Euskal Artearen historia (I): Historiaurretik erromanikora/Euskal artea kristautu zenekoa
Testuingurua
aldatuPolitikaren eta erlijioaren alorrean
aldatuAntzinako Baskonian, IX. mendean, gertaera modoa gurutzatu zen eta oso sakonetik aldatuko zuen bere historiaren norabidea: penintsula iberikoan zehar musulmanen aurrerakada, inperio karolingioren deuseztatzea, asturiar‑leondar monarkiaren eraikuntza eta hazkundea eta euskal herriaren erabateko kristautzea. Antzinako baskoientzat, honen guztiaren ondorioa izan zen joan‑etorri handiko gertakaria: Iruñeko Erresumaren jaiotza.
Karolingioen babesa eta Banu‑Kasitarrekin eginiko itunaren artean. Garai horretan Iruñean bi talde zeuden elkarren aurka: batzuk, karolingioen babesaren aldekoak ziren; besteak, Kordobako emirrarekin izendaturiko itunak gordetzearen aldekoak, horretarako Ebro ibarrean kokaturiko Banu‑Kasitarrekin ezkontzaz sendoturiko laguntza eta adiskidetasuna zutelarik.
Ludovico Pio enperadoreak bere inperioaren batasuna aldarrikatu bazuen ere, hura hil zenean, haren semeen artean –Lotario, Pipino eta Luis, eta ondoren, berauen anaiatzako Carlosen artean– aginpidea banatzeak eman zion hasera sakabanatzeari.
Iparraldeko Baskonian garai hartan, enperadoreak izendaturiko printze batek, Santxo Lupok, agintzen zuen, eta haren aginpidea ia Ebro erriberaraino hedatzen zen teorikoki; ipar Pirinioen aldetik, konderri feudalez osaturiko Comminges, Bigorra, Bearno eta abarreraino[1] gutxienez. Baina, berriek diotenez, Carlomagnorenganako menpekotasuna guztiz itxurazkoa izan zen eta bere semearen agintaldian, Ludovico Piok baskoien jazartzearekin jarraitu zuen aldizkako matxinadak sortuz.
Pirinioen azpiko Baskoniari dagokionez, gauza jakina da VIII. mendean musulmanek Iruñea hainbat alditan eraso eta hartu zutela, baina “Goiko Mugako” kristauen aginpidea onartzera iritsi ziren, itun eta zergen bidez.
Iruñeko euskaldunak IX. mendean jada, hainbat alditan saiatu ziren karolingioen babes-uztarpetik askatzen: Ludovico Piok 812. urtean gudaroste zigortzaile bat bidali zuen; Santxo‑Lupo Dukearen heriotzan, 816. urtean, beste ahalegin batean galdu egin zuen; eta hirugarrenez, 819.ean enperadorearen seme Pipinok menperatu zuen. Badirudi 824 urtera arte ez zela zoria aldatu. Oso fidagarriak ez badira ere, arabiarren iturrien arabera, bi konde franko, Eblo eta Aznar, Iruñera joan ziren gudaroste baskoiekin –Gaskoniakoekin ziur asko–, beren aginpidea ezartzera. Baina, ahaidetasunez Banu‑Kasitarren babesa zuen printze kristau Iñigo Arista delako baten jarraitzaileek garaitu zituzten.
Banu‑Kasi familia muladi bat ziren –bisigodo arnegatu baten seme, Kasius‑en oinordekoa– eta emirerriko estatu burujabe bat gobernatzen zuten. Muza II.ena, Iñigo Aristaren suhiak, Zaragoza, Tutera eta Huescako jauna izateaz gainera, beste erregeen begirunea eta adiskidetasuna irabazi zituen, baita Carlos Burusoilarena ere, eta bere buruari “Espainiako hirugarren errege” deitzera ere ausartu zen. Banu‑Kasitarrek, Aristatarrekin eginiko ituna zela-eta, hauek besteen leialtasun zalantzazkoaren zoriari jarraitzera bultzatzen zituzten, eta horrela berau hausten zenean emirraren eraso gogorrak jasan behar izaten zituzten. Baina, inoiz ez zen zalantzan jarri, beren lurrekiko zuten aginpidearen legezkotasuna –dio Lacarrak– emirrak ez baitziren beroien jabe egitera inoiz iritsi. San Eulogiok, 851.ean Kordobatik Iruñeko gotzain Willesindori igorritako eskutitzean, Kordobako kartzelan zuen egoera alderatzen zuen, gotzain nafarraren printze kristau –Christicolae Principis– baten babesean jarritakoarekin.
Errege nafarrak
aldatuGarai hartako agirietatik ezin jakin daiteke, gerora Nafarroako erresuma izango den Iruñeko erresuma horren mugak edo mugaldeak zein diren. Are zailagoa da, antzik ere ez duten berrien labirinto horretan, lehen errege nafarrak zein izan ziren argitzea. Rodako kodexaren genealogiaren arabera, baziren bi dinastia ere Nafarroan, Iñigo familiarena eta Ximenezena.
Lehen erregea, IX. mendean, 824ean, Iñigo Arista zen; bere seme Gartzia Iñigez izan zuen oinordeko eta Fortun Gartzes ondoren. Kordobako emirrek onartzen zuten Iruñeko erregearen subiranotasun-izaera, zergen ordainketaren trukean. Kordobako emirerrien gudarosteek euskaldunen eta Banu‑Kasitarren lurren txikizioa, IX. mendean hainbat aldiz eragindakoa, ez zen subiranotasun horren kontrakoa izan, baizik eta zergak ez ordaintzeak eragindakoa. Horrek ez zuen eragotzi Iruñean errege kristauak zuen aginpidea onartzea, ezta nafarren eta kordobarren arteko ahaidetasun-harremanak lotzea ere, zeren eta, Kordoban 20 urtez preso egon zen Fortun Gartzesen alaba izan zen Abd‑el‑Raman III. Kalifaren ama.
Egoera aldatu egin zen 905ean. Iruñean, arrazoirik ezagutzen ez den dinastiako krisialdi baten ondorioz, Gartzia Ximenezekin beste dinastia bat kokatu zen, bere seme Antso Gartzes (905‑925) eta bere oinordeko Antso Nagusia (1004‑1035) arterainokoekin. Dinastia honek hasiera hasieratik asturiar‑leondar monarkiaren babesa izan zuen, kristau errekonkistaren egitasmoetan sartuz. Banu‑Kasitarrekin etena eginez, –izan ere, hauen boterea itzaltzen hasia zen– monarkia nafarrak zuzen-zuzenean eutsi beharko zien gehiagora zihoan kordobar gudarostearen atezuei, horregatik lotuko zirelarik estuago asturiarrak eta nafarrak.
Muezeko irtenaldietan, Antso Gartzes I.ak, Abd‑el‑Raman III.aren sarraldiak jasan zituen, Valdejunquera (920) eta Iruñeko (924) hondamenarekin; baina bere erresumako mugak zabalagotzea lortu zuen, Naiara, Tutera, Balterra eta Biguria bereganatuz. Gartzia Santxezi (925‑970) bere emaztearen dotezko Aragoi bereganatzea egokitu zitzaion. Bere oinordeko Antso Garzes II.ak (970‑994) Alhakan II. eta Almanzorren iskanbila suntsitzaileak jasan behar izan zituen, baina errekonkista asmoari leial jarraiki zitzaion.
Eta Antso III.a Nagusiarekin (1004‑1035) ezagutuko zuen gorengo maila Nafarroako erresumak mendearen bukaeran. Antso Nagusiak, bere aginte-makilaren azpian bildu zituen, bai oinordekotzaz bai lorpenez, sortaldetik Nafarroa, Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorzako lurraldeak; sartaldetik Araba, Bizkaia eta Gaztela; Gaskonia eta Bartzelonako konderriei morrontza inposatzen die, horrela penintsulako errege kristaurik boteretsuena bihurtuz.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
aldatuAldi horretako ezer gutxi dakigu egungo Bizkaiko lurretan bizi izan ziren biztanleez, eta are gutxiago Gipuzkoakoez, beren bizimodu eta gobernu moduez, Alfontso III.aren kronikak dioenez, Alfonso I.goa Leongo erregeak Duero sakanetik harrapaturiko jendeez bere jabegotzako lurrak birpopulatu zituen Asturiastik hasi Karrantzara bitartean, baina ez Araba eta Bizkaia, “beti izan baitira hango biztanleenak”.
Leongo errege-erreginak, Kondeen aginpidez, Arabako lurraldeekin gotorleku baten antzekoa egin zuten musulmanen iskanbilen kontra, IX. mendean aldizka errepikatu baitziren, 912. urtera arte; orduan Araba –orduan Arabako Errioxa kanpoan uzten zuen eta Bizkaia, aldiz, itsasoraino eta Gipuzkoa Deba sakaneraino hartzen zuen– Errekonkistaren atzealdean gelditzen hasi baitzen. Araba, 932. urtean Gaztelaren eremuan sartu zen Fernan Gonzalez Kondearen babespean; eta hurrengo mendearen hasieran errege nafar Antso Nagusiaren babespean erori zen. Bizkaiaren lehen aipamenak –Alfontso III.aren aipatu kronikan– erakusten duenez, IX. mendean, alderik sartaldekoena errege asturiarraren menpe egon behar zuen, lurralde horren gaineko buruzagitza moduren baten bitartez, azkenik Jaurerri bakar bat osatzera etorriz. Momo Kondearen berri aipatzen da X. mendean. Beranduago, Iñigo López (1053) eta Diego Lopez de Haro –XIII. mendekoa– Kondeen izenak azalduko ziren. Orduan, Bizkaia Arabakin batera Nafarroako erregeen eraginpeko esparruan gelditu ziren. Elizaz berriz Bizkaialdeko lurraldeak, Araba eta Errioxako bi elizbarrutietan kokatuak geratu ziren, Armentia eta Valpuestako egoitzekin.
Gipuzkoaren gain isiltasun osoa jausi zen XI. mendera arte. Ez zen historian sartu 1025era arte – Altzo Olazabalgo San Salbatore monasterioa San Juan de la Peña monasterioari dohaintzan emandako agiria. “Seniores” eta “tenentes sistemaren baten bidez, Iruñeko erregeen menpe egon behar zuen eta elizaz, berriz, bere gotzainaren menpe.[2]
Agirietako iturriak
aldatuGoiz Erdi Aroan euskal lurraldeei buruz dakigun guztia IX.‑X. mendeetako agirietatik dator, ia beti elizak eta beren ondasunak partikularrek monasterio handiei dohaintzan emanikoetatik, esate baterako, Leireko San salbatore, Naiarako Santa Maria, Oñako San Salbatore, Peñako San Joan eta Donemiliaga Kukulakoen antzera, alegia. Goiz Erdi Aro aldian Euskal Herriko arteaz eta kulturaz zerbait egokia esan nahi duen historialariak, monasterio horietako larruki-agirietan begiratzera beharturik dago.
Antso Nagusiaren (1002‑1035) erregealdiko aginpide eta boterearen hedadura zabalak esku-hartzen utzi zion Baskonia zaharrari XII. mendeko kristau kultura eta artearen jaiotzan eta garapenean. Baina, halako monumentu erromaniko distiratsuen aurretik, bi mendeetan jardun behar izan zuten euskal ertilariek zezelka beren kredo kristau berriaren adierazpideak aurkitu nahiez – deigarri baitira euren lanak, landugabeko formatan duten xalotasunagatik–, baina ez edertasunagatik eta egituren osotasunagatik.
Euskal Herria kristautzen
aldatuEztabaida baten ikuspegia
aldatuSail honetako gaia arte jarduera baten historia egitea denez, Euskal Herriak, ia sartalde osoak bezalaxe, bere etorria eta guztien gainetiko gai nagusia kristau-dogma, Biblia eta Ebanjelioetako historietan izan dituenez, ezin utziko dugu bada, Baskonian kristautasuna sartu zeneko gaia ukitu gabe. Kontua da, historialariek jarrera oso desberdinak eta baita kontrakoak ere hartu dituztela gai honetaz; badira Euskal Herrian Ebanjelioaren zabalkundeko garaia goizagokoa dela diotenak, gure aroko lehen mendeetara eta Berant Erdi Arora ere eramaten dutenak.
Eliza Katolikoaren historialarien ustez, Ebanjelioaren zabalkunderako probidentzia-bide izan ziren Erromatar Inperioaren bideak. Baina, erromatarren eta euskaldunen artean bistakoa den bereizketa –besteak beste, kultura, hizkuntza eta gizarteari dagokionean– V. mendera arte eman zelarik, ez da harritzekoa kristauturiko erromatarrek apostolu-lan eraginkorrik ezin egin izana. Orduko kristau elkarterik hurbilena Calahorrakoa izango zen.
Kristautasuna Erdi Aro ongi aurreratura arte atzeratzen dutenak zenbait argudiotan oinarritzen dira. Lehenengoa, arkeologia eta historiako iturrien isiltasuna bera da. Nafarroa eta Arabako etxaldeetako indusketetan ez da erromatarren garaiko kristau idazkunik aurkitu –nahiz eta baieztapen hau ahopean egin beharko litzatekeen– zeren eta “Iruña/Veleiako zeramiketan aurkituriko krismoi grafitatuen aurrean, Eusebio Gil Zubillagak adierazten duen moduan: ez zaigu iritsi, Akitaniako San Martzial edo Nafarroako San Ferminen elezahar ezagunez gain, euskal alderdian garai erromatarreko kristau-gurtzaren berririk, ez literaturan eta ez historian.
Gabezia hau azpimarratzen duten Lacarra, Caro Baroja eta beste historialarien ustez, kultur atzerapen bat eman zen V. mendean Euskal Herrian, germaniarren aldeko erasoek eragina. Horiek ekarri baitzuten hiri-bizimoduaren ezereztea, baserri giroa nagusitzea eta euskaldunak isolatzea, ondoriozko kultur atzerapena eta egoera anarkiko bat orokortzea –bagaudarena alegia, iritzien arabera, euskaldunak parte hartu baitzuten ia ziurtasun osoz; baldintza ederrak, inola ere! Ebanjelioaren zabalkundea eragotziko zutenak gainera, ordurako zabalkundea hasia bazen behintzat.[3] Lacarraren susmoaren arabera, VI. mendearen hasieran tribu-erregimenera itzuli beharra gertatu zen, eta, besteak beste, Gasteiz (581) eta Olite (625) plaza gotortuak eraikitzea, baskoi jentilei eusteko kristau godoen ahaleginez sortuak izango baitziren. Haatik, ezin ahaztuko dugu, V. mendean jada kristau elkarteen testigantzak badirela baskoien hirietan,[4] Calahorran eta Kaskanten, eta hurrengo mendean Iruñean badela gotzain bat, Liliolo, Toledoko III.a kontziliora joan zena (589).
Tesi bera defendatzeko badira bitan banatzen diren arrazoiak: kristau berriemaileek garai hartako euskaldunak “bihurri eta basati” ezizenez deskribatzea eta VII. mendean bizituriko monje baten, San Anselmoren, sermoi baten idatziari buruzkoa.
Vita Amandi da baskoiak jentilak zirela dioen idatzi bakarra. Erdi Aroko berriemaileek eta historialariek San Amandori buruz hitz egin duten guztietan errepikatu izan dute ideia bera. Baina erakutsia geratu da Bizitza hori ez zela bere ikasleetako batek idatzia izan, askoz beranduago baizik. Horregatik eta barruko beste arrazoi kritiko batzuengatik, historialari batzuk ez diote balio historiko zehatzik eransten bibliografia horri, nahiz eta, beste batzuen ustez, nolabaiteko balioa eman beharko litzaiokeen.
Bisigodoen aldian, baskoiek kristauen aurka eginiko krudelkerien berri emateko, Zaragozako gotzain Tajonek Bartzelonako gotzain Quiricori eginiko eskutitzean testigantza ematen da, euskaldunak kristauen eta berauen gurtza lekuen aurka eginiko hondamenaren berri kontatuz, Recesvintoren aurkako matxinadan haiek Froya Kondeari eskaini zioten laguntza zela-eta. Egia da Tajonek eskutitz horretan ez zuela inoiz esan euskaldunak kristauak ez zirenik.
Bestalde, beraien aldeko aipamenak eginez Andres Mañarikuak argudiatzen du Tajonek, gizon odolbero izateaz gainera, ez dirudiela oso neurritsu eta egiazalea izan zenik, eta garai hartako idazleek bezala oso goitik eta neurriz kanpo idazten zuela.[5]
Euskaldunen basakeria eta bihurrikerien aldi luzeari buruz, gogoan izan dezagun behingoz Lacarraren ohar guztiz zentzudun eta zuhurra, hau da, Aymeric Picaud‑ek Goiz Erdi Aroko berriemaileen idazleku sonatua izan zen Guide du Pélerin hartan hain bereziki deskribaturikoa: Antzinako eta Goiz Erdi aroko euskaldunak beroiei buruzko inolako berri historikorik utzi ez digun herria dira, eta haiei buruz dakigun guztia, haien etsai izanik euskaldunen aurka borrokatu zuten herrietako berriemaileetatik iritsi zaigu.
Mañarikuaren tesia: Kristautze goiztiarra
aldatuKristautze goiztiar baten tesia baieztatuz, Mañarikuak dio Ebanjelioaren zabalkunderako bideak ez zetozela beti bat Erromatar Inperioarenarekin, Afrikaz esan daitekeen bezala; izan ere, bereberren eskualde batzuk erromanizazioaren menpe jarri aurretik kristautu ziren. Bidezkoa da, tradizionalki San Paulok Tarragonatik sermoiak egin zituela onartzen denez, Zaragozan kristautasuna erromatarren galtzadak jarraituz hedatu izana, III. mendearen erdialdean, eta Calahorran, berriz, Emeterio eta Zeledonio santuen martiritzaren albisteak IV. mendearen lehen urteetakoak dira. Prudentzio olerkariak, V. menderako hitz egiten zuen Calahorrako bi zaindarien martiritza aintzatsuaz, euskaldunen “antzinako” jentil izaera aipatuz “Iamne credis brutaquondam Vasconum gentilitas...”.
Bestalde, ukaezina da Iparraldetik bazela beste komunikazio-biderik erromatarren galtzadetatik: Burdeletik Astorgarainokoa, Euskal Herria zeharkatu eta II. mendera arte baskoien hiria izandako Calahorrraino beste adar bat zuena.
Euskaldunen lurraldean kristautasunaren sarrera goiztiarraz hitz egiten hasteko argudiorik sendoena arkeologiak ematen digu agian, aurreko atalean aztertu ditugun bisigodoen kobazuloak eta beharbada Arrigorriagan Abrisketako San Pedro elizan egin diren beste indusketetan atera diren aztarnekin. Araba aldeko kobazuloen azterketan azaltzen denez VIII. menderako bederen bazen gurtza kristaua. Mañarikua historialariak atergabe jarduten du bisigodoen bakartegien argudioak neurtzen ere ia ez da gelditzen; baina, garrantzi handia ematen die Pirinioez bestaldeko euskal hirietan gotzain-hiriak eratzeari, hauetako zenbait Inperio aldian administrazio mailan Novempopulaniaren barruan sartzen ziren (azken batean, izendapen honen barruan biltzen ziren hiriak ez ziren bederatzi, hamabi baizik). Mañarikuak ohartarazten gaituenez, Novempopulanian bilduak zeuden Akitaniako hamabi hirietatik hamaikak badute gotzaina VI. mendearen hasieratik: Akize, Bazas, Auski, Oloroe, Couserans, Eauzes, eta abar. Horrek, alabaina, ez digu hastapenetako Eliza erakusten, guztiz kokatua dagoena baizik.[6]
Ordurako desagertuak ziren Estrabonek idatzitako tribuen izenak, hala nola, Barduliarrak, Karistiarrak, Autrigoiak eta Baskoiak, eta denek baturiko herri bat osatzen zuten: Baskoiena, alegia. Horrela bada, bukatzen du Mañarikuak “herri batu honetan hasia zen jada, kristautasunaren sarrera, Hegoaldetik hasikoa beharbada, aipaturiko Prudentzioren lekukoaren arabera, III. mende aldean. Hala, bazter guztietara iritsia zen sarrera hori VI. menderako”.
Iturri oneko agirietan oinarriturik, Mañarikuak egiten dituen baieztapenen indarra ukaezina bada ere, uste dugu arazoak konpondu gabe jarraituko duela semantikako esanahi zehatzetan erroak ez badira bilatzen; hain zuzen ere, gure kasu jakin honetan, kristautasunaren sartze eta hedatze horien artean dagoen desberdintasuna ez bada mahairatzen eta argitzen saiatzen. Kristau Eliza administratiboa ongi eratua egon daiteke –gaur egun bertan Asiako zenbait herrialdetan gertatzen den bezala– baina, horregatik ezin hitz egin daiteke kristau nazioez.
Kristautasunaren sarrera, VI. menderako “Euskal Herrian bazter guztietara” iritsi izana, horixe da, preseski, onartzen zaila, zeren eta erabateko hedatze hori baita Mañarikuak azaleratu dituen argudioetan nahikoa frogatzen ez dena, eta, euskal mendietako biztanleek leialtasun irmoz eutsi zioten euskarak misiolaritza lanerako izango zituen zailtasunaz pentsatzean, are eta nekezago gertatzen da. Kulturaz eta hizkuntzaz erromanizatu ezinak, aldi berean, berekin zekarren erlijioaz ere erromanizatu ezina. “Ager‑en ematen ari zen kristau-elkarteen ugaritasunaren aurrean, Saltus‑eko baskoiek jentil jarduerei gogor lotuak jarraitzen zuten”.[7]
Lacarraren tesia: Kristautze berantiarra
aldatuGaiaren aurkezpen zehatzetara hurreratzeko, arabiarren iturrietako berrien arabera, Lacarra irakasleak asmatu egin zuen penintsulako Baskonian zenbait eremu bereizten hasi zenean.
Lehendabiziko alderdia, baskoiena zen erdialde bat, Iruñetik iparralderakoa.
Beste alderdi bat, Iruñetik sortalderakoa, Aragoirekin mugan zegoena, eta Levy‑Provençal‑ek “gaskoiena” izena eman ziona, hemen aurkituko ditugularik erlijio-guneen aipamenik zaharrenak. San Eulogiok 848. urtean bisitatu zituen Leire, Zillas, Urdaspal, San Zakarias edo Siresako monasterioak dira. “Ez dut uste –idazten du Lacarrak– hegoaldetik emigratuz, musulmanengandik ihesi datozen monjeen monasterioak direnik, baizik eta Iparraldetik, karolingioen Inperiotik datozenak dira ziur asko”.
Azkenik sartaldetik, Islamarekin muga egiten duen alderdia dago, Asturiasko erresumaren aurrera hedatze moduko bat osatzen duena. Veleiako edo Arabako gotzaindegia laster azaldu zeneko alderdia.
Alderdi hauetako bakoitza, guztiz ongi finkaturiko antzinako kristau elkarteen (karolingio edo asturiar‑leondar) eragina bereganatzen zihoan heinean, kristautasun eratua zabalduz joango da, Iruñeko iparraldeko mendialdea, isolaturiko alderdia, egoera zakarrago eta basatiagoan geratuz.
Dena den, goizago kristautu ziren eremuetan nahiz beranduago kristautu zirenetan jentil izaeraren hondarrak noiz desagertu ziren jakin gabe geratzen gara. Lacarraren ustez, “kristautasunaren sarrerarik jentiltasuna sustraitik ateratzera bitartean mende asko joango ziren”.[8] Eskuarteko gaiarekiko dokumenturik ez izatea eragozpen zaigu kokamen sendoa hartzerakoan. Hizkuntzan hutsunea izateak ere horretara bultzatzen du; zeren eta, historialariak batzuetan “kristautasunaren sarreraz” baino ez baitu hitz egiten. Arazoaren konponketa zaildu egiten zaigu, egungo nazioetan, esaterako, Brasil, Haití eta beste lurralde amerikarretan kristautasun antolatu eta guztizkoa eman daitekeela eta, aldi berean, jende talde handi batek jentiltasunetik harturiko errito eta aztikeriazko jarduerei eutsi ere egin diezaieketela pentsatzen jarriz gero.
Bestalde, ezin hitz egin dezakegu kristautasunaren hedatze orokorraz, ezta eskualde kristautuez ere, Eliza eta bere hierarkia bertan ongi kokatua dagoelako soilik, gaur egun, adibidez, Indian edo Japonen gertatzen den moduan; haietan Berri Ona duela mende ugari “sartua” izan zen. Horri buruz, Roldán Jimenok egoki asmatu zuen, oso kristaututzat dauzkagun eskualde hispaniarretan, VI. mendean, gotzainak idolatriaren aurka borrokatzen saiatu zirela gogoraraztean. “Horrela bada, Astorgako gotzain Polemiok, Bragako (572) Kontziliora joan zenean, Bragako San Martini idolatriaren aurkako Kristau Ikasbide bat osatu zezala eskatu zion”.
Kristau fede eta bizimoduaren zabalkunde baten adierazgarririk nabariena monasterioen eraikuntza da, agian. Hego Euskal Herriaren kristautzea –dio Lacarrak– X. mendean ekimen pribatuz eman zela; bizimodu erlijiosoa egiteko erretiratzen ziren jendeek, zenbait mendetan ius patronatus izenpean bizirik iraungo duen sistema bat erabiliz, harira datorren basilikako monje‑sari ondasunak gotzainaren eskumenetik atera eta berauek libreki erabiltzen uzten zuen bisigodoen itun-tradiziozko sistema bidez, apaiz bakar bateko edo batzuetako monasterioak sortuz.
Nekazari giroan XI. mendean kristautasunak aurrerapen handiak egiten ari zenean, ekimen pribatuko monasterio asko sartzen ziren abadia baten araudipean. Nolabaiteko Eliza kolonizatzaile hori X. eta XI. mendeetan gertatu zen Bizkaian –Durangaldean, Mundaka, Albondiga, Busturiako Axpe, Luno, Ugarte, Gernika, Iurreta eta Abadiñon; kostaldean berriz, Bermeo, Gaztelugatxe, Barrika eta Santurtzin. Gipuzkoan monasterio-fundazioak dira Leirekoaren menpe dagoen Donostiakoa, eta Olazalgoa eta Astigarribiako San Andresena, San Joan de la Peñari emanikoak.
Bitartean gotzain-egoitzak eta gotzain hierarkia osatuz doa, Erromaren oniritziz. XI. mendetik XIII.era monasterio aginpideak, gotzain-aginpideari egingo dio leku eta gotzainek hartu zuten nekazari taldearen zaindaritza espirituala beren gain. Kristau Elizak Baskonian izan duen garapenaren eskema marraztu ondoren, Lacarra irakasleak ondorio hau ateratzen du “kristau euskaldunak eta jentil euskaldunak elkar bizitza luze bat eraman behar izango zutela, zehaztu ezin bada ere, ia oraintsu arte”.[9]
Beste zenbait jarrera
aldatuJulio Caro Baroja, bere aldetik, datu historikoak eta elezaharrak –azken hauek testuinguru baten erakusle diren heinean– luze-laburrean aztertu ondoren, honako ondorio honetara iritsi zen: “Funtsean, IX. mendera arte Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroako ipar-muturrean kristauak bazirela uste izateko daturik ez dago. Litekeena da kristautasuna eratuki ematen X. mendean hasi izatea”.[10]
Antzeko zerbait uste dute Barbero eta Vigilek ere, hiriko bizimodu baten gabeziak, gotzain egoitzarik ez edukitzeak eta historiako dokumentuetatik ateratako beste datu batzuk argudiatuz, baskoiak beren jentil izaerari denbora luzez eutsiko ziotela, alegia; eta beren “ebanjelizatzea Frantzia aldetik hasiko zela, VII. mendetik hasita, San Amandoren jarduera zela eta”.[11]
Horregatik, esan dugun bezala, Bizkaian orain berriki egin diren miaketa batzuen ondorioek diotenez, ez dira bazterrera utzi behar ez sartaldetik sartu zen kristautasuna, ezta hegoaldetik etorritako mozarabiarrena edo bisigodoen eraginezkoa ere.
Arte Karolingioaren eragina
aldatuDokumentu garaikideen (VI.‑VIII. mendeak) gabezia erabatekoak eta lur gaineko Goiz Erdi Aroko euskal arkitektura, ia osoaren desagertua dela-eta, existitu ez denaren pentsamenduak harrapa gaitzake. Hala ere, arkeologiak erakusten digu garai horretan harrizko eraikinak izan zirela, baita iparraldeko lurraldeetan kristautasuna oso berandu txertatu izan zelako ustea ere.
Elizak
aldatuIrungo Santa Elena ermitan buruturiko indusketak erakutsi dute, I.go mendeko jentilen hilerri baten hondakinen eta hurrengo mendeko erromatar eliza txiki baten gainean, mende batzuk beranduago kristau elizatxo bat eraiki zela.
Hormatal eta sabai baten hondarrak hesiaren barrualdeko zati bat betetzeko aprobetxatuz, jatorrizkoak baino horma meheagoak eraiki ziren, harrizko xafla meheko zorua erabat bota, eta aldare trinko edo blokezko bat (1,25 x 0.90 m-ko) eraiki zen hegoaldeko hormari itsatsirik. Akitanian antzeko kasuak ezagutzen dira, hau da, jentilen elizatxoak aprobetxatzea, Goiz Erdi Aroko kristau elizak egiteko.
Aztarnategian bertan txanpon ugari aurkitzeak –Bordeleko kondea eta Gaskoniako Antso Gilermo dukerenak batzuk– gutxi gorabeherako data jartzen lagundu dute: X. mendearen azkenaldia. Santa Elena elizatxo hau, “Gipuzkoan kristautasunari dagozkion aztarna arkeologikoengatik –ezagutzen direnen artetik–, zaharrenetarikoa bihurtzen da”.[12]
Bistakoa da, halaber, IX. mendeko eliza kristauak gaur egun karolingioen eta asturiar‑leondarren eraginekoak izan daitezkeen lekuetan kokaturiko aztarna eta hondarretan aurkitzen direla. Arkeologiako datu gutxi ditugu, musulmanek aldizka eraso eginez suntsitzen zituzten lekuetan antzinako elizak nolakoak ziren sumatu ahal izateko.
Badira bi eliza, Leire eta Aralarko San Migelena, beste Hispaniako adin bereko prerromanikoekin alderatuz gero, beren neurriagatik nabarmentzen direnak, Gironako Rodako San Pedrorena izan ezik.
Leireko monasterioa
aldatuEz dugu ezagutza zehatzik, ezta izateko asmorik ere, bere kokamen geografikoagatik, Leireko monasterioa izan behar zuen harenik, ezta arabiarren erasoaldietan errege eta gotzainak gordetzen zireneko gotorleku harenik ere, edo 848. urtean Kordobako Eulogiok monasterioa bisitatu zuenekorik ere. Egia ez bazen ere, idatzi izan denaren arabera, Iruñeko[13] gotzainak Leiren aukeratuta ateratzen zirela, badira monasterioan X. mendean zehar eskaintza ugari jaso zireneko aztarnak, bederen.
Lehenengo eliza
aldatuLeiren, XIV. mendeko habearte handi gotikoaren azpian buruturiko miaketek azaldu dute beste eliza prerromaniko bat izana zela bertan.
Habearte eta abside bakarrekoa, alboetan atalak, arkupea oinetan eta solairua honen gainean zituena; litekeena da multzo hau IX. mendekoa izatea, mozarabiarra beharbada.
Eliza horri burualdean erantsi zitzaizkion bi abside X. mendean. Hiru absideak zirkuluerdi-formako zorudunak ziren barrualdean eta poligonalak kanpoaldean.
Bere egitura orokorrean erdigune motakoa izango zen, ziur asko, karolingioen eskualdeetan –Germigny‑des‑Près-en, adibidez– eraikitzen ari zirenen antzekoa, eta ziur asko zurezko estalkia izango zuen.
Dena suntsitua izango zen Iruñearen aurkako Almanzorren erasoaldietan (995‑999) edo Pirinioetako gotorlekuen aurka Abd‑al‑Malikenetan (1006).
Aralarko Santutegia
aldatuMusulmanen sarraldien aurkako babesleku izan zela Aralarko San Migelen santutegia, Leirekoa baino kontu askoz ziurragoa da, bere “goitasun” geografikoa kontutan izanik (1.200 m itsas mailatik gora) eta, inguruan dituen pagoak direla-eta, etsaien begiradatik gordean egonik; X. mendean, haziz joango zen zenbait elezaharren berotan, besteak beste, berriemaile, historialari eta nobelagileek bildu duten Teodosio Goñiren elezaharraren berotan. Hurrengo mendean zehar eskaintzak jasotzen zituen, nafar errege eta pertsonaia nobleen eskutik, eta bertako aldarea sagaratu ere egiten zen (1074).
Aralar mendiko San Migel “in excelsis”en lehenengo eliza, zeruko milizien printzeari eskainia izan zena –kristautasuneko beste eliza asko bezala, samintasun eta uzkurtasuneko aldi hartan, esaterako Leirekoa–, azken zaharberritze lanek agertu dutenaren arabera, habearte bakarrekoa zen, abside zirkuluerdi-formakoa barrualdean eta poligonala kanpoaldean eta aurreko atarian.
Absidearen azpialdeko zatian geratu diren aztarna apurren arabera, eliza txikiren bat izango zela pentsatzen da, harlandu txiki ia karratuz eraikia; kareharri gogor eta beltzaxka da, bata bestearen atzetik lerroetan eta harri meheko harriak agian, txandaka dituela, multzo karolingioko elizetan –esaterako, Tarrasakoan– erabilitako adreiluen ordez.
Lehenengo eliza hau X. mendean bertan suntsituko zuten, Abd‑al‑Rahmanen sarraldietan eta 924. urte aldera edo beranduago agian. Absidea eta ganga laster eraikiak izango dira, hiru bao ireki zitzaizkion ferra‑arkudunak. Baina, berriro ere sute batean suntsitua izan zela eta XI. mendeko berrikuntza erromaniko handiari heldu zitzaion, eta orduan erantsiko zitzaizkion beste bi absideak eta habearte txikiagoak.
Monasterioak
aldatuSan Eulogiok 848. urtean bisitatu zituen monasterio haietatik, biren zati txiki batzuk besterik ez dira zutik: Usuneko San Pedronean eta San Zakariasenean.
Usuneko San Pedro
aldatuArbaiungo Arroilan garrantzi handiko monasterioa izan zen, eta gerora Iruñeko artzapezpikutegi baten burua izango zen, Opilano gotzainak sagaratu zuelarik 829.go urriaren 28 an. Antzinako krismoi eder bat gorde zuen XI. mende azkenaldiko zaharberritzean, eta bere paramentuko harlandu gastatuetan geratu da oraindik mozarabiarren oroigarriren bat.
Siresako San Pedro
aldatuGaur egun Huesca Siresako San Pedro den San Zakariasen zorua XI. mendean berregin zen, oraindik ere ataria eta solairua zutik dituelarik. Zillan eta Urdaspalekotik ez da ezer ere gelditu. Igal‑etik berriz eliza berant erromaniko bat geratzen da, puntadun kanoia arku zerrenda zabalen gainetan.
Gazteluak
aldatuMendeetako borrokek eraso eginiko euskal lur honetan, elizak eta gazteluak beti izan dira eraikuntzako artearen adierazgarri iraunkorrak eta etengabeko harrapaketa eta lapurretarako xede, gorrotoa nagusi zen garai haietan.
Manuel Lekuonaren iritziz, badu euskarak, prerromaniko aldian, Kantauri itsasaldean eta Baskoniaren barru sakon aldean defentsarako gotorlekuz[14] josita zegoela erakusten duen toponimia militar bat, baina erakusten ez gara geldituko. Ez ditugu aipatuko, halaber, Nafarroa eta Arabako gain eta muinoetako gaztelu ugariak, egun galduak diren eta IX. eta X. mendeetako kristau abangoardia zirelarik, sarrazenoen gudaroste militarren aldetik eraso txikitzaileak nozitu zituztenak.
Aipatu besterik ez, paradigma historiko modura, Xabierko gazteluko “torraza”, prisma angeluzuzenezkoa, oinarri erraldoien gainean dena eta, Errekondoren ustez, egun “Nafarroako dorre militarrik zaharrenetarikoa”.
Musulmanen eta mozarabiarren aztarnak
aldatuKordobako kaliferriaren menpeko eskualdeen gertutasunak eta Banu-Kasitarren jabegoekin harreman adiskidetsuak zirela eta, IX. mendean bederen, eragina izan zuen musulmanen eta mozarabiarren arteak eskemak eta ereduak hartzerakoan, bai arkitekturan nahiz bere edergarrietan. Mozarabiarren[15] arte aztarnak Nafarroako erresuma zaharrean zehar sakabanaturik diren gaztelu eta elizetako leihoetan gelditu zaizkigu.
Tuteran Musulmanen eraikinak
aldatuBeharbada, nabariena, guztiz musulmana den horretan, Tuteran bilatu beharko litzateke, harresia eta gotorlekua zituela-eta, laster iritsiko zen penintsulako mahomatar hiri garrantzitsuena izatera.
Bertako eraikinik bikainena Mezkita Nagusia izan zen, Muza II.ak (841‑862) eraikia, nonbait. Haren aztarnak azaldu ziren katedraleko lanak egiterakoan. Aztarna horietatik ikusteko atseginenak zenbait kapitel eta mentsula dira, egun Nafarroako Museoan direnak.
Kapiteletan hainbat mota gorde dira:
- Batzuk, lerden, korintioen ereduari gertutik jarraitzen zaizkionak, akanto-hosto digitatu lirainekin.
- Besteak, zaharkitu itxura dutenak, kubo alderako egituradunak, marmol‑kararrizkoak, alakaz landutako palmeta-itxurako apaingarriak.
- Hirugarren motakoa, aldiz, izugarri liraina da, 0.40 m-ko altuera, hirukoizten duela eta zabalera, bisigotiko itxurakoa da eta arabiarren ikurrez eginiko epigrafia du.
Azkenik, bada neurriz txikiagoa den pieza bat, arku bikia zuen leiho bati zegokiona, nonbait; zaharkitu itxura du kizkur alakatuak eta saskiari erantsitako koilarinoa duena. Ferra‑arkutxoak pieza bakarrean dituen leiho bat geratzen da.[16]
Tuterako meskita berekoak dira dotore apaindutako harzurizko ukondoak, atariko aterpearen hegaletan zirenak. Egiturazko itxuraren arabera sailkatuz Iñiguez Almechek hirutan zatitu nahi izan zituen.
- Sail bat, 0.35 m zabalean eta 0,38 m alturarekin, koskaren kurba ukitzen duten biribilena da, aurre aldetik biribilen lokerako zain bat dute erdian eta hauek saihetsean tulipan-hostoz apainduak daude.
- Beste sail batek, ukondoaren kanpoaldeko zatia osatzen duen koskaren kurba inguraturiko taxutik sorturiko zuztarrez lotzen ditu biribilak edo erroiloak.
- Hirugarren sailak, lerro zuzenetan biltzen ditu biribilak modu bitxi askoren araberako zuztarrez osaturikoak. Abd‑al‑Ramanen garaiko islameko artetzat jo daitezke; baina beranduagoko aldiak gogorarazten dituzten zantzuak ere azaltzen dira.
Musulmana da baita garbiketako ur-aska zati eder bat ere, katedralaren ipar aldeko abside baten zoruaren azpian aurkiturikoa. Berauen aurrealdeak hirugingilezko arkuez apainduak dira, eraztun eta soka-izpizko ingurune bikoitz batean mugatuak, andaluziar ereduen aztarna garbiak.
Musulmanen bi kutxatila
aldatuEz dugu bukatutzat emango sail musulman hau, bi artelan bitxi lehenik aipatu gabe: Fitero eta Iruñeko marfilezko kutxatilak. Gerrako harrapakinak izango ziren eta beharbada zenbait jaberen eskuetatik igarotakoak.
Fiteroko Kutxatila prisma egiturakoa da: 89 x 128 mm luze-zabalean eta 83 altueran. Medina Azaharako Halaf marfil eskulangileak eginiko sinadura darama, gure aroko 966. urtean, emakume bati eskaintza eginaz, agian Alhakam II.aren arrebari ala emazteari. Horrela bada, kaliferrietako lantegietako lehen aldikoa da. Ataurike fineko apainketa du, landaretza hutsezko gaiei buruzkoa, hondoa bera ere laua du, baina erliebe lauez nabarmendua.
Leireko Kutxatila
aldatuOraindik ere oparoagoa da, edozein alderditatik, Iruñeko Museoan dagoen Leireko kutxatxoa, Nunilo eta Alodia martirien erlikia-kutxa bihurturik dago.
Baditu 33 cm luzeran, eta 22 cm zabalean eta altueran. Medina Azaharatik datorrena da berau ere, gure aroko 1005. urtean Faray eta hainbat ikaslek izenpeturik dago, eskaintza luze bat dauka Alah‑en eta buruzagi baten ohoretan, beharbada Almanzorren seme Abd‑del-Malik‑en ohoretan, marfil gaineko erliebe finak ditu bere alde guztietan eta baita estalkian ere. Bi aurre luzea hiru domina gingildu handitan zatitzen da, eta saihetsetakoak bitan.
Fiteroko kutxatilarekin kontrajarriz, Leirekoari ataurikea gutxitu eta animalia multzoak –ehiza-eszenak– eta giza irudiak –kalifa, musika tresnak jotzen ari diren emakumeak, zerbitzariak eta abar– gehitu zaizkiolako nabarmentzen da, eta litekeena da ekialdeko ereduetan inspiratua izatea; baina, dena dela, konposaketa zentzu handikoa da eta irudietan plastikotasun orekatua duena; hau dela eta Kordobako marfilgintzako piezarik ederrenetarikoa da.
Mozarabiarren arrastoak dituzten kristau-elizak
aldatuMusulmanek eraikinetako artelanetatik kristau-elizetara igarotzen bagara, errekonkista lanagatik Iruñeko erresumaren alderdietara pixkanaka hedatuz joan zirenetan ez dugu sumatuko gurtzaren aztarnetan gabeziarik. Muga aldeko lurrak zirenez, mozarabiarren aztarnak eta baita bisigodoen oroigarri zenbait ere suma daiteke lehen begirada batean.
Araba
aldatuAistrako San Julian (Zalduondo)
aldatuArabako iparraldean orain gutxi aurkitu eta zaharberritu zen (garai bateko Aistra udalerrian) Zalduendoko San Julian ermita. Eliza hau, uste izaten denez, behintzat, Julian eta Basilisa Santuei eskainia da, martiri egiptiarrak biak, eta beren aldeko jaiera VII. mendetik hedatu zen Penintsulan.
Neurriz txikia da, eta zorua angeluzuzena du, harritzar handiz eta hutsean muntatuz, erromatarren tradizioko tresneriaz eraikia dago. Eraikina teilatupetik doan zeharkako alaka-erlaitz batean bukatzen da, sortaldeko eta sartaldeko hormen goialdean frontoi baten oinarriak osatuz. Hegala du hainbat eratako harburuen gainean ezarria: bata leuna da, bestea animalia buruz apaindua eta beste zenbait giza buru zakarrekoak.
Ekialdera, leiho tailatu txiki bat ageri da okre kolorekoa, harri monolitiko baten gainean, besteak baino nabarmenagoa da eta itsu‑leiho estu bat du zuloa, marra bikoitz paralelo batez apaindua, alde banatan bana, eta burualde modura ferra begi itxura duen zabalune batez koroatzen da, harritzekoa bada ere, Ourenseko Ambiako Santa Eufemiaren antzekoa da.
Eliza txiki honi bisigodoen garaiko[17] data jarri dionik ez da falta izan: baina, bere antzinakotasun itxura hori, arkitektura tradizioetako bizirik iraute baten moduan hartu izan ohi da.
Errioxa
aldatuDonemiliaga kukula
aldatuErrioxan, X. mendearen lehen hamarkadetan, zalantzarik gabe, nafar monarkia bere sartalde aldetik hedatzen hasi zenean, “mugako” artea esaten zaion hori bistaratzen zuen monasterioak sortu ziren. Donemiliaga Kukula izan zen agerpen horren bihotza.
Errioxako monasterio ospetsu hau erruz aztertua izan da hainbat ikuspuntutatik: historiatik (Lacarra, Pérez de Urbel, García Cortázar, Ubieto Arteta, eta abar.), arkeologiatik (Alberto del Castillo, Marcos Pous, L. Alberto Monreal, eta abar.) eta literaturatik eta agirietatik (Díaz y Díaz, Linaje, Vázquez de Praga, Minguella, S. Silva y Berastegi, eta abar.). Gure ikuspegi historiko eta artistikotik kontuan eduki behar ditugu idazle ezagunen ikerlanek emaniko emaitzak, besteak beste, Manuel Gómez Moreno, Iñiguez Almech eta Jacques Fontaine.
Aurretik ohartarazten dugu inork ez duela eztabaidatzen leku honen identifikazioa, Zaragozako San Brauliok “Vita Emiliani”k dioenaren arabera, bere erretirorako eremita santuak aukeratu zuenarekin; uste denez, hor bildu zuen ikasle multzo bat eta 574. urtean hil zen.[18] Leku bazterra izanagatik, geografiaz leku garaia eta babesten duen zuhaiztiengatik, zalantzarik gabe hasierako monasterio bisigotikoak ezin izan zien aurre egin musulmanen gudarosteen eraso suntsitzaileei eta egun ikus daitekeena espirituzko bizimodu latz eta sendo baten lekukoak dira, lurpeko hutsarte batzuk utzita.
Hala ere, asko dira datuak, monasterioko elkarte baten mendeetan zeharreko aparteko bizimoduaren biziraupenezko lekuko direnak, beren idazmahaiko emaitzetatik hasita, eta denen artean ezagunenak “glosas emilianenses” izenekoak, Gaztelako erromantzeen eta euskararen lehen zizakadurak erakutsiz, eta beranduago Gonzalo de Berceok XIII. mendean sortzailearen mirariak kantatu zituen erromantze garbian eginiko poeman.
Naiara hartu ondoren eta Nafarroak Errioxa Garaia berreskuratuta, biderkatu egin ziren X. mendearen bigarren zatian Susoko Donemiliaga “basilikari” buruzko agiriak, ibar berean X. mendeko Yuso monasteriotik bereizi behar direnak. Baina, ez da erraza gertatzen behin eta berriz harrapatua izandako eraikin hain desiratu baten seinale bakoitzaren data zehaztea; lehenik mairuek, ondoren nafarrek eta gaztelauek eduki zuten: Fernán Gonzalezek 947tik 960ra arte. Litekeena da abade-etxeko onibarren jabegoa baieztatzeko agiria, 984an Nafarroako errege-erreginak, Antsok eta Urrakak, eta Sisebuto abadeak sinaturikoa, oraindik zutik diren eraikinei buruzkoak izatea.
Hango idazmahaitik ateratako eskuidatzi batzuen ezaugarri eta zantzuak nahiz lantegian landutako marfilarenak mozarabiarrak direla ukaezina da. Behin eta berrizko indusketa lanek agerian utzi dituzte ehun hilarrik baino gehiagok IX. mendetik hasi eta XI. mendera arteko data dute.
Badirudi lehenengo monasterioa –izen hori ematea merezi badu eta ez bakartegiarena– hain juxtu, antzinako martyria modura izan zen eratua, San Emilianoren hilobiaren inguruan. Almanzor 1001. urtean etorri zen su ematera. Nahikoa izan zen huraxe, XI. mendean zehar Iruñeko erregeek, batez ere Antso Nagusiak, agirietan monasterioaren “zaharberritzaile” moduan azaltzen denak, Donemiliaga zaharberritu, zabalagotu eta aberasteko.
Eraikin konplexua
aldatuEz da erraxa Donemiliagakoa bezain eraikin konplexu bat deskribatzea. Sartzerakoan, harrituta uzten gaitu sarrerako atearen atzealdeak, oso ukitua dagoen arren, bere despiezeagatik bisigodoen muina dela dirudienak; nahiz eta ferra‑arkuak, erradioaren hirutik bat gaindituz dagoenak, kordobarren joera ekartzen duen gogora. Bitxikeria bat: janba bakoitzean hiru zutaberen gainean datza atea. Ate horren aurrean bi lekune karratu daude.
Elizak zabalera desberdineko bi habearte ditu (4,20 m eta 3,30 m), material desberdinez–hareharriz eta kareharriz– eginak, egituraz gutxi garaturiko bi zutabez bereiziriko bi ferra-arku, erradiozko gangak, arkugainera irregularrak, abiatze salmeretan zabalagoa da eta hedadura handiagoa duena erdikoa; honek guztiak bisigodoen tradizioa iradokitzen du. Arkuteriak gainaldean zirkuluerdi-formako sei arkutxoren hutsartea duen solairu bati eusten dio. Gurutzadura garai bat badu, musulmanen gangez estalia eta burualde bikoitza, oso hondatua gelditu zen XI. mendean han Santa Aurearen hilobia kokatu zenean.
Atzean bada kobazulo sail bat, bisigodoen bakartegiei eskainitako aurreko atalean gogoratu genuena. San Millanen hilobi hutsa –etzanda dagoen estatua erromaniko bat du– erakusten duenak hilobozulo hirukoitz bat dauka, hauetako bat Antso Nagusiaren garaietan berritua. Bere erdi-puntuko arkuak apaindu gabeko mainel latzez bereizita daude.
Jacques Fontainek “lurreko tapiz apainduaren” edertasuna, errekarri gris eta adreilu gorriz eginikoa, azpimarratzen du, errosetak eta esbastikak marraztuz, XI. mendekoa izan daitekeen lan zoragarria.[19]
Gorabehera historikoak
aldatuIñiguez Almechek, bere aldetik, ohartarazten digu hainbeste suntsiketa, berreraikuntza eta nozituriko erreketak salatzen dituzten kiskaltze ugariek halako konplexutasuna ematen diotela multzo honi, non beren aldiak patxadaz begiratuz baino ez diren ulertzen.
“Kobazuloak, beren aldare bisigotikoekin San Millanen garaikoak dira; kobazulo aurreko aterpea eta bi saihetsetara doazen erremateak, sartaldekoa galdua dena eta sortaldekoa berritua, Antso Gartzez I.aren sagaratze aldikoak dira; Almanzorrek erretako eliza osoa, Antso Gartzes II.aren ardura aldikoa; eta azkenik Antso Nagusiaren eskuan jarri behar dugu hainbeste hondamendiren konponketa eta habearteen luzamendua”.[20]
Errioxako beste eliza batzuk
aldatuErrioxan bertan ere geratu dira hargin mozarabiarren zenbait adierazgarri,
- Adibidez, Kamerosko Torrecillako San Andres ermita apalean ferra egiturako oinplanoan, antzinako galloi kupulatxo galdua duenean,
- Peñalbako Santa Maria elizatxoan, Arnedillotik hur dagoenean, non antzinako ferra‑arkuak sumatu eta musulman alfiz jatorrak ikus daitezkeen;
- eta Donemiliagatik 20 km‑ra Santa Columan, martyrium baten aztarnak ikus daitezke –gaur egun “babestua” dago– Erdi Aroko eliza handi baten eskuinaldeko habeartearen horma azpian; eta hor bertan, ataurikez apainduriko barne ate zatiak, mozarabiarren ezaugarriak zalantzarik gabe.[21]
Aragoi
aldatuPeñako San Joan
aldatuDonemiliagakoarekin alderatzekoa da. Antso Nagusiaren jabegoen beste muturrean, Peñako San Joanen monasterioa geografikoki non kokatua dagoen kontuan hartzen bada, 1220 m-ko garaieran alegia, Aragoi aldeko bakartegi honek arte musulman eta mozarabiarretik eskaini dezakeena urriagoa izango da.
Hurrenez hurren eraikitako zati askotako monasterio honen bere lehenengo zatia bi mailatan osatu zen.
Goieneko maila
aldatuHasierako gunea –egun, kripta moduan dena– bi kapera biki ziren, aurrez aurre aldare zuloak eta zirkuluerdi-formako kanoi sabaia zituztela. Bi ateak eta zuloetako aldareak ere erdi-puntukoak dira. Bi absideak erdiko horman irekitako zulo batek elkartzen ditu, ferra‑arku batek estalia dago eta bi aldareentzat bazter mahai modura balio du.
Kaperen aurrean, hein handi batean haitzean zulaturikoak eta pixka bat zaharberri- tuak diren hauek habearte txiki bana dute (3,15 eta 3, 30 m ) zabalera desberdinez eta luzera txikikoak ( 4,50 m eta 7, 05 m ), XVI. mendeko tramu batzuetan gerora luzatuak. Aldare zuloetako zirkuluerdi-formako arkuek eta hormako ferra-egitura gutxi nabarmendutakoek, uztaiak dituen zutabe motz baten kontra daudela bi antzinako habearte txikiak zatitzen dituenak, bisigodoen tradizioaren berri ematen dute.
Aurrealdeko bi kaperek pintura erromanikoak dituzte. Lehenbiziko elizatxo honen data, M. Gómez Morenoren ustez, IX. mendearen bigarren zatikoa litzateke.
Beheko maila
aldatuLuzatu egin zen antzinako zati hau, pixka bat beheragoko mailara, habearte bakarrekoa da eta badu “kontzilioaren» aretoa izeneko bat, orain lehenbiziko kaperara sartzeko balio duena. Bere sabaiak, IX. mende hasierakoak, XV. mendeko sutearen ondoren berreraiki ziren.
Lur azpian gelditu zen multzo hau dena, gaineko eliza Antso Nagusiaren garaian (1020‑1030) eraiki zenean.
Aragoiko lehen erromaniko-lonbardiar artea
aldatuMilitar defentsarako behar zurrupatzaileak ez ziren nahiko eragozpen izan elizak eraikitzen jarraitu ahal izateko. Egituren konplexutasunak ordukoen miresmena sortuko zuen beren garaian, eta, gurean berriz, hainbat idazle behartu zuen Aragoiko lehen erromaniko-lonbardiar artearen jaiotzaz hitz egitera.
Obarrako Monasterioa
aldatuEliza horien artean sartu beharko litzateke Galindoabadeak –Abd‑el‑Malik‑ek suntsitu ondoren– berreraiki zuena. Obarra monasterioa, hiru habeartetako oinplano basilikala duen eliza, erdikoa saihetsetakoak baino zabalago eta garaiagoa, abside hirukoitza eta presbiterio aldea zerbait garaiago eta sei tarte gehiago dituena.
Serosko San Kaprasio
aldatuBeste adibide garbi bat, Santa Cruz de la Serós‑en, San Kaprasio eliza da, XI. mendearen lehen hereneko erlijio arkitektura duena, habearte bakarrekoa eta zirkuluerdi-formako absidea labe-gangaz estalia eta presbiterioa kanoi sabaiduna eta habeartean bi tarte, hiru muturretako zutabe gainean sabai erzdunak dituztenak eta inolako begikotasunik ez apaingarriei.
Kanpoak besterik ez, zerrenda bonbarden gaineko arkutxoak “lehen arte erromaniko” izenekoaren jatorrikoak, Obarrakoaren antzera, arrasto hauek dira, eliza hau ere hurrengo atalean sartzera bultza gaitzaketenak; baina hemen gogoratzea nahiago izan dugu gure historiaren kronologia eskemari leialak izateagatik; izan ere, eraikin hauek XI. mendearen lehen hamarkadatan datatzekoak dira.
Larredeko San Pedro
aldatuEgungo Aragoi aldeko lurraldeetako eliza batzuk, zantzu mozarabiar eta prerromanikoak nabarmenago egiten zaizkienak, Serrablo edo Gallegoaren sakanean eraikitakoak dira, Biescastik hasi eta Ordues eta Rasaleraino hedatzen den eremuan. Hoberenak eta hobekien gordeak aipatuko ditugu. Habearte bakarreko elizak dira, zirkuluerdi-formako absidea eta egurrezko estalkia dutenak.
Gainerakoen artetik salbuespena dirudi 1933an Frantzisko Iñiguezek zaharberritu zuen Larredeko San Pedrorenak, elkarturiko zutabeetan zutikako zerrenda gainetan kanoi-erdiko gangaz estalia dagoena.
Absideko arku itsuak, alboetako gelatan jarraitzen dute, ferra egiturazko ate eta arkuak badira, bazterreko arkugainera, eta ondorioz kakoan giltzarriak gizenagoak dira, alboetako abiapuntutan baino, Kordobako tradizioaren arabera. Euskarri ertza eta abiapuntuzkoa –koska eta horma‑bularra– pieza bakarrekoak dira erradioen ataltzeekin, bisigodoen erara; baditu oso itxian ferra‑arkutxoez bukatzen diren leihoak. Sarrerako arkua, hegoaldeko alboko ate gainekoa, lurreraino luzatzen den alfiz bikoitz baten azpian irekitzen da.
Zantzu hauek guztiek mozarabiar artera garamatzate, Camón Aznarrek nahi bezala, asturiar prerromanikora baino gehiago.
Aragoi aldeko beste zenbait eliza
aldatuLarredekoa imitatuz, Busango San Joan habearteari bira eman nahi izan zitzaion arku zerrenden gaineko kanoi-erdi eta zutabe elkartuez, baina lantegi hau sabaiaren abiapuntuan moztua gelditu zen. Iñiguezen iritzian goitik behera etorri zen.
Antzeko ezaugarriak dituzten gaiak aurki ditzakegu:
- Gavineko San Bartolome elizan, bere dorre lirainarekin,
- Susingo elizan, hutsarteko arkutxoen berezitasunarekin, beste erdi-puntuko arku batzuen azpian babestuak geratzen direlarik,
- eta Satué, Oliván, Isún eta abarretan.
Lehen ohartarazi dugun bezala, Serrabloko eliza hauek “lehen arte erromanikoetan” sailkatu nahi dituzten egile jakitunak izan badira, mozarabiarren jarrikoak eta “bertako” zenbait ezaugarri direla eta, oso agerikoak direlako egileak berauenak aitortzen direnez, ez digute eragozten prerromaniko lanen taldean katalogatzen.
Dorreak
aldatuMusulmanen mundutik gertu izateak eraginik izango zuen dorre batzuk eraikitzeko garaian, dorre hauek ez baitziren kanpandorreak izan eta horregatik litekeena da musulmanen mairu‑dorreen antza izatea.
Kronologia
aldatuBestalde, historialariaren arreta zirikatua izaten da eraikuntza hauek kronologia goiztiarragatik, izan ere, fidagarriak diren agirietatik guztientzat ere, data baieztagarri bat ateratzen da: X. mendearen azken aldekoa edo XI. hasierakoa.[22]
Aragoiko arkitektura militarra
aldatuAzkenik, bada, euskal arte prerromanikoaren atal honen aipamenean nahi izan dugun bezala, Antso Nagusiak eraginiko lanak sartzen baditugu, herentziazko eskubideak argudiatuz 1017an berak okupatu zituen Sobrante eta Ribagorza konderriak barne direlarik, gogoratu beharko genuke garai hartako arkitektura militarra, gaingiroki bederen.
Ikuspuntu horretatik nabarmentzen dira defentsa dorreak, Fantovan eraikitakoa –oinplano biribilekoa– eta Abizandan eraikitakoa –oinplano angeluzenekoa.
Loarreko Gaztelua
aldatuMultzo horren antzinako muina eta eraikin multzo zoragarria duen Loarreko gaztelua da nabarmentzen da, batez ere. Hasierako muin hori, zenbait idazlek lehen erromaniko lonbardiartzat ezagutzen eta deskribatzen dutenak, badu oraindik hesituriko ingurune batean, hainbat dorre eta habearte angeluzuzenekoa, kanoi-ganga eta oskol estalkia duen absideko kapera bat; guztia gainera xumetasun harrigarrienean.
Asturiar-leondar artearen eragina
aldatuBistakoa den bezala, bai estiloz eta bai arte formulazioz, besteetatik guztiz bereizitako geografia esparruak marrazten uzten ez duen eraginen interpretazio bat onartuz, ongi etorriko da zenbait lan gogora ekartzea, Espainia iparraldeko kristau erresumetako eragina nabarmena igartzen zaienak, alegia.
Nafarroako Museoan daude jasorik X. mendea baino berriagoak ez diren antzinako eraikuntzetatik askaturiko zenbait pieza, hala nola:
- ezaugarri bisigotikoak dituen kapitel bat;
- Unxeko San Martin inguruetan aurkituriko beste bat, sokaduraz eta kontrajarritako triangelu sailengatik asturiar aldekoekin zerikusia duena;
- bataiarri bat, landare-irudi geometriak kopan grabaturik eta sokadurak eta zutabeak oinarrian dituena; bere egitura latzagatik, bisigodoen eredua hartu zuen herriko norbaiten eskua agertzen da.
Garaiak
aldatuZuzen zuzeneko hispaniar eraginen ikuspuntu honetatik, Orba ibarrera eginiko bisita suspergarriagoa gertatzen da Iratxetako hazitegia edo garaia begiztatzen bada; haren aurrean arte asturiarraren oroimena baztertu ezinezkoa izanik ere. Hispaniako Iparraldean garaien ohitura, IX. eta X. mendeetako dokumentu ugariz jantzirik dago. Gero, mende luzeetan zehar iraun zuen ohitura da hau, eta beronen aleak arte historialariari baino gehiago axola zaizkio etnologoari.[23]
Iratxetako eraikina neurriz txikia da: angeluzuzeneko oinplanoa eta bi solairu ditu. Beheko solairua, saihets luzekoa delako erdi-puntuko hiru arkuren gainean etzaten da eta bere alde motzak biren gainean, alde banatan erdiko harroin bat utziaz. Goiko solairuak lehen, hazitegietan berezkoak diren ate eta zubia egurrezkoak ziren, karraskariak igo ez zitezen; baditu kanpoaldera mozketa erregularrezko hiru gezi‑leihoren zuloak; bi, alde motzetako hormapikotan eta hirugarrena atearen ezkerraldean. Zorua berriz, Iñiguezen ustez, egur gainean harlosaz egina izan ohi zen.
Iratxetan harriaren lanketa ona da gehienentzat harrigarriena; honek lagundu dio mende luzeetan ongi irauten. Ertzak handi samarrak ditu; gainerako estekadurak harlanduetarako joera du, dezente dira harri angeludunak, handiagoaren itxura emateko ertzetara finkatuak. Erdi-puntuko arkuak abiatzen direneko oinarriak, ozkadurarik gabeko oinarri baten gainean kokatzen dira, eta kanpoalderako ilara mehe batez bukatzen dira: “dena Asturiasko Valdedios herriko hormapikoen antzekoa guztiz –X. mendeko azken aldekoa– eta asturiar arteak eraginiko mozarabiarren elizen antzeko... Arkuek ez dute giltzarririk eta estekadura guztia, kareharriz finkatua bada ere, hezurrezko juntura finez prestatua dago”.[24]
Garaia horrek duen zahar itxurak ez du eragozten oso geroagoko dataz pentsatzea, “asturiar” delakoren biziraupenezko beste bat denik. Eparozko Garaia. Antzinako garaiez hitz egitean, ezin utziko dugu oroimenera ekarri gabe, halaber, harriz egina den Eparozkoa. Zurezko ateburuaren gainean eraikia dagoena eta asturiarren zenbait ezaugarri izan arren, ziur asko Iratxetakoa baino berriagoa.
Villatuertako San Migelen aztarnak
aldatuHistorialariarentzat garrantzi berezikoak dira Lizarrako lurretan den Villatuertako San Migelen monasterioko aztarnak, gaur egun oinplano irregularreko ermita txiki bat besterik ez da geratzen, X. mendeko jatorrizko hormak galduak baititu.
Barruan itsatsitako idulkiak geratzen dira, horman sarturiko uztaiez eutsitako harri zilindriko luzeak dira, hau da, kanoi‑ganga erorien fajoiak zutitzen zituztenak. Honi, bere deformazioetan, hondora joaniko jatorrizko sabaiaren bultzada eta prerromaniko garaietan mailuz soilik landutako hormetako harlanduak nabari zaizkio.[25]
Data hau, hain zuzen, oroitarri baten idatziak baieztatzen du, Antso erregearen eta Blasco gotzainaren izenak gogoraraziz, zenbait aldiekin bat datozen eta horren ondorioz data desberdinak izan dezakeenak dira. XI. mende aldera zuzentzen gintuzten T. Biurrun eta J. Gudiolen iritzien aurka, Iruñeko P. Germanen ikerketa baten ondorioek irabazten dutela dirudi eta Antso Gartzes II.aren erregetza aldira bidaltzen gaitu, X. mendeko azken herenera (971‑978).[26]
Nafarroako Museoan gelditu dira Villatuerta monasterioko zenbait harri, prerromaniko jatorri garbiko erliebe figuratibo landuak dituztela-eta. Bidezkoa dela dio Jacques Fontainek, X. mende honen azkenaldira, “plastika asturiarraren oso pareko eskultura trinko eta latzeko motaren bat azaltzea... beren grafismoagatik hain dotoreak diren Kataluniako prerromaniko edo protorromanikoaren lehen ahalegin haiekin baino indar handiagoz”.[27] Azpimarra ditzagun erlieberik interesgarrienak:
- Hauetako batean mutur zorrotzeko mitra daraman gotzain bat igar daiteke; zaldi gainean doa, eskuineko eskuan artzain makila daramala eta ezkerrez zaldiari eusten diola sermoia egiteko jarreran.
- Beste batean berriz, aldare txiki baten aurrean mezaren ospakizuna interpretatu daiteke, meza-emaileak ezkerreko besotik zintzilika manipulo bat daramala, eta beste aldean bi irudi, hauetako batek antza denez, prozesioetako gurutze bat daramala; dena soil eta zakarki landua da eta mendeetako ekaitzek urraturiko hareharria.
- Hirugarren eszen bat, bi harriren erliebeak erabiliz osatzen da, ondorioa gurutziltzaturiko Kristo bat da hegalak dituen San Migelen irudi baten gainean.
Bizkaiko eta Gipuzkoako Prerromanikoa
aldatuLurrari loturiko bizimoduaz eta Euskal Herriko kultur atzerapenaz lehenago esan genuena aurrean daukagula, ez da bada uste izatekoa, kostaldeko bi probintzia hauetan arte prerromaniko gogoangarriren bat aurkitu dezakegunik. Aspaldiko garai hartako eskulangile euskaldunaren gaitasuna indartsu azal zitekeen zurezko eraikinei buruz ez dakigu ezer, izan ere, eskualde horretan jarduera mota hau oso bizia izango baitzen bertako zuhaiztiak ikusita.
Euskal Herriko historialari guztiek onartzen duten gertakaria da gure aroko lehen milurtekoan bertako biztanleriaren “nekazari bilakaera”. Eta milagarren urtea izan da giro-berritze honen mugarria. Henri Focillon, frantses historialariak data honi eskainitako Milagarren urtea izeneko liburu batean, ez du zalantzaren izpirik aurreko aldia “zuraren zibilizazioa” gisa izendatzerakoan. Data goren horren ondoren badirudi Europa osoan sartaldeko gizona hirira itzultzear eta harrizko eraikinetara abiatzear dagoela.
Bizkaia
aldatuHortaz, Bizkaiko oroitarrien eraikinei dagokionez, Arrigorriagan Abrisketako San Pedrorenakkentzen bazaizkio, eraikin oso xumeen hondarrak besterik ez dira gorde, eta ez X. eta XI. mendeak baino lehenagokoak. Izan ere, harri osoko leihoak dira, oso lanketa latzekoak, oso teknika zakarrez eginak daude eta estetikoki berriz ez dute ia ezeren garrantzirik, eraikuntzako eraikinetan sartuta edo ondorengo berreraikuntzetan daude gaur egun.
Abrisketako San Pedro
aldatuHala ere, gure ustez Abrisketako San Pedro elizatxoak arreta berezia merezi du. Zaharberritu eta gurtzara itzultzeko prestaturiko ermitak absideko leiho bitxi bat dauka: jakar takatekoz markaturiko zoruen arteko irtengune baten azpian, argi-begia arkibolta moduan koska batzuez inguratzen da, eta alde banatan bi gurutze ebaki agertzen zaizkio, motz samarrak eta itxura guztien arabera bisigotikoak. Bada horman sarturiko beste harlandu bat ere, sigi‑sagako zerrenda batean uztaiturik gurutze bat eta handik zintzilika alfa eta omega ikurrak. Sarrerako janban guretze bisigotiko bat azaltzen da biribil batean sartuta.
Eraikinaren hegoaldeko apaingarrietan, ate itsu baten esturan erliebe figuratiboak dituen bi ukondo ikusten dira; bietatik hobekien irakur daitekeenak koito sexual itxurazko jarreran dagoen bikote bat erakusten du. Eraikin erromaniko hauen hormetan sarturiko harlandu hauen lehen begiradan gogora etortzen dena da, gai bisigotiko hauek mimetismoz landuak izan zirela bertan, XII. mende bete betean.[28] Hala ere, duela gutxi zaharberritu zen ermitaren eraikuntzan berrerabilitako antzinako hainbat hilarri puska azaltzeak, guztiz bisigotikoa zen eliza baten osagaiaz baliatuta eginikoa izatea litekeena dela pentsatzen da berriro. Nolanahi ere, ukaezina da prerromanikoa dela.[29]
Aztarna prerromanikoen ezaugarriak
aldatuBizkaiko Goiz Erdi Aroko arkitekturaren beste aztarnei dagokienez, Arrigorriagako elizatxoak dituenak baino zatituagoak direlarik, denak harri landuz eginiko leihoak besterik ez dira, gaur egun desagertuak dauden eraikinetako erlikiak. Bizkaiko lurraldean 16 kasu izan dira aztertuak sistematikoki.[30]
Kontutan hartzekoa da beroietan erabiltzen den harria beti hareharria dela. Harri bakarretan eta prisma egiturakoetan landuak izaten dira beti leiho-begiak, altueraz metro erdikoak dira gutxi gorabehera, erregularki landuak nahiz eta, gaur egun eguraldiaz higatuak ikusten baditugu ere.
- Ajimezak
- Oso argi gutxi sartzeko moduko tarteak irekitzen dira bertan. Delako tarte horien erdiko ardatzean, bada ia beti, ajimez ala mainelen bat, egituran inolako funtziorik ez duena, zutabe txiki moduan jarririk, apaingarri izateko. Horrelakoak dira, Muxikan Gorozikako Urrielduko San Migelen, Markina‑Xemeingo Artako San Pedro elizakoak, Gueñesko Bermejilloko San Lorentzon eta Arbazegi‑Gerrikaizko Gerrikako Santa Luzian.
- Erdi-puntuko arkudunak
- Argi‑begiaren goialdea erdi-puntuko arkuan bukatzen da batzuetan; Mendatan Lamikizko San Juan eta San Lorentzon adibidez. Ez da ahaztu behar erdi-puntuko arkuan bukatzen duten tarte bikoitzak Penintsulan zehar tradizio handia dutela, bisigodoen aldietaraino iritsi daitekeena gainera. Baina, hemen, asturiar eta mozarabiarren gertutasun geografiko eta kronologikoaren emaitza ikusi behar da, batez ere.
- Begidunak
- Hutsarteetan irekitako argien gainean sarritan aurkitu ohi dira bi begi –hutsartearen tarte bakoitzeko bana–, Amazako San Martinen, Iurretan, eta Zarandoasko San Salbatoren, Larrabetzun, ferra-arkuaren atrofiaz gauzatu balira bezala hartu beharko liratekeenak, pixkanaka itxiz joan ziren eta, azkenean, bakanduta, begi bihurtzeraino.
- Zirkuluerdi-formako arkudunak
- Badira, hala ere, kasu pare bat, Goiuriko Santa Marian hareharrizko harlandu bat, alde bakoitzean 45 cm neurtzen duena, eta Busturiako San Kristobalen begi‑zulorik ez dago, zirkuluerdi-formako arkua baizik, arku mozarabiar klasikoarekin elkartzen dela dirudiena.
Gurutze egiturako leihoak
aldatuDiseinu mota honen bereizgarritasun bat gurutze egiturako leihoak dira, Barañanoko San Antonio eta Argiñanoko San Adrianen, biak dira Zeberiokoak: bloke karratu baten gainean, zirkulu bat marrazten da eta bertan beso sendoko gurutze bat sartzen da.
Leiho hauen neurri txikiak eta teknikaren laztasunak argi erakusten du egitura oso soiletan jartzen zirela eta barrualdeko lekua jende talde handiak sartzeko eta liturgia ospakizun konplexuetarako desegokiak zirela.
Laburbilduz
aldatuLaburpen modura esan dezagun, aztarna hauei dagokien arkitekturak ez zuela eskatzen bere eraikuntzetan ez irudimen handirik, ez arte sentsibilitate berezirik, ezta garapen apartekorik ere eraikin- eta hargin-abilezian.
Estilistikoki ere, asturiar‑leondar prerromaniko ereduen eraginik ere ez zen izango. Bizkaiko lurraldeetan ikusten diren hutsarte bikoitzek gogora ekartzen dizkiguten arren galiarren eta asturiarren aleak, eta kantabriar hegalean aurkituriko ale guztietan hainbat berdintasun adierazten bada ere, ez da egokia egituraz eta kronologiaz delako eredu horiekin identifikatzea.
Bizkaiko kristautasunaren arkitekturako eredu horiek sistematikoki aztertu dituztenek diote “XI. mendearen erdialdeko urteak direla egokienak, hutsarte horien taila egin zeneko garaia kokatzeko” eta hala hartu behar direla. Hargin-lanean eta ageriko hastapen maila zela-eta, arte herrikoiaren agerpen modura hartu behar dira, kalitate tekniko txikia baitute, “zeren eta horien inguruko hurbilekoenak aipatzearren, Donemiliagako Kukula, Eskaladako San Migel edo Lebeñako Santa Maria monasterioetako arku landuagoak ez zituzten ezagutzen ala ez zituzten imitatu nahi”.[31]
Kristautasunaren lekukoak
aldatuErdi Aroko euskal arkitekturaren aztarna hauek eta bereziki Abrisketako San Pedrorenak eta egun Durangaldeko Argiñetan bilduriko hilobiek –bibliografia ugaria duten hogeiren bat, gutxi gorabehera– ez die bultzadarik eragiten arte historialariei. Beren geografia kokapena eta Goiz Erdi Aroko eliza eta hilerri aztarnak aurkitu diren lekuetako miaketen ondorioekin alderatuz gero –Garaiko Momoitioko San Juanen eta Zenarruza kolegio‑eliza, adibidez– eta X. eta XI. mendeetan Bizkaiko antzinako abade-etxeei emaniko “monasterioei” buruzko agirien argitan begiratuz –Mungia, Abadiño eta Zenarruza‑Bolibar–, XI. mendean jada, euskal mendietan kristau fedearen eta jardueraren hedapen handia frogatzeko garrantzi handiko emaitza ditugu.
Bestalde, Bizkaian halako elizen kokapen-trinkotasun desberdina ikusita –gutxi sartaldean eta ugaria beste alderdietan: Ibaizabalgo goiko sakanean 14 eliza, Oizko iparraldeko hegaletan 7 eliza, Gernikako itsasadarraren ezkerreko ertzean 13 eliza–, arrazoi ekonomikoak jartzen dira agerian[32]. “Ahalbide ekonomiko hauek izan ziren, zalantzarik gabe, erbesteko monasterio indartsuen begirada erakarri zutenak, hala nola: Naiarako Santa Maria, Peñako San Juan, Oñako San Salbatore, eta funtsean Donemiliaga Kukulakoa, beren eragina Kantabria aldera zabaldu nahiez”.[33]
Gipuzkoa
aldatuAstigarribiako San Andres
aldatuBizkaitik Gipuzkoara igarotzen bagara, eta jada aipatua dugun Irungo Santa Elena elizako hilerria alde batera uzten badugu, lur gainekoetan aurkitzen dugun garrantzizko bakarra Mutrikuko udalerrian dagoen Astigarribiako San Andres eliza da, XI. mendeko agirietan haren lau aipamen ere aurki baitaitezke Donemiliaga Kukulako larrukian. Ez da sobera gogoratzea Donejakuerako alboko adar bat igarotzen zela Astigarribiatik.
Eliza bikoitz batez ari gatzaizkizue, bikoitza diogu, barrunbe sagaratu bat, beste handiago batez inguratua dagoelako, biak ere estalgarri bat berak estaltzen dituela. Kanpoaldean, ia karratua den angeluzuzen baten egitura du, 21,5 m luzeran eta 18 m zabalean. Bi isurialdeko teilatuak estaltzen du eta hormapikoan 10,5 m-ko garaiera harrapatzen du. Hortik goragokoan, kanpandorre baten gorputz karratu bat besterik ez da agertzen, eta sartaldeko sarreraren saihetsean 4 m-ko ataria erantsi zitzaion, teilatupe soil batez estalia. Kanpoaldeko barrunbea harri‑hormaz egina, 90 cm-ko lodiera duen hormaz osatzen da, gezi‑leiho moduko leihoak txaranbelduak ditu. Kanpoko horma horien prestaketak adierazten duenez, bi alditan eginikoak dira.
San Andresen gauzarik esanguratsuena zalantzarik gabe, barrunbe honek oinplano angeluzuzeneko beste bat bere baitan izatea da. Luzaran 16,70 m ditu eta 10,20 zabaleran, hormak berriz 70 cm-koak dira. Horma honen eta kanpoko eraikinaren artean “igarobide” moduko bat egiten du. Hemen axola zaiguna ez da kanpoaldeko barrunbea, XIII. mendean eraikia izango zena, zalantzarik gabe hasierako eliza den barrukoa baizik.
Barruko eliza honek lau ate ditu: bata, sartaldetik elizara sartzekoa; bi hegoaldetik “igarobidera” irekitzen direnak, hantxe bi toki estu sortuz, bataio-kapera eta sakristia; eta laugarrena iparraldean dagoena, kanpoaldeko barrunbera sartzeko eta korura joatekoa. Barruko eliza honen indusketak azaldu zuen ixteko hormaren oinarria, kanpoaldeko barrunbea bere sarrerako ate nagusia eta guzti eraiki zenean desagertuko zena.
Zenbait hilarriren giza itxurako zuloak azaldu zituen indusketak zorupetik, lehendabiziko presbiterioak erakutsi zuen bazuela hiru mailatako zutoin altxagarri bat ere, eta haren gainean antzina prisma tankerako aldarea izango zen.
Hiru habeartekoa izango zen barruko esparrua, erdialdekoari baino ez zegokion burugain batekin eta barneko ate batez bereizia, agian. Absideko leihoak. Absideko hormatala zuzena da, errekarri gizenez egina; bere erdian bata bestearen atzetik ardatz bertikal bera jarraikiz, bi leiho izugarri bitxiak irekitzen dira, hargin teknikaz hareharri finean landuak biak. Goikoa txaranbendua da. Behekoa da deigarriena: ferra‑arku zeharo itxi batez bukatzen da, arkuak bere erradioaren lautik hiru gainditzen duelako. Bi neurrien kontrastea ere oso bitxia da: garaieran 1,42 m eta zabaleran 9 cm. Leiho hau inguru guztian –kanpoaldeko nahiz barrualdeko esparruan– koska hirukoitz bat osatzen duen mozketa karratuko zenbait arkiboltez inguraturik dago. Beraz, hutsarte honen zirriztura hobeto kabitzen da bisigotikoan baino mozarabiarrean.
Ondorio hau atera zuen 1969 eta 70ean[34] indusketak zuzendu zituen arkeologoa: Astigarribiako “monasterioaren” lehen eraikuntza 1025 eta 1075. urte artean kokatu behar zela; Donemiliagako larrukiko dokumentuak aipamen egiten duen 1108ko elizaren sagaratzean –Donemiliaga Kukulako abadearen aginduz, Bernardo de Lapurdum gotzainak buruturikoan– lehenengo barrunbearen burualdea zabaldu egin zutela eta aldare berriaren sagaratzeari buruzkoa izango da.
Ikonografia Prerromanikoa
aldatuIkonografia prerromanikoaren orririk distiratsuenak dira IX. mendetik XI.era gorde diren miniaturak. Izan zen, liturgiako arte figuratiboko gai solidoetan baino ia ezin egin izan dio aurre gizonen ondasun-goseari eta suntsiketari. Gure eskualdeari dagokionez, lehen aipatua dugun Villatuertako San Migelen monasterioko erliebeaz aparte, aipamen berezia merezi du hemen mende horietan izan ziren marfil-lantegietatik gureganaino iritsi den pixka horrek, zalantzarik gabe.
Marfilak
aldatuMusulmanen[35] marfilgintzako eragin zuzena ikusi nahi izan den Donemiliaga Kukulako marfil-lantegitik irtendakoa izango zen hiru zati besterik –bi Louvren eta hirugarrena Madrileko Arkeologia Museoan– jaso ez diren prozesioetako gurutzea, apaingarritako gai figuratiboak, zuztarrak eta animalia buruak besterik agertzen ez dituena, egitura estilistikoaren osagai hauek dituen lantegi emilianenseko gurutze honek behartzen gaitu Oviedoko Anjelesetako asturiar gurutzeen parean jartzera.
Aldareko aldare‑harri bat edertzen duten eta orain erromaniko aldiko aldare higikor baten barruan txertaturik aurkitzen diren marfilezko zerrenda batzuk lantegi emilianense berekoak izango dira. Marfilezko bi zerrenda dira, zabalean 18 eta 22 mm dutenak, ataurike lanak eta alegia-bildumako irudiak, benetakoak eta fantasiazkoak, agertzen dituztenak. Eman zaien data 984koa da.
Miniaturak
aldatuHala ere, ez dago zalantzarik, Iparraldeko Hispania kristauaren estetikako sormenezko erakuslerik ospetsuenak “mende ilunetan” kodizeen ilustrazioko artelanetan agertu direla eta historialariak horiei eskaini beharko die bere arretarik handiena. Nabaria da, kasu askotan miniaturak edergarritarako jarriak izaten direla, baina sarriagotan ematen den kontua da idatzizkoaren iruzkin eta irudi bisual izan nahi dutela. Era askotarikoak izan ohi dira hauek: Bibliako ataletakoak, Ebanjelioetakoak, irakaspenezkoak, Antifonetakoak, lege kanoniko nahiz zibil izaerakoak, Eliz gurasoenak eta abar. Aipatu ditugun ilustrazio horien egileak elkarte berekoak ala beste monasterioetatik etorritako monjeak izan ohi ziren, bereziki eginkizun horretarako iaioak eta trebeak.
Arte nafar‑euskaldun historiari dagokionez, eman dezagun ohar hau, egungo Nafarroatik datozen miniatura zaharrenak ez direla erromaniko aroa baino lehenagokoak.[36] Eskuarteko gai honi buruz Goñi Gaztanbidek aitortzen du garai horretan, monje nafarren literatur jarduera oso urria izango zela, Europako beste abadetxeekin alderatuz gero, eta monasterio horietako bat ere “ez zela iritsi, XI. mendean kultur gune izatera”.[37]
Literatur eta kultur prozedura baten adierazgarri argitsu eta distiratsuak Errioxako monasterioetan bilatu behar dira, XI. mendean, Albeldako San Martinen eta Donemiliaga Kukulan[38]; hain zuzen ere, aldi berean, eman dezagun beste ohar hau ere: abaderik nagusiak nafar jatorrikoak ziren.
Bi monasterio hauek, X. mendeko lehen herenean sortuak, Iruñeko erresumarentzat mende horren azkenaldian behin betirako konkistatuak izan ziren eremuan aurkitzen dira. San Eulogiok IX. mendean bisitaturiko monasterio nafarrez gainera, Errioxan badugu mende horretan gutxienez beste dozena erdi baten berri ere;[39] baina, bi monasterio ospetsuenak Albeldako San Martin eta Donemiliaga Kukula izan ziren, hau da, Iruñeko erregeek berezien lagundu eta babestu zituztenak, eta beroien idazmahaietatik irten ziren kodizeen ilustrazioko lanik ugarienak eta artezkoenak. Nafartzat jotzea merezi dute. Lan horien pergaminorik jantzienak eta dotoreenak gaur egun Espainia, Europa eta Ameriketako artxibategi eta liburutegietan sakabanaturik aurkitzen dira.
Kodizeak
aldatuHemen aipatzea egokitzen zaizkigun lanek ikonografian arte balio argi bat azaltzen dute.
Albelbako idazmahaia
aldatuAbeldako San Martinen idazmahaietatik datozenen artean, aipamena merezi dute bi kodizek: Gomesano eta Vigilano dira; biak ere beren egileen izenez ezagutzen dira.[40]
Kukulako idazmahaia
aldatuGaur egun arte jasoak izan diren kodize ilustratuen kopuru oraindik ere handiagoa Donemiliaga Kukulako idazmahaietatik irtendakoa da. Hauen artetik, dozenaren bat historiako agerraldiez eta pertsonaien erretratuz ilustratuak daude; eta dozena horretan X. mendeko hainbat Dohatsu azaltzen da.
Gau egungo jabeak aipatzearekin batera has gaitezen kopurua ere kontatzen, nolabait esateko, bi monasterioetako idazmahaietatik sorturiko marrazkigintzako ondare horretatik gordetzen dena aipatuz:
- Historiako Errege Akademiako Doatsua apaintzen dute 49 miniaturek;
- El Escorialeko Dohatsuak 53 miniatura ditu.
- Liburutegi Nazionalekoei 27 gelditu zaizkie;
- Vigilano Kodizeak 86 miniatura ditu.
- Emilianense Kodizeak 65; horiez gain, badira garrantzi txikiagoa duten beste kodizetan sartuak.
Dohatsuen garrantzia
aldatuGuztien artean Dohatsuak azpimarratu behar dira, ez Biblia kanonikoaren azkeneko liburuaren ilustrazioa izateak duen berezko garrantziagatik soilik –Erdi Aroko kristau-jaiera eta kulturan hain esanguratsua izan zena–, baita Emilianense Kodizeko hiru Dohatsuei egokitu zaielako ere X. mendeko data luketen zortzi edo bederatziren artean egotea. Horiek dira Liebanako Dohatsuak “Apokalipsiari buruz eginiko azalpenaren lehen marrazki tradizioa” gureganatzen dutenak.
Errioxatik bertatik irten zen Cirueña zatia ere, hau da, “orain arte ezagutzen den Dohatsu zati ilustratu zaharrena”.[41]
Ezin ahaztuko dugu, Goiz Erdi Aroan gauzaturiko ilustraturiko eskuizkribu oparoenen artean aurkitzen direla Dohatsuak, eta ez dago beraien parean, ez zenbatekoan eta ez beren marrazkien kalitatean jarriko zaienik. Beraz, zerbaitek harritu bagaitu, ez da historialariak beren azterketan jarri duten arreta setatsuak, Erdi aroko gure arte jardueraz hitz egin eta idatzi duten euskal idazleek kontutan hartu ez izanak baizik.
Kodize Albeldarrak
aldatuEspainiar eta atzerritar ikerlariek hainbeste azterturiko Dohatsuei buruz aipamenak egiten hasi aurretik, esan dezagun zerbait Hispaniako Kanonigo Sailak ilustratzen dituen errioxar bi monasterioetako beste eskuizkribu horien arte balioaz, hain zuzen ere, S.Silva eta Berastegik sakonki aztertu ondoren idatzi duen bezala, delako Kanoniko sail horren idatzien ilustrazio sistematikoa azaltzen duten bakarrak direlako duten balioaz.
Gomesano Kodizea (gaur egun Parisko Liburutegi Nazionalean dena) San ildefonsoren de Virginitate araudia bere baitan duena, Konpostela bidean zihoala, Albeldatik igarotzean Puy‑en‑Velayko (927‑962) gotzain Godescalcoren eskariz Gomez abadeak ilustratua izan zen. Vigilano kodizea. Garrantzizkoagoa da Vigilano kodizea, egile nagusia izan zen Vigila monjearen izenez deitua eta bere azken orrian bere kide Sarracino eta ikasle Gartziaren ondoan argazkian azaltzen dena. Zenbait kontzilio nazional nahiz berezietako aktak, Fuego Juzgo, mozarabiarren egutegia eta kronologia eta aritmetikako hainbat tratatu dituen kodize bat da. Miniatura asko ditu, batzuk, orri osoa betetzen dutenak. Ilustrazioen edukiak, begiz aipatu nahi dituen idatzien gaiei dagozkienak dira eta horretan adituek, “Hispaniako Kanoniko Saileko” hiru agiri taldeetan zatitzen dituzte: Irakurlearen eta kodizearen irudiak, kontzilioetako eszenen eta pertsonaien irudiak eta pontifizearen dekretalaren irudiak.
Artistiko alderdia
aldatuBeren arte egiturari bagagozkio, Gomesano kodizearen apainketa soila da. Karolingio eragin garbiko gurutzadurazko inizialen apainketa besterik ez dute, Gaztelako monasterioetarako Florencio eta Magiok buruturiko miniaturatan ere berdin azaltzen den eragina.
Gomesano edo Godescalcoko soiltasunaren kontraste modura, Vigilano kodizea ikonografiaz neurriz kanpoko edertasunekoa da. Giza irudiaren argazkiaganako joaera nabaria du. Adibidez, 428. orrialdean, Antso Gartzes II.a Iruñeko erregea eta bere emazte Urraka eta Viguerako Ramiro “errege” agertzen dira. Hitzaurrean adierazten den bezala, argi dago kopiatzaileak bere burua ezagutzera eman nahi zuela, “Iruñeko lurraldeko abade bezala Abelda monasterioan”. Argazkilaritza irudigintzan, X. mendeko kodizeetan hain arrunt eta berariazkoa den honetan mozarabiarren ohiko zantzu moten alderako joera baiezta daiteke artistarengan, sartaldekoagoak diren eta adibidez, Garonako[42] Dohatsuarekin nolabaiteko ahaidetasuna iradokitzen duten beste ezaugarriekin jokatuz. Giza adierazpenetan Vigilaren estiloa ezagutzea ez da zaila. Janzkeretako zenbait ohituraz gainera, miniaturagileak pertsonaia guztiak arrauzkara profil berdinez marrazten ditu.[43]
Kukulako Kodizeak
aldatuEmilianense kodizeak
aldatuDonemiliaga Kukulatik dator Vigilanoaren kopia baten antza duen kodize bat. Emilianense deritzo, 992. urtean jarria du data eta bere albeldiar ereduaren antzera, Iruñeako eta Viguerako Erregeen irudiak agertzen ditu, azpian duten idazkunagatik eta ondorengo argibideengatik ezagutarazten dituelarik: In tempore horum regum atque regine perfectum est opus libri huius discurrente era TXXX. Erregeen argazkien azpian, liburuaren egileen izenak irakurtzen dira: Belasco scriba, Sisebutus episcopus, Sisebutus notarius.
Kodize honek, bere eredua den albeldarrarekiko zenbait aukera eskaintzen ditu. Beste edozer baino lehen, ikonografiaz argitu zitekeela pentsatu gabe eginiko idatzi bat delako, berezko marrazki leku baten erreferentziarik gabeko bazterretan marrazten direlako miniaturak. Bigarren taldeko idatziei buruz –Kontzilioenak– gaiez, ilustrazioen hautaketekin ez dator bat, eta hirugarren taldeari buruz, Emilianenseak Dekretalesetako ilustrazio guztiak, hala nola Aita Santuen argazkiak, (albeldarrak bezala) alde batera uzten ditu eta era guztietako ikono gaiez oso apainduriko hizki inizialak besterik ez du marrazten. Albeldarrean falta ez den idazle‑miniaturistaren irudikapena ere alde batera uzten du. Laburtuz, Emilianenseko marrazkilariak Vigilano eredua hartu dutela ikusten da, baina baita beste ereduetako iturrietatik edatea ere onartuz.
Dohatsuak
aldatuLiebanako Dohatsua
aldatuGoiz Erdi Aroko aldi honetako miniaturen artearen barruan, eta Euskal Herrian artearen historia egitea denez gaia, ez dago zalantzarik, Errioxa aldetik datorren Dohatsuen taldean jarri behar duguela gure ardura. Jakina denez, Liebanako Dohatsua (798) San martin monasterioko monjea –egungo Toribio Santua– Liebanakoa, Alfontso II.a Garbiaren abade kontseilaria, adopzianista heresiaren garaitzaile sutsua izan zen, –hau arrianismoaren oroipen baten antzekoa zen– VIII. mendearen azken aldera, kristau askok musulmanekin nahastuta bizi behar izan zuten garai hartan; Toledoko Elipando eta Urgelleko Felix gotzainek babestua izan zen.
Idazkia
aldatuDohatsuaren liburu nagusia, 776.ean hamabi liburutan Apokalipsiari buruz eginiko azalpen bat izan zen idatzia, aurretik sarrera, hitzaurre eta guzti emana. Liburu hauetako bakoitzean lehendabizi Bibliako idazki bat aipatzen da (Istoria) laburkiro, jarraian gertaeraren azalpen luze bat (Explanatio) Eliz Guraso eta elizgizon zenbaiten idazkiekin.
Miniaturak
aldatuIdazki hauek miniaturaz ilustraturik daude –agian Dohatsu monjearen bere jatorrizko lehen lanetik bertatik; eta beharbada gertakari hau sartu egin behar da, lan honek zabalkundean izan zuen arrakasta bereziaren arrazoien artean. Ikuskarietan aberats zen aldi hartan “Zorionekoak ikusezina ikusten dutenak” idazten zuen Dohatsuak bere azalpenetan.
Kopiak
aldatuDohatsuaren azalpen honen kopia ugari zabaldu zen IX. mendetik XIII. era. Idazle batek zioenaren arabera, begirunezko edozein monasteriok Dohatsu bat izan behar zuen bertan. Kodize horietako hogeita hamarren bat –oso zatituak eta deseginak batzuek– gaur egunera arte jaso izan dira. Horietako hogeita bik badituzte miniaturak. Hainbat garaitakoak dira eta, ondorioz, denbora igaro ahala xehetasun estilistiko desberdinak hartuz joan zirenak. Kodize bakoitzak “ikuskariak” birsortzen ditu, idazkiaren lagungarri doazen miniaturetan. Liebanako Dohatsuaren Apokalipsiako Azalpenetik gordetzen ditugun lehen ale ilustratuak, X. mendean eginiko kopiak dira eta Leon, Gaztela eta Errioxako idazmahaikoak dira.
Idazkaria
aldatuGogoan har dezagun, orokorrean, idazkia egin zuen idazkaria ez zela miniatura marraztu zuen monjea bera. Wilheim Neuss, eta beronen atzetik beste ikertzaile batzuk, zuhaitz genealogikoa egiten saiatu dira idazkiaren nahiz ilustrazioen azterketa batetik abiatuta. Idazkian erabilitako idazkera funtsezkoa da azterketa egiterakoan. Hara bada: 17 kopiatzailek, beren idazkiak idazkera bisigotikoan ematen ditu; bostek, gotiko aldera doan karolingioan; bik, gotikoan, eta beste bik, humanistikan. Jakina, arte historia batean, hemen axola zaizkigunak miniaturak deituriko ilustrazioak dira.
Miniaturak
aldatuDohatsuetako miniaturen egiturazko ezaugarriak dira berehalakoan ezagutarazten dituztenak. Historialariak bat datoz hauetako ia denak hispaniar jatorrikoak direla pentsatzean eta, zehatzago berriz, mozarabiarrak. Lasarteko Ainaudek estilo horretan bisigodoen hispaniar ereduen segida ikusten du.[44] Mozarabiarren eskuizkribu guztietan bezala, marrazkia anatomikoki ez da zuzena, marrazkilariari ez baitzaio gorputzaren errealitate materiala axola espirituaren adierazpena baizik; espresionismoari indarra emateko begi irten handi batzuk jartzen zaizkio. Kontaketako pasadizoa ere ez da hain garrantzizkoa –askotan eszena argitzeko, historiak eta pertsonaiak ezagutarazteko izenak jartzen zaizkio gainean–, ez behintzat, handitasuna eta misterioa aditzera ematea hadina. Margoak, lehen mailakoak eta biziak dira –gorria, horia, urdina, purpura, ubela...– akuarelari nahasiriko ore gizen eta trinkoarekin. Eta sarritan irudiak benetako leku baten adierazpiderik gabe kokatzen ziren, ezker nahiz eskuineko hainbat zerrenda margotuen gainean. Teknika izugarri aurreratu zen X. mendea igaro ondoren, eta Dohatsuen akuarela distiratsuago eta biziago egin zen eransgarri berriak erabiliz –arrautza, eztia edo goma.[45]
Azpimarratzekoa da miniaturagintzan, pergaminoetan kopiatzen diren liburu eta idatzien egileen argazki adierazpenak duen garrantzia: Ebanjelariak, santuak, Eliz‑Gurasoak, eta abar. Kasu batzuetan gainera, giza aurpegiak adieraztea garrantzi gehiagokoa da beraientzat, idatziaren edukiak ikusteko egiturak adieraztea baino. Haatik, eskuizkribuetan, bizantiar, karolingio eta otoniar tradiziozko ohitura bati erantzuten dion egilearen adierazpenak, X. mendeko hispaniar artean eskuizkribuaren egilea ez da ikusi ohi bere zereginetan okupaturik. Honekiko, Vigilano kodizea da salbuespen bakarra, zeren eta Vigilaren argazkia erakusten du lanmahaian eserita. Miniatura honen bitxitasuna eta berritasuna honetan dago, alegia S. Silva Verastegik ohartarazi zuen bezala, miniaturistaren argazkia, idazlearen lekuan dagoela.[46] Denborarekin idazlearen eta miniaturistaren protagonismo hau areagotuz joango da, eta ondorengo kodizeetan amaieran ikusiko ditugu batzuetan lana ongi bukatu izanaren eskaintza eta eskerrak emanez.
Hara bada, Espainiak gorde diren Dohatsu sail guztien artean ederrenetariko eta garrantzizkoen hirurak Donemiliagako idazmahaitik irten ziren.[47] Gaur egun hauetako bi Madrilen jasoak dira eta hirugarrena El Escorialen.
Kukulatik irtendako Dohatsuen miniatuak
aldatuMadrilgo Liburutegi Nazionaleko Dohatsua (ms. Vit.14‑1, olim Hh.58) ez zaigu osorik iritsi. Baditu 144 orri eta 27 ilustrazio, baina ikusi egiten da orri batzuk galdu zaizkiola, eta zenbait miniatura kendu. Eskuizkribua ere osatu gabe dago, hasiera eta bukaera falta baitzaizkio. Miniatura guztiak Apokalipsiaren idatziaren aipamena egiten dute eta Bibliako kontaketaren ondoren jarriak daude, “explanatioa” baino lehen, monje dohatsuak idatzi sagaratuari azalpen bezala erantsi zizkionak. Orokorrean, idazle-mutilak zutabe idatziaren tartean libre uzten dituen lekuak okupatzen dituzte, baina batzuetan horietatik kanpora zabaltzen dira. Pinturak bi estilotakoak dira: batzuk mozarabiarretik zertxobait badutenak dira, besteak erromanikoagoak. Denak Apokalipsiko idazkiak ilustratzen dituzte beti, eta ez dago bakar bat ere Dohatsuaren azalpena argitzen duenik.
Historiako Akademiako Dohatsuak (co. Aemil. 33, F.199) 282 orri ditu eta gaur egun 49 miniatura gordetzen ditu. Orri osoko Oviedoko gurutzearen ilustrazio batekin hasten da, garai hartako kodex azterketari dagokion gai ikonografikoa delarik, X. mendea. Horretan, zenbait ertilarik hainbat alditan esku hartu zutela baieztatzen da, zeren eta etenik gabe, mozarabiarren trazu garbiak azaltzen dituzten irudiekin, hasieratik V. atalaren 14 zenbakiraino, idazki apokaliptikoa ilustratuz 92. orrira arte garatzen den egitasmoa eten egiten da, eta beste XI. mende bukaera edo XII. mende hasierako artista edo talde batek ematen dio jarraipena. Hala ere, bitxia da, ondorengo estilo horretako miniaturen artean, mozarabiarren estiloko beste zenbait miniatura tartekatzea; hain zuzen ere X. mende bukaera aldean Albino eta beste miniaturagileek buruturikoak, zeinaren gaiak pasarte apokalipsiko sakabanatuen VIII., XVI., XVIII. eta XX. atalei dagokienak diren.[48]
El Escorialgo Dohatsua (&. II.5; olim III. A. 4), bere 151 orri eta 52 miniaturekin, kodize emilianense jatorriko sail horretako ikonografiako egitarau osoena eskaintzen digun eskuizkribua da. Bigarren liburuari hitzaurrea ilustratzen dioten bi miniaturez aparte, gainerako berrogeita hamarrak, ohikoa den bezala, Dohatsuetan daude txertatuak, Apokalipsiko gertakariaren “istoria” eta “explanatio” artean, egileak berari buruz eginikoak. Kodize hau osatu gabea iritsi zaigula kontutan hartuz gero, gertatzen dena da, esaterako, Apokalipsiko “historia” guztiak jaso dutela beren ilustrazioa. Gehienak idazketa zutabeari dagokion tartea baino handiagokoak ez direnak okupatzen dituztela. Kodizeen egileek marrazkien argiztatzeari eman zioten garrantzia goiburu batetik ateratzen da, honela dio: INCIPIT SEQUENTIS PICTURE STORIA. Egileentzat “historiaren” balioa eta zentzua, pintura bati egokitzean balego bezala.
Nafarroako erreferentziak dituzten beste Dohatsu garrantzitsuak
aldatuPLN‑ko Dohatsua
aldatuZentzu honetan, Nafarroako monarkiaren monasterioetan eta beronen eragina dutenetan aurki ditzakegu jarraibide eta adibideak. Ezin utziko dugu aipatu gabe Parisko Liburutegi Nazionaleko Dohatsua (ms. n.a. lat. 1366), jatorriz Nafarroakoa dena, zeren eta, P. Moretek 1665.ean Iruñeko katedralean ikusi zuenarekin identifikatu behar da. Baina ez gara horretan geldituko, bere idatzi karolina‑gotika eta bere 60 miniaturak ondorengo garai batekoak baitirar baitira: XII. azken aldekoak.
Saint‑Severko Dohatsua
aldatuHala ere, gure begirada XI. mendekoa den arte bitxi horren gainean pausatuko dugu, Parisko Liburutegi Nazionalean gorderik dena hau ere: Gaskoniako Saint Sever‑sur l´Adourrekoa (Bibl. ms. lat. 8878),.
Saint‑Severko Dohatsua, Sourdiseko Chales d´Escoubleau Kardinalaren liburutegian XVII. mendean zehar egon zenak, 290 orri ditu, ohiko gainerako hitzaurre, sarrera eta guzti, eta Apokalipsiko istoriea, Danielen liburuari San Jeronimoren azalpena, San Ildefonsoren De virginitate Sanctae Mariae, Saint‑Severko monasterioaren agiriak eta hagiografiako idatzi bat. Apaindurik dagoen kodize honek dituen 102 miniaturek bihurtzen dute ezagutzen diren Dohatsuen artean ederrenetarikoa. Eman behar zaion data XI. mendearen erdialdekoa da gutxi gorabehera.
Saint Sever‑sur l´Adourreko monasterioaren jatorria iluna bada ere, uste izaten da Gaskoniako Duke Gilermo Antso –bere jabegoko lurraldeetan monasterioen benetako birjaiotzearen eragilea– eta Iruñeko erregeren[49] arteko ahaidetasunak zirela eta, monasterioa lauzpabost monje nafarrek osaturiko taldeak sortua izango zela.[50] Landatan, Aturriren ertzetan kokaturiko abade-etxe bat izan zen, Goiz Erdi Aroan gotzainaren eskumenetik guztiz kanpo izan zena. Eskualde horren nahikoa kanpo aldean badago ere, beste monasterio beneditarrak kokatuz joan zirelarik, Saint‑Sever X. mendeko bigarren erdian leku espiritualik ahaltsuena zen eta eskualdeko hiriburuaren funtzioa zeukan.
Antso Gilermo kondeak, abade-etxearen sortzailearen semeak, 1028. urtean leinu nobleko klunitar monje bat jarri zuen buru Montanerreko Gregorio (1028‑1072), Leskarre eta Akizeko gotzaina ere izango zena. Monasterioaren aurrerakada eta arte ekimen handiei emaniko bultzada bere nortasun suharraren eraginez eman zirela dio P. D. Du Buisson historialariak. Besteak beste, ez zen goraipamen txikienetakoa izan Sain‑Severko Dohatsuaren lorpena. Gaskoien konde hau, Antso Abarka eta Gartzia Santxez –osaba bata eta lehengusua bestea– Iruñeko erregeen gortean izana zen. Honek, 992 eta 996. urtetan Errege agiriak sinatuak zituen Naiaran. Ez dirudi oso ausarta denik–idatzi zuen Lacarrak–, Espainian jada, Antso Gilermo eta bere iloba Antso Nagusiaren artean adiskidetasuna hasia zela pentsatzea eta hura izan zenik honako hau Gaskoniako lurraldeetara bideratu zuena.[51] Anaia Justo Pérez de Urbelek dioenez, baskoien jatorriko Agenais, Couserans eta Commingesko zenbait lurraldez jabetzeagatik Toulouse kondeekin honek izandako borroketan Antso Nagusiak lagundu zion Gaskoniako dukeari, eta laguntza honi esker Antso Gilermo, Nafarroako Antso Nagusi errege gaztearen menpeko bihurtu zela. Beste alde batetik, Gonzalo Mz. Pidalen ustez, Montaner abadea espainiarra zen eta mairuen aurka aritu zen borrokan Espainian.
Gertakari hauek guztiek datuak pilarazten dituzte, delako paristar kodizearen nafar‑errioxar kidetasunari eusteko.[52] Hala ere, ez dira falta adituak, besteak beste, espainiarrak ez diren John Williams eta Meyer Schapiro, kopiatzaileak erabilitako idazkeran –karolinar hizki txikia– eta beste arrazoietan oinarriturik zera diotenak, Saint‑Severko Dohatsua ez zela kanpotik ekarri, gaskoien abade-etxean bertan sortu baizik[53]; baina, beste batzuentzat, eskuizkribuaren egile nagusiaren izenak, Stephanus Garsia Placidus nafar jatorriko hotsa duenak pentsarazten du kodizea Espainian kopiatua izango zela Montanerreko Gregorioren aginduz.[54]
Dohatsuari buruzko ikerketak
aldatuGoiz Erdi Aroko miniaturetan aditu eta jakitunei Saint‑Severko Dohatsuak arreta berezi bat piztu die, gordeak diren Dohatsu bakoitzari buruzko monografiarik ia ez izatearen pena badute ere. Kodize honen sona hainbat arrazoiei zor zaie. Ezer baino lehen, Emile Mâlek bere bi miniaturetan frantses arte erromanikoaren bi erliebe sonaturen eredu inspiratzailea ikusi zuelako;[55] egia bada ere, Emile Mâle honen ulerpen honi ez zaizkiola esamesak eta zehaztu behar zorrotzak falta izan, hainbat ikerlariren aldetik.[56] Bestalde, Dohatsuetan hain aditu handia den Wilhelm Neuss‑ek burutapen hau bota zuen, gaur egun ezin defendatuzkoa, Saint‑Severko Dohatsuak jatorrizko kodizearen gertueneko bertsioa eskaintzen duela eta beste guztien oinarrian dagoen arketipotzat jo beharko litzatekeela, alegia.[57]
Françoise Abrilek eskuidatzi honi eskaini zion ikerlan monografikotik ondorio interesagarriak eta nahiko zehatzak atera daitezke, Goiz Erdi Aroko aldi haietako arte gaiak ukitzen ditugunean inguratzen gaituen iluntasunarekin alderatuz. Ikerlan horretatik, hain zuzen ere, garbi ateratzen da kodizearen lan osoan hainbat kopiatzaile aritu zela lanean eta hiru miniaturagile bai gutxienez; eskuizkribuaren 6. orrian margoturiko zutabe baten oinean idatzirik azaltzen den Stephanus Garsia Placidus‑ek ematen digu miniaturagile nagusiaren izena, eskuizkribuaren osoko antolamenduaren arduraduna zena eta eskuidatzi honen ezaugarria den batasun nabarmena lortzeko bere bi laguntzaileen lana gainbegiratu zuena.[58]
Stephanus Garcia Placidus‑engan ikusgarrizko adimena, irudimena eta ausardia dituen margolari trebe bat ikusi behar da. Hasieratik bertatik, Dohatsuko ilustrazioak istoriae‑en hitzez hitzeko irudizko itzulpen modura sortu ziren. Esteban Garciak ikonografia tradizionalean, Vulgataren araberako Biblia baten eraginpean, aldaketak sartu zituen. Idazkera motaren arrazoiengatik, Saint‑Severko Dohatsuari hispaniar jatorria eman nahi ez diotenek, miniaturak uztaitze moduan eta beren koloreengatik zuzen-zuzenean eta oso nabarmen X. mendeko mozarabiarren Dohatsuetatik datozeneko oztopoarekin aurkitzen dira. Dena dela, ez dirudi zorrozki uste izan behar denik egilea mozarabiar bat zela; izan ere, ohartarazi dugunez, ilustrazioetatik desagertu egin dira ferra egiturako arkuak.[59]
Saint‑Severko Dohatsuaren orrialderik bitxi eta aipatuena da delako mapa‑mundirena, Erdi Aroko geografia maparik zaharrenetarikoa, eta bestalde aldaketak eginez beste 13 Dohatsuetan ere azaltzen dena.[60] Jakina, Saint‑Severko marrazkigileak ezin zezakeen bere mapan, Pirinioen Mendi lerroa, WUASCONIA eskualdea eta Saint‑Sever, Leskarre eta eskualde bereko beste zenbait agertu gabe utzi.
Arte ikuspegia
aldatuArte ikuspuntutik, berau delarik hemen gehien axola zaiguna, Fracoise Abril berauen miniaturen kalitate desberdintasun nabarmenaz konturatu zen eta 121. eta 122. orrietan dauden Maiestas Dominiren (Ap VII, 11‑13) adierazpideak zatiturik direneko bi erdiak aztertuz baieztatu zuen. Bi orri horietako batean azaltzen da bikaintasun handienekotzat hartzen den ertilariarena dela dirudi estilistikari dagokionez Stephanus Garsia Placidus izenpea azaltzen deneko miniaturagilea bera. Beraz, deitu diezaiogun horrela. Konturatuko gara, bere laguntzaileengandik marrazki fin eta dotorea, luma arinez, margo ubel edo gorrizko trazuengatik bereizten dela. Izaera fina, margo gama zabal zoragarriz azaltzen da, bere laguntzaileen kontraste ugari eta nabariekin kontrajarriz. Bera bakarra da erdiko tonuak erabiltzen dakiena, arrosa, lila, almendraren berdea, okrea, urdin grisaxka. Marrazturiko irudietan, asko gerora ukituak izan dira; eta ez da erraz zein eskuz gertatu den jakitea. Nolanahi ere, azterketa honekin F. Abril ziurtasun honetara iritsi da: Esteban Garziak aurrez marrazturiko irudiak margotzea izan behar zuela bi laguntzaileen funtzioa.
Ertilari hau, Mauleko Esteban ere esaten zitzaiona, Zuberoako bizkondeen familiako ahaidea, Oloroeko gotzaina izan zen.[61] Ez gaitu harritu behar marrazkigintzako arte jardueran bikaintasuna agertzeak gomendio bazen duintasun gorenak okupatzeko; izan ere, ziur gaude, aipaturiko errioxar idazleak –Gómez eta Vigila– ere Albeldako monasterioaren gidaritzara jasoak izan zirela. Bai, zorioneko garaiak haiek, miniaturetan eta sormen poetikoan iaioak izateak –Vigila margolaria eta poeta izan zen– monasterioan elkarte bat gobernatzeko nahikoa meritu izaten zirenekoak!
Miniaturaren eragina ikonografia erromanikoan
aldatuEta bukatzeko aipa dezagun, X. mendeko miniaturetako arteak ikonografia erromanikoaren sorreran izan zuen emaitza.
Ezer baino lehen, Goiz Erdi Aroko miniaturak bere gai multzoan aberaste bat jaurtitzen du.
Dohatsuetatik datoz Adan eta Evaren bekatuaren kontakizun eta bertsioak, aingeruen hierarkiako irudiei loturiko Maiestas domini, gurutzearen besoetako gurutzadurako Agnus Deia, muturretan Tetramorfoak inguratzen dutela, eta abar. Arkitektura erromanikoaren eskultura apaingarriak hartuko dituen egiturak dira, non hauetako batzuk ikusgarrizko handitasuna lortuko duten.
Baina, Goiz Erdi Aroko miniaturetan eta, batez ere, aipatu ditugun errioxar ala nafar Dohatsuen gaiaz aparte, hizkera egitura berri baten alderako aurrera pauso bat suma daiteke, bere oinarrizko izaera espresionista bazterrera utzi gabe, plastikotasun orekan goiengo maila harrapatzen duena, arte erromanikoaren konkista handia izango delarik.
Arte erromanikoa, ordura arte nahikoa aparte egon ziren joera batzuen laburpen baten ondorio modura sortu zen: edukia eta egituraren artean, arkitektura eta irudigintzaren artean, imitatze eta irudimenaren artean, egitura naturalak eta amets sorkuntzen artean. Adibide bat besterik ez jartze arren, idatzien haserako hizkiak diseinatzerakoan landarediak eta animaliak, giza aurpegiak eta pizti izugarriak, eta abar elkartuz, zenbait Goiz Erdi Aroko miniaturistek atera zuten fantasiak, erromatarren janba eta kapiteletan oroitarrietako osaketa ikusgarrienetakoak inspiratu zituen laster.
Hain zuzen ere, nafar monarkiako miniaturistak inspiratu zituen Liebanako monjearen Apokalipsiko Azalpenak argiztaturiko eskuidatzi zenbait alderatuz, X. mendeko lehen hamarkadatik –Liburutegi Nazionaleko Dohatsua– XI. mendearen erdialdera arte –Saint Sever‑sur l´Adourko Dohatsua– doan arku horretarik, monjeen sormen estetikoa burutzen ari den ibilbide hori miatu dezakegu, aldi berri bat hastera doala dirudien unera arte: arte erromanikoaren aroa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jaurgaineko Jeanek dioenez, euskal populazioa IX. mendearen hasieran lau estatutan zatiturik zegoen: Pirinioen iparraldean, Baskoniako Dukerria; hegoaldean berriz, Iruñeko erresuma txikia, jaio berria; nafarren Dukerria Araba eta Arga bitartean, berehalakoan Iruñeko erresuman bilduko zena; eta Arabako Konderria Bizkaia eta Gipuzkoa ere bere baitan zituena, eta oraindik asturiar-leondar erresumaren menpetasunean gobernatzen zena. (La Vasconie, 1879, II, libk. P.V)
- ↑ J. M LACARRA, Estudios de historia de Navarra. Iruñea, 1971, 44. or. Zaila da Gregorio Balpardarekin ados egotea, Asturiasko errege-erreginak errege godoen jarraitzaile sentitu zirelako pentsatu behar bada hasieratik gobernatu zutela Bizkaia, Araba, Ordizia eta Nafarroako lurraldeetan. Lacarrak erasten du “ez dago inolako lekukorik lur horien gaineko aginpide asturiarra ziurtatuko duenik. Alfontso III.aren kronikan jartzen du Alfontso I.ak Errioxaren zati bat eta Enkarterrietako herriak, Sopuerta eta Karrantza bitartean hedatu zituela bere jabegoak”. Uste izan behar dugu hortaz, erresuma asturiarraren mugak ez zirela ez Gipuzkoara, ez Nafarroara eta ez Araba zein Bizkaiko zatirik handienera iritsi. Ikusi, halaber, F. de ZAVALA, “Guipuzcoa entre Navarra y Castilla”. Historia del Pueblo Vasco-n. (Donostia, 1978) I. libk., 176. or.
- ↑ J.M LACARRA, “La cristianización del País vasco”. Estudios de Historia de Navarra-n. Iruñea, 1971, 5. or eta hur.; J. GOÑI GAZTANBIDE, Historia de los Obispos de Pamplona. Iruñea, 1979, I, 31-56. or.
- ↑ Hilario Aita Santuari (461-468) idatzitako eskutitzak dira, Calahorrako gotzainak, Silvanok sorturiko gatazka bat zela bide. Gogoratzekoa da gainera, Iruña/Veleiako aztarnategian arkeologoak harrituta geratu direla berriki aurkituriko erliebezko krismoiaz apainduriko berant sigillata zenbait zatirekin, V. mendeko data eman zaion eskulangintza-etxetiar giro batetik aterea. Ikusi, E. GIL. ZUBILLAGA, “Iconografía cristiana sobre sigillata tardia de Iruña/Veleia”. Primer Coloquio Inter. Sobre la romanización de Euskal Herria-n. “Isturitze” 9 an, 1997, 817-821. or.
- ↑ A. MAÑARICUA, “La cristianización del Pueblo vasco”. V.V.n, Historia del Pueblo Vasco. Donostia, 1978, I, 59-61. or.; “Cristianización del País Vasco. Vías de penetración”. “Congreso de Estudios Históricos: Vizcaya en la Edad Media-n”. (Bilbo, 1986), 41- 48. or.
- ↑ O.c., 70. or. Mañarikuaren argudioa epel samarra geratuko litzateke J. J. Sayasekin onartuko balitzateke Calahorrako bi martiriak, Emeterio eta Zeledonio, ez diruditela bertan jaioak, eta K.Larrañaga eta A.Azkarate Garay-Olaunekin pentsatuz gero, herrialde bat kristautzeko ibilbide osoan kontuz begiratu behar dela, berez gertakari bakun dien aldetik, esanguratsuak diren eragileak, ea elkarte oso bati dagozkion eragileak ote diren. Ikusi, halaber, Roldan JIMENO, “Red Viaria y cristianización”. H.S.n, 104. znb. (Iruñea, 1999), 725. or.
- ↑ Ikusi Baskoniaren kristautze goiztiar baten aldeko eta aurkako argudioen laburpen on bat, iturri grekolatindarretatik dagozkien laguntzarekin eta gaztelerako itzulpenaz Santiago SEGURAn, Mil años de Historia Vasca a través de la literatura grecolatina. De Aníbal a Carlomagno. Deustuko Uniber. Argit. (Bilbo, 1977).
- ↑ J. M LACARRA, O.c., 27. or.
- ↑ Ibid., 30. or.
- ↑ J. CARO BAROJA, Los pueblos del Norte. (Donostia, 2. Argitalpena 1973an) 137. or.
- ↑ A. BARBERO Y M VIGIL, Sobre los orígenes sociales de la Reconquista. (Mexiko, 1979), 94. or.
- ↑ I. BARANDIARAN, “Novedades sobre la Alta Edad Media en Guipúzkoa”. Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón, X-n, 1975, 549-80. or.
- ↑ M de LEKUONA, “Arquitectura medieval castrense”. V. V.n, Arte Vasco. (Donostia, d/g) , 68. or.
- ↑ Iruñeko gotzainak Leireko monasterioan aukeraturik irtenak izatea ez da XI. mendean ongi sartu arte gertatuko. (J. GOÑI GAZTANBIDE, Historia de los obispos de Pamplona. (Iruñea, 1979) 119-155. or.).
- ↑ Historialariak, (mozarabiarra?, populatzekoa?, mugakoa?) estilo honentzat egokiena den deitura bila ibili direnean, harrituta eta ziurtasunik gabe aurkitu dira, egiturazko ezaugarrien arabera definitzen saiatu direnean bezainbat. Jacques Fontainek, arte mozarabiarraren egituren benetako bateratzailea espazioen barruko banaketan dagoela uste du, bisigodoen arkitekturan baino askoz garbiago banatuak egotean. Kanpoaldean kordobarrarekin bat datozen lau osagaiekin bereizten dira: biribiletako erlaitzak, alfizeko hozkadurak, leiho bikien ajimezak eta oso gaindituriko ferra-arku egitura. Osagai hauek absideetan harrizko sabaiekin eta gurutzaduren besoekin nahastuan daude, jada erromanikoa aldarrikatuz.(Lo mozárabe, 52-54. or.).
- ↑ B. PAVON MALDONADO, “La Mezquita Mayor de Tudela”. El arte en Navarra-n. “Diario de Navarra” Argtl., (Iruñea, 1994) 2. znb., 17-32. or.
- ↑ M de LEKUONA, O.c., 68. or.
- ↑ Donemiliagako monasterioak, nahiz eta gorabehera tristeak izan, txikizioak direla, suteak direla eta berreraikuntzak direla, zorterik ere izan du, zeren eta Zaragozako San Braulio biografoa monasterioaren sortzaile izandako santu bakarzalearen garaikidea izan zen, San Millan hil baino urte gutxi batzuk lehenago jaioa baitzen.
- ↑ J. FONTAINE, El Mozárabe, 288. or.
- ↑ IÑIGUEZ ALMECH, A.M N. I, 195. or.
- ↑ J. FONTAINE, O. c., 264. or.
- ↑ IÑIGUEZ ALMECH, “Un grupo de Iglesias del Alto Aragón”. A.E.A.A. IX an, 1933, 213. or eta hu.
- ↑ Nafarroako Aezkoan antzinako ohitura izan da garaiena. Garaiei buruzko berri grafiko eta bibliografiko gehiago nahi izanez gero, ikusi Nafarroako garaia. San Telmo Museoa. (Donostia, 1995).
- ↑ IÑIGUEZ ALMECH, A.M N. I, 171-172. or.
- ↑ Ibid.,115. or.
- ↑ P. GERMAN DE PAMPLONA, “La fecha de construcción de San Miguel de Villatuerta y las derivaciones de su nueva cronología”. P.V. 15, 1954, 222-235. or.
- ↑ El Mozárabe Ed. Encuentros (Madril, 1984) 267. or.
- ↑ Abrisketako San Pedrori buruz, ikusi J. A. BARRIO, La Arquitectura Vizcaina. (Bilbo, 1979); A.AZKARETE- OLAUN, “Elementos de arqueologia cristiana en al Vizcaya altomedieval”. Cuadernos de Sección-eko E.V. “Prehistoria-Arqueología”, 2, 7-135. or.; I. GARCIA CAMINO eta beste, “La arquitectura románica vizcaína”. Kobie-n. Arte Ederrak 4, 1987, 7-37. or.
- ↑ J.R. VALVERDE, Abrisketako San Pedro, Arrigorriaga. Caja de Ahorros de Vizcaya, d/g.; S. RODRIGUEZ COLMENERO eta M Covadonga CARRERO, “Epigrafia Vizcaína”. Kobie-n 11. znb., Bilbo, 1981.
- ↑ I. GARCIA CAMINO, J.M GONZALEZ CEMBELLIN, A. SANTANA EZQUERRA, “La Arquitectura prerrománica vizcaína”. Kobie, 4ean, 1987, 7-37. or.
- ↑ I. GARCIA CAMINO eta beste, O, c., 20. or.
- ↑ Monasterio eta dekania izenpean ez zen soilik erlijiosoen eraikin bat aipatzen, baita ondasun material multzoa ere, eta haien erabilerako ziren elizaren zaintza eta jabearen ondasunak.
- ↑ I. GARCIA CAMINO eta beste, O.c., 26. or.
- ↑ I. BARANDIARAN, “Excavaciones en la Iglesia de San Andrés de Astigarribia (Mutriku, Gipuzkoan)”. Noticiario Arqueológico Hispano. 15, 1971. Ikusi, halaber, “Novedades sobre la Alta Edad Media en Guipuzcoa. Datos arqueológicos”. Estudios de la Edad Media de la Corona de Aragón-en. (Zaragoza, 1987), 549-580. or.
- ↑ S. SILVA Y BERASTEGI, Iconografía del siglo X en el Reino de Pamplona-Najera. (Iruñea, 1984) 59-90. or.
- ↑ S.SILVA Y BERASTEGI, La miniatura medieval navarra. (Iruñea, 1988).
- ↑ J. GOÑI. GAZTANBIDE, Historia de los Obispos de Pamplona. (Iruñea, 1979) I, 244. or.
- ↑ S. SILVA Y VERASTEGUI, Iconografía..., 405. or.; J. PEREZ DE URBEL, “La conquista de la Rioja”. Estudios dedicados a Menéndez Pidal-en. (Madril, 1950) I, 513. or.; J. GOMEZ GAZTANBIDE, O.c. I, 135. or.
- ↑ “Errioxan, X.mendean gutxienez hamaika monasterio loratu ziren: Logroñotik gertu dagoen Abeldako San Martin, Donemiliaga Kukula, Valvanerako Santa Maria, Laturtzeko San Prudencio, Viguerako San Kosme eta San Damián, Zirueñako San Andres, Naiaratik gertuko Santa Koloma, Naiarako Santa Agueda eta Nunilo eta Alodia Santak Naiarako ingurunetan”. (J.GAZTANBIDE, O.c., I, 125. or.; ikusi halaber, A.LINAJE, Los orígenes del monasterio benedictino en la Península Ibérica. (Leon, 1973), II. libk.
- ↑ Albeldako monasterioa Antso Gartzes I.a eta bere emazte Todak sortu zuten 924. urtean; handik gutxira bazituen bertan 200 monje. (J. GOÑI GAZTANBIDE, O.c., I, 131. or.
- ↑ S. SILVA Y VERASTEGUI, Iconografía..., 486. or.
- ↑ J. DOMINGUEZ BORDONA, “Miniaturas...” A.H. XVIII an, (Madril 1962) 31. or.; J. CAMON AZNAR, “El arte de la miniatura española en el siglo XII”. Goya 8-an, 1964, 286. or; J. UILMAIN, “Interlace decoration and the influence of the Noeth on Mozarabic Illumination”. Art Bulletin 42-en, 1960, 215. or.
