Euskal Artearen historia (I): Historiaurretik erromanikora/Frankoen eta Bisigodoen artean
Testuingurua
aldatuBarbaroen mehatxua eta talka sozial eta ekonomikoa
aldatuEuskal herriko politikaren egoera aldatu egin zen IV. mendearen azken aldera. Baskoniako lurraldeetan, barbaroen eraso batzuk ditugu aurreko mendeko berri gutxi eta ilunak, Goiz Inperioko elkarbizitza gozo eta baketsua asaldatu egin baitzuten. Horren berri ematen dute hiribilduetako zenbait suteek, baita gure arkeologiak kanporatzen duen Pompaelorena berarena ere. Gertakari hauek erraz ulertarazten dute militarren goarnizioak Lapurdumen jarri izana: (Baiona), Iluron (Oloroen), Beleian (Iruña), Juliobrigan (Kantabria), eta abarretan. Inperioarentzat herri germaniarren pixkanakako gerturatzea, mehatxu izan zen. Merkataritza bera, lehen indarrean zena, hiri handietara baztertzen dela egiaztatu egiten da, besteak beste, Zesaraugusta, Barzino eta Tarrakora, eta hutsik geratzen hasten dira Calahorra eta gertuagoko beste hiriak.
Honorio enperadorearen zerbitzuan zegoen Estilikon basatiaren jenio militar eta politikoak ez du lortzen herri berrien uhina geldiaraztea. Mertzenario barbaroez osaturiko Britaniaren gudarosteak, V. mendearen lehen urteetan, bere ofizialetako bat Galiako gobernari izendatu zuen. Konstantino III. izenarekin Galien hegoaldera iritsi eta Pirinioetako igarobideen zaintzaile bere burua izendatu eta Hispanian sartu zen; Osorioren ustez, Inperioaren agindupeko lurraldeetan barbaroak sartzearen erantzukizuna gudaroste horrena izan zen.
Halako mugimendu militar horrek hankaz gora jarri zuen, zalantzarik gabe, Euskal herriko jendea eta biztanleriaren aldaketa sozial eta ekonomikoak areagotu egin zituen. Barruko egoera baketsua aztoratu egin zen IV. mendearen azken alditik herri arrotzen indarkeriazko sartzearekin eta bagauda hartu beharko litzateke agian, gertakari ilunarekin zerikusirik taldea (bidelapurreria eta harrapaketekin loturiko talde erreboltaria); oraindik asko argitu ez den gertakaria hau, Tarrakonense aldean hasi zen eta ezin jakin daiteke oraindik protesta sozial eta ekonomiko ala errebolta politikoa moduan sortua izan zen, eta nekazari giroko Baskoiak partaide izango ziren, ziur asko.
Hainbat herri barbaro –Alanoak, Sueboak eta Bandaloak– 407. urtearen hasieran Rin ibaia zeharkatu eta bestaldeko Frankoen artetik bidea egin eta –directo impetu, esango dute Osoriok eta Isidorok– Galien hegoaldera arte jarraitu zuten, Akitania eta Novempopulania, Lugdunensea eta Narbonensea probintziak suntsituz. Didimo eta Viriniano anaia erromatar ohoretsu eta indartsuen ahaleginak huts egin zuten, Pirinioetako igarobideak militarki itxita. Eta 409. urtean inbasioa gauzatu egin zen. Baina, lehenengo inbasore horiek gero beste herri germaniar batek zanpatuko zituen: bisigodoek.
Alarikok gidaturiko Bisigodoen gudaroste nahasia, bere baitan beste herri germaniarretako zatiketak zituena, Erroman sartu eta ordura arte “caput mundi”tzat hartua zen hiria garbitu zuen.
Alariko hil zenean, bere koinatu Ataulfok, Honorio enperadorearekin –Rabenan kartzelaratua izan zena– ituna egin, enperadorearen arreba Gala Plazidiarekin ezkondu eta Inperioaren defendatzaile atera zen. Italiatik Narbonense aldera gidatu zuen bere gudarostea 412. urtean, tribu germaniarrei Toulouse eta Bordele harrapatuz. Gero Tarrakonense ere okupatu zuen.
Bartzelonan eraila izan zen eta bere oinordeko Waliak agindu zuen zenbait urtez Galien hegoaldean: Akitania, Novempopulania eta Narbonensearen sartaldean. Bisigodoen erresuma orduan, Rodanotik Ozeano aldera hedatzen zen. Akitaniako eta Baskoniako herri osoak jasan zituen bisigodoen kokapenak. Alanoak Afrikara igaro ziren eta Sueboak berriz, laster izan ziren Teodorikoren gudarosteaz suntsituak. Gerra eta inbasio aldi hauen guztien laburpena eginez, esan daiteke nahiz eta Baskoiak nahaste-borrasteko egoera honetan kaltetuak izan, barbaroen eta erromatarren arteko gerra horretan baztertuak sentituko zirela, funtsean bi zibilizazioen arteko borroka baitzen. Erromatarren uztarpetik askaturiko baskoien herri honi ez zion barbaroen sarraldiak berotasunik eragin. Aitzitik, erabateko eta etengabeko hoztasuna sortu zuten Pirinioen bi alderdietan, guztiz aske[1] izatearen aukeraren kontzientzia gauzatu zuen erabateko hoztasuna izan zen baskoien herriarentzat, eta historian lehenengo aldiz, “nahiz eta funtsean hizkuntza eta psikologia bat bera izan mamian, ordura arte sakabanatuak eta ia bereiziak ziren biztanleen bateratzaile”[2] suertatu zen.
Bagauden auzia
aldatuEz da oraindik argitu inbaditzaile haiek izan zuten zerikusirik herri baskoiaren barruko bakea aztoratu zuten bagaude horiekin.
