Abaurregainean dagoen museoa. Herriko hilerri zaharra aztarnategi arkeologikoa garrantzitsua zen eta hortik hogeita hamar estela inguru berreskuratu dira, denak Erdi Arokoak. Estela horiek museo batean sartu dira, non bizitzaren eta heriotzaren zikloa irudikatzen baita.

Eliza ondoan dago, estelak apainduta daude lorez eta landarez. Hilarri batzuk oso landuta daude eta beste batzuk, gainera, familiaren izena ere badute. Ilargiak, izarrak, gurutzeak, makilak, maskorrak eta hegaztiak, besteak beste, agertzen dira esteletan. Irudi hauek guztiek Erdi Aroan zuten giza-existentziaren kontzepzioa islatzen du. Alegia, mundu honetara sufritzera etorriak ginela eta benetako bizitza hil ondoren hasten zela. Horregatik, berpizkunde eta hil-ondoko bizitza ere erakusten zuten hilarriko irudien bidez.


.