- ↑ Arrauzkara profil hori “marra zuzen batez egina dago, eta kokotsa osatzeko okertu egiten da masail-hezurraren parean, bestaldeko belarriraino luzatuz, zeina beste masail hezur bat den, trazu zuzen batez bukatzen delarik. Begiak, betazalak, sudurra eta ahoak ere, trazu berdinak errepikatzen dituzte, etab.” (S. SILVA VERASTEGUI, Iconografía..., 48 .or.)
- ↑ J. AINAUD DE LASARTE, “Giza irudia Dohatsuetako ikonografiaren adierazpidean”. Actas del Simposio para el estudio de los códices del “Comentario al Apocalipsis” de Dohatsu de Liébana. (Madril, 1978) 19-23. or.
- ↑ Galdera asko oraindik ere argitu gabe daude edo zenbait ikertzaileen aldetik onarpen orokor bat lortu gabe bederen: Bere lanaren bertsio bat bakarra egin al zuen Dohatsuak ala 776. urtean lehenengoa egin ondoren, hainbat alditan birmoldatu al zuen 784. eta 786.ean? Lehenengo argitalpena edo lehenengoetakoak, irudiztatuak al ziren jada? Lehen jatorrizko hura egun jasotako zeinek adierazten du hobekien?, eta abar.
- ↑ Anscari M MUNDO, “Dohatsuaren kodizeei buruz”. Actas del Simposio... n,114. or.: “Berauei erantsi beharko litzaieke, gaztelar-errioxar garairik hobereneko idazketa batena den Montserraten zatia”.
- ↑ S. SILVA VERASTEGUI, Iconografía..., 115. or.
- ↑ Ibid., 489. or.
- ↑ L´Art religieux en france au XIIème. siècle. Paris 1920.
- ↑ Kritika horien guztien azalpen luze bat ikus daiteke X. BARRAL I ALTER-en, “Repercusión de la ilustración de los “Dohatsus” en la iconografía del arte monumental románico”. Actas del simposio para el estudio...,n” (Madril, 1980) 33-54. or.
- ↑ Dohatsuen zuhaitz genealogiko marraztu zuen Neussek, hiru adar edo familia oinarritzat hartuta: Henry Sanders-ek onartu zituen hiru familia hauek, baina hurrenez-hurreneko bertsioa bezala; Peter Klein-ek birzuzendu egin zituen hiru familia hauek, ondorengo bertsioetan ilustrazioen zenbatekoa gehituz joango zirenaren ideiatik abiatuz.
- ↑ Pirinioetako bi isurialdeetan agintzen zuten familia handien artean oso aspaldiko garaietatik izanak zituzten harremanak, nahiz eta beti ezin dugun nahi adinako zehaztasunez azaldu agirietan. Baskoniako Dukerrian orain agintzen zuen Gartzia Santxez haren ondorengoa zen, zeinaren alaba, Azibella, IX. mende azken aldean Aragoiko Galindo Aznar II.arekin ezkondu zen... Gaskoniako Dukerria Gartzia Santxezen eskutik bere seme Antso Gartzesenera eta honengandik bere seme Gilermo Antsorengana, Urrakarekin ezkondua zen, Iruñeko Antso Gartzes erregearen alaba bera eta Fernan Gonzalez Gaztelako kondearen alarguna (J. M LACARRA, Historia Política del reino de Navarra..., I, 199. or.).
- ↑ V. V., Saint-Sever. Millenaire de l´Abbaye. Colloque Intern., 25-27. or., 1985.go maiatza. CAHAG Argt. 1986, 37. or eta hur. eta 51. or. Ikusi halaber, P. du BUISSON, Historia monasterii S. Severi libri X.
- ↑ Ibid, 200. or. Hain zuzen ere, Iruñeko Erregea Saint Jean-d´Angély-ra iritsia zen, 1010. urtean San Joan Bataiatzailearen burua azaldu zela eta egin ziren ospatukizunetara.
- ↑ G. MENENDEZ PIDAL, “Mozarabiarrs y asturianos en la cultura de la Edad Media”. Boletín de la R. Acad. De la Historia-n. Madril 1954.go ekaina, 134. znb., 1377-221. or.; E. EFELS, “Saint Sever-sur Adour”. Saint- Sever sur L´Adour. Congres Archéologique Bordeaux-Bayone. 1939, 346. or.
- ↑ J. WILLIAMS, “Le beatus de Saint Sever. Etat des questions”. Saint-Sever. Millennaire...n. Meyer Shafirok aho betez ukatzen du eskuidatzia hispaniar jatorrikoa denik, zeharo gaskoitzat dauka berak, eta, ez gainera mozarabiarrena, erromanikoa baizik. Estudios sobre el Románico. Alianza Argit. (Madril 1984), 363. or.
- ↑ Zera suertatzen da, Saint-Severko eskuidatziaren azkenean, San Ildefonsoren De Virginitate-ren araudiaren kopia datorrela, Albelda monasterioko Gomesano eskuidatzian bezala. (J. DOMINGUEZ BORDONA, “Ex libris mozárabes”. A.E.A.A. maiatza-abuztua, 1935)
- ↑ Fr. AVRIL, “Quelques considerations...”. Actas del Simposio para el estudio...1980, I, 261-272. or.
- ↑ A. BARCENILLA, “Las bibliotecas de la Alta Edad Media. III. Los escritorios de los Beatos”. Perficit-en 2. saila (Salamanca. 1997) 4-36. or.
- ↑ G. MENENDEZ PIDAL, “Mozarabiarrs y asturianos...” 64. or.; ikusi, halaber, Marcel DESTOMBES, Mappemundes A.D. 1200-1500. Catalogue préparé par la Comission des Cartes anciannes de l´Union Géographique Intern... (Amsterdam, 1964).
- ↑ 61. Jean de JAURGAIN, La Vasconie (Paris 1898) II, 458-459. or. Manex GOIENETXE-ren aipamena, Histoire Générale du Pays Vasque. (Donostia, 1998) I, 229. or.
Bibliografia
aldatu- AA.VV.:Actas del Symposio para el estudio de los códices del “Comentario al Apocalipsis” de Dohatsu de Liebana. 3 libk. (Madril, 1978‑1980).
- ARCE, J.: “Conflictos entre paganismo y cristianismo”.Historia durante el s. IV‑n. P.V. 32an, 1971, 245‑255.
- AZKARATE, A.: “Elementos de arqueología cristiana en Vizcaya altomedieval”. Eusko Ikaskuntzan. Cuadernos de Sección. Prehistoria‑Arqueología, 2,7‑135. or.
- BARANDIARAN, I.: “Excavaciones en la Iglesia de San Andres de Astigarribia (Mutriku Gipuzkoa)” Noticiario Arqueológico Hispano XV.ean, 1971, 189‑217. or.
- BARANDIARAN, I.: “Novedades sobre la Alta Edad Media en Guipuzcoa. Datos arqueológicos”. Est. De Edad Media de la Corona de Aragón X.ean, 1975, 549‑580. or.
- BARBERO, A. y VIGIL, M : Sobre los orígenes sociales de la Reconquista. (Bartzelona, 2. argitp. 1974)
- BARRIO LOZA, J.A.: La arquitectura románica vizcaína. Deustuko Unibertsitatearen argitalp. (Bilbo, 1979).
- CAMON AZNAR, El arte de la miniatura española en el siglo X. “Goya” 58, 1964, 266‑287. or.
- CARO BAROJA, J.: “San Amando y los Vascones”. P. V. 122‑123.ean, 1971, 7‑26. or.
- CARO BAROJA, J.: Los Vascos. (Madril, 1972).
- CARO BAROJA, J.: Los pueblos del Norte. (Donostia 3. argitp. 1977).
- DIAZ Y DIAZ, M C.: Libros y librerias en la Rioja Altomedieval. (Logroño 1979); “La circulation des manustrits dans la Péninsule Ibérique du VIII s. au XI siècle”. Cahiers des Civilisation mediévale 12an, 1969, 391, 231‑138. or.
- DOMINGUEZ BORDONA, J.: “Ex libris mozárabes”. A.A.E.A. 11ean, 1935, 153‑163. or.
- DOMINGUEZ, X.: “Orígenes del cristianismo en Vizcaya”. Zumarraga. Revista de estudios vascos, 2. znb.‑an, 1953, 84‑91. or.
- DURAN GUDIOL, J.: El castillo de Loarre. Public. De la Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Zaragoza, Aragón y Rioja. (Zaragoza, 1971).
- FONTAINE, Jaques: El Mozárabe. Ed. Encuentro, 1984.
- GARCIA CAMINO , I.: “La necrópolis medieval de San Juan de Garay”. Kobie‑n, (Paleoantropologia saila), 13, 1983, 485‑586. or.; 1984, 14‑555. or.
- GARCIA CAMINO, I., GONZALEZ CENBELLIN, J. M , SANTANA EZQUERRA, A.: “La arquitectura prerromanica vizcaína”. Kobie 4.ean, 1987, 7‑37. or.
- GARCIA CORTAZAR, J. A. eta best.: Introducción a la historia medieval de Álava, Guipuzcoa y Vizcaya en sus textos. (Donostia, 1979).
- GARCIA CORTAZAR, J. A.: Vizcaya en ala Alta Edad Media. Caja de Ahorros Vizcaína. (Bilbo, 1983).
- GARCIA CORTAZAR, J. A., ARIZAGA BOLUMBURU, B., RIOS RODRIGUEZ, M L., VALDIVIESO, I.: Vizcaya en la Edad Media. I. libk. (Bilbo, 1985).
- GARCIA CORTAZAR, J. A.: El dominio del monasterio de San Millán de la Cogolla (siglos X al XIII). (Salamanca, 1969).
- GOMEZ MORENO, M : Iglesias mozárabes. (Madril, 1919), 2 libk.
- GOMEZ MORENO, M : “La mezquita mayor de Tudela”. P. V.n (Iruñea, 1945).
- GOMEZ MORENO, M : “El arte mozárabe”. A. H.n III. libk., (Madril ,1948).
- GOMZALEZ BLANCO, A.: “El cristianismo en el municipio de Calahorra del 380 al 410”. M H.A. 5ean, 1981, 195‑202. or.
- GUILMAIN, J.: “Some observation on mozarabic manuscripts illuminations in the linght of recents publications”. Scriptorium XXX.en, 1976, 183‑191. or.
- IÑIGUEZ ALMECH, F.y SANCHEZ VENTURA, R.: “Un grupo de iglesias del Alto Aragón”. A.A.E.A.n (Madril, 1933).
- IÑIGUEZ ALMECH, F.: “El Monasterio de San Salvador de Leyre. P. V.n, (Iruñea, 1968) 169‑220. or.
- JIMENO ARANGUREN, Rondán: “Red viaria y cristianización”. Hispania Sacra LI libk. 104 znb., 1999, 717‑740. or.
- LACARRA, J. M : Vasconia Medieval. Historia y filologia. (Donostia, 1957).
- LACARRA, J. M : “La cristianización del País Vasco”. Estudios de historia navarra‑n. (Iruñea, 1971).
- LACARRA, J. M : Historia politica del Reino de Navarra desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla. (3 libk.). (Iruñea, 1972‑73).
- LACARRA, J.M :Estudios de historia navarra. (Iruñea, 1971).
- LACARRA, J.M : Investigaciones de historia navarra. (Iruñea, 1983).
- LACARRA, J. M : “Textos Navarros del Códice de Roda”. Estudios de E. M de la Corona de Aragón, I. libk., (Zaragoza, 1945), 193‑184. or.
- LACARRA, J. M y GUDIOL, J.: “El primer románico en Navarra”. P. V.n, Iruñea, 1944.
- LAMPEREZ Y ROMEZ, V.: “Historia de la arquitectura española en la Edad Media”. (Madril, 1930, 2. argtl.), 3 libk.
- LARRAÑAGA, K.: “En torno al caso del obispo Silvano. Consideraciones sobre el estado de la Iglesia del alto y medio Ebro a fines del Imperio”. Veleia VI.ean, 1989, 171‑192. or.
- LARRAÑAGA ELORZA, K. y AZKARATE GARAI‑OLAUN, A.: “La cristianización del País Vasco. Estado de la cuestión y supuestos metodológicos para la redefinición de los términos de un debate secular”. II Congreso Mundial Vasco. Congreso de Historia. I. libk. De los origenes a la cristianización. (Donostia, 1988), 325‑366. or.
- LINAJE CONDE, A.: “El monacato visigótico. Hacia la benedictinización”. Actas de la Semana Internacional de Estudios Visigóticos. Antigüedad y Cristianismo. III, (Murcia, 1986) 189‑195. or.
- LOPEZ DOMECH, R.: El románico de Vizcaya. (Bilbo, 1985).
- MAÑARICUA, A.: Obispados en Álava, Guipuzcoa y Vizcaya hasta fines del siglo XI. (Gasteiz, 1963).
- MAÑARICUA, A.: “Al margen del himno I del “Peritephanon” del poeta Prudencio ( 1. Larrukia, 94)”. D. I. 15ean, 1967, 255‑270. or.
- MAÑARICUA, A.: “La cristianización del País Vasco”. Historia del País Vasco‑n. (Donostia, 1978) I. libk., 51‑72. or.
- MAÑARICUA, A.: “Introducción del cristianismo en el País Vasco”. 1ª Semana de Estudios de Historia Eclesiástica del País Vasco, 1981, 27‑41. or.
- MAÑARICUA, A.: “Cristianización del País Vasco. Orígenes y vías de penetración”. Congreso de Estudios Históricos: Vizcaya en la Edad Media, (Bilbo, 1986) 41‑48. or.
- MARTINEZ DIAZ, G.: Álava Medieval. I. libk., (Gasteiz, 1974).
- MENENDEZ PIDAL, G.: “Mozarabiarrs y Asturianos en la cultura de la Alta Edad Media”. Bol. de la R. Acad. De la Histoaria 136ean, 1954, 137‑291. or.
- MENENDEZ PIDAL, G.: “Sobre el escritorio emilianense en los siglos X al XI”. Bol. de la R. Ac. de la Historia, 143an, 1958, 7‑20. or.
- MENTRE, M : “Problèmes de figuration et d´espace dans les miniatures du Haut Moyen age: le Beatus mozarabiarr de l´Escorial”. L´Information de l´Histoire de l´Art 17an, 1972, 55‑63. or.
- MOE, E. A.: L´Apocalypse de Saint‑Sever, mt. Lat. 28878 de la Bibliothèque Nationale (XI siècle). (Paris, 1943).
- MUNDO, A. M y SANCHEZ MARIANA, M : El comentario del Dohatsu al Apocalipsis. Catálogo de los Códices. Bibl. Nac. (Madril, 1976).
- NEUSS, V.: Dia Apokalipse des Hl. Johannes in der altspanischen und altchristlichen Bibel‑Illustrationen. (Das Problem der Beatus‑Handschriften). (Münster, 1931).
- ORLANDIS, J.: “El Cristianismo en el reino visigodo”. Actas de la III Semana de Estudios del Alto Medievo Europeo. Spoletto‑n (1955), 153‑171. or.
- PAMPLONA, P. Germán de: “La fecha de la construcción de San Miguel de Villatuerta y las derivaciones de su nueva cronología”. P. V.n (Iruñea, 1954), 222‑230. or.
- PEÑA DE SAN JOSE, J.: “Los códices emilianeses”. Berceo 12an, 1957, 65‑85. or.
- PEÑA SAN JOSE, J.: Los marfiles de San Millán de la Cogolla. (Logroño, 1978).
- PEREZ PASTOR, C.: Indice de los códices de S. Millán de la Cogolla y S. Pedro de Cardeña, existentes en la biblioteca de la R. Academia de la Historia. (Madril, 1908).
- PEREZ DE URBEL, J.: “La conquista de la Rioja y su colonización espiritual”. Estudios dedicados a Menéndez Pidal‑en. I, (Madril, 1950). 495‑534. or.
- PORCHER, J.: “Beatus in Apocalipsim: the Apocalipse de Saint‑Sever”. Graphis, XII. libk.‑an, 1936, 218‑225. or.
- RECONDO, J. M : “El castillo de Javier”. P. V.n, (Iruñea, 1957), 261‑417. or.
- SANCHEZ ALBORNOZ, C.: “Problemas de la historia navarra del siglo IX”. Cuadernos de Historia de España‑n. Buenos Airesen, XXV‑XXVI (1957), 5‑82. or.
- SANTANA EZQUERRA, A.: “Ermita de San Pedro”. Monumentos de Vizcaya‑n. (Bilbo, 1986).
- SARACHAGA SAINZ, J., NOLTE ARAMBURU, E.: “Ventana geminada primitiva de la ermita de Ntra. Sra. De Goikouria o Goyuria, Iurreta (Bizkaia) y sus paradigmas”. Kobie, 9an, 229‑237. or.
- SAYAS ABENGOECHEA, J. J.: “Algunas consideraciones sobre la cristianización de los vascones”. P. V. 46an, 174 znb., (1985), 35‑56. or.
- SAYAS ABENGOECHEA, J. J.: “La presión cristiana sobre los territorios vascónicos en época bajoimperial”. Congreso de Estudios Históricos. Vizcaya en la Edad Media. (Donostia, 1986), 51‑61. or.
- SAYAS ABENGOECHEA, J. J.: LOS Vascos en la Antigüedad. (Madril 1994).
- SAYAS ABENGIECHEA, J. J.: “La búsqueda visigoda de la unidad territorial y el caso vascónico”. Veleia‑n, 1988, 189‑206. or.
- SCHLUNK, H.: “Arte carolingio”. A. H. II. libk.,(Madril, 1947).
- SEGURA MUNGUIA, S.: Mil años de historía vasca a través de la literatura greco‑latina. De Aníbal a Carlomagno. Deustuko Unib. Argtl., (Bilbo, 1997).
- SILVA Y VERASTEGUI, S.: Iconografía del Siglo X en el Reino de Pamplona‑Nájera. (Iruñea, 1084).
- URANGA, Jose E. y IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte Medieval Navarro. (5 libk.), I, sorta, (Iruñea, 1971).
- V.V., San Millán de la Cogolla en su XV Centenario (Logroño, 1974).
- WERCKMEISTER, O. K.: “Pain and Death in the Beatus of Saint‑Sever”. Studi Medievali XIV, (1973), 565‑626. or.