- Etxaldeetako jauntxoen aurka nekazari giroko biztanleria txirotuaren eraso gogorra al zen? Baskoien hiriak gutxi eta txikiak zirela kontutan hartuz gero, eta bertako biztanleak, gehiengoa bederen, nekazaritzara eta abeltzaintzara emanak, uste izatekoa da baserria‑hiria kontrasteak ez zuela zanpatzailea[3] izan behar; non eta Baskonia ez zen jopuen eta iheslari maizterren babeslekua.[4]
- Inbaditzaileen gehiegikerien aurka, baskoien –alde bateko nahiz besteko biztanleen– gaitzespen naturala erakusten al du?
- Bestalde, baskoien lurraldean zehar Galiako bagauden hedaduraren gertakaria izan zitekeen, 435. urtean Alpeetaraino hedatuz, Pirinioetara iritsi eta Tarrakonensea erraustu eta 443an Magister Militum Merebaudesek menperatu izana Arakoelin.[5]
- Edo, baskoien finkatze- eta hedatze-prozedura baten barruko gertakari endogeno modura ulertu behar al da?[6]
Inbasioak baskoien lurraldean
aldatuHorrez gainera, ez da zaila talde gogor horiei zergatik bat aurkitzea, urte horietan guztietan baskoien lurraldetik behin eta berriz igaro ziren jende erasotzaileek eragin zezaketen giro politiko eta sozialean apur bat pentsatzen bada.
Sueboen errege Requiariok 448an Toulousera eginiko irtenaldi batean Pirinioen bi alderditako “Baskoniak” garbitu zituen. Heruloak, 456an, Galiziaraino iritsi zirenak gaitzetsiak izan ziren eta Kantabroen eta Barduloen lurraldeak hondatuz zetozen eta litekeena da Pirinioen beste aldeko baskoien Novempopulaniara ere iristea.
Baina, galiarren lurretan, bisigodoak dira beren aginpidea ezartzea lortzen dutenak. Euriko godoak (455‑484), arautegi sonatu baten egilea bera, mendiak igaroz Iruñea eta Zaragoza hartu zituen Tarrakonensien probintzia menperatzeko babesleku izateko. Erromatarrekin eginiko bere foedusa 476an hautsi eta Loira pean, hasi Ozeanotik eta Mediterraneoraino hedatzen zen erresuman nagusi jarri zuen bere burua.
Bere oinordekoak, Alariko II. ariotarrak, ez zuen erraz menpean edukiko herri kristau katolikoa, zeinak nahiago izan zuen Clodoveo buruzagi frankoaren menpe jarri, hau Eliza Katolikoan bataiatu zen bihotz-berrituriko jentila zelarik (497). Vouillen, Alariko II.aren porrotari Galiako godoen suntsiketa eta frankoen erresumaren eraikuntzak jarraitu zion, zenbait historialariren ustez Gaskoina[7] ere hartu zuelarik. Orduan hasiko zen bisigodoen Penintsula Iberikora alderako immigrazio handia, Alariko II.aren pean hasia zen okupazioa.
Borroka horietan Baskoien jarreraz ezer gutxi diote historialariek, baina naturala dirudi Baskoien herri aske baten kontzientzia finkatuko zela pentsatzea. Aurrerantzean, Euskal Herriaren historiak, beren erlijioagatik eta egitura politikoagatik bi herri desberdinen arteko giltzarri izateren ondorioak jasan beharko zituen; izan ere, hegoaldeko godoen erresuma oraingoz arioa oso zen erlijioan eta politikan batasunzale amorratua; iparraldeko frankoak, berriz, katolikoak ziren eta errege-erreginen seme artean erresumaren zenbait banaketa nozitu beharko zuten.
Baskoien erasoaldiak frankoen eta Hispaniako bisigodoen aurka
aldatuGregorio de Tours‑en idatzi baten gaizki-ulertuak medio, Pirinioen iparraldean mendialdeko Baskoiak 587an Behe Novempopulanian lapurreta erasoren batzuk egin izanak eta zalantzarik gabeko erasoa burutu izanak historialari batzuk bultzatu zituen pentsatzera goi Pirinioetako Baskoiak data horretatik aurrera kokatu zirela Akitanian lehenengo aldiz eta Dioclecianoren Novempopulania handik aurrera Wuasconia (Gascogne) izena hartzen hasiko zela. Alabaina, teori hau onartezina da linguistikaren aldetik, euskal-akitaniar idazkunak oso antzinakoak baitira.
Antzeko hedapena proposatu izan du zenbait historialarik, besteak beste, Schutenek, Gómez Morenok eta Sánchez Albornozek hegoaldeko Euskal Herriari buruz; horien ustez, Gipuzkoa eta Bizkaiaren baskoin bilakatze berantiarra eman zen –J. Caro Baroja, Barbero y Vigil, Zayas Abengoetxea eta beste idazle batzuen antropologia, toponimia eta linguistika oharretan babesturiko iritzien aurka– antzinako Barduloen eta Karistioen lurralderantz eginiko zabaltzearen bitartez.[8]
Mende ilun horiei dagokienez, argi geratu bedi Iparraldeko Baskoien sarraldiez hitz egin beharko litzatekeela, Frankoen kontrako erasoen ordez, hegoaldeko Baskoiei buruz, Hispaniako bisigodoen aurkako borrokaz hitz egin beharko litzatekeen moduan.[9] Horregatik guztiagatik, hegoaldeko Baskonian, berriki aurkituriko merobingioen armak dituen hilerri batzuek direla-eta, Iruñeko lurraldearekin, Clodoveoren ondorengo erregeen harreman politