona pilko baloi
R ro Euskarazko r bakarraren moduan, zor'o rado gurpil
S so Euskaraz bezala, sasoi suno eguzki
Ŝ ŝo Euskarazko x bezala, xaboi ŝi hura (neska)
T to Euskaraz bezala, tapoi temo gai
U u Euskaraz bezala, uztaila urbo herri
Ŭ ŭo ingelsezko w moduan water diptongoetan agertzen da aŭdi entzun
V vo b eta f-ren arteko erdibidean veni etorri
Z zo Frantsesezko z-ren antzera zorgi zaindu

Diptongoak

aldatu
Letrak Soinua Adibidea
AJ ai moduan, kaiman kaj eta
au moduan, hau edo
EJ ei moduan plej -ena (superlatiboa)
eu moduan europo Eŭropo Europa
OJ oi moduan lingvoj hizkuntzak
UJ uoi moduan ĉiuj guztiak