Esperanto/Hiztegia/Hizkuntzak
Herrialde eta lurralde desberdinetako izenekin sor daitezke hizkuntzen izenak. Hizkuntzen izenak esperantoz adjetiboen moduan bukatzen dira, hots a-rekin; batzutan, zehazteko lingvo (hizkuntza) hitza jartzen da.
- La indonezia lingvo edo La indonezia bakarrik -Indonesiera
- La gvarania lingvo - Guarani
- La araba lingvo edo La araba bakarrik - Arabiera
- La ĉina lingvo edo La ĉina bakarrik - Txinera
- Mi ne parolas la lingvon anglan - Ez dut ingeleraz hitz egiten
- Mi estas lernanta la germana lingvo - Alemaniera ikasten ari naiz
Hizkuntzaren izena ere esan daiteke hitz bakarrean, baita gauza desberdinak adierazteko hitz konposatuak sortu ere:
- Francalingvo - Frantsesa
- Hispanparolanto - Gazteleraduna
- Japanlingve - Japonieraz
- Angligi - Ingelerara itzuli "ingelerizatu"
Badaude zenbait hizkuntza euren izena ez dena herrialde edota lurralde jakin batetik eratorria; beraz, horien bukaera o izango da eta ez da la artikulua jartzen aurretik, nahiz eta aurrekoetan erabilitako a bukaera eta la artikulua erabiltzea ez dagoen txarto.
- Esperanto edo baita La Esperanta (lingvo) ere - Esperanto
- Sanskrito edo La Sanskrita (lingvo) - Sanskrito
- Latino - Latina
- Urduo - Urdu
- Ido - Ido
- Volapuko - Volapük
- Lingva-Frankao - Lingua Franca
Hizkuntzen izena
aldatu
|
|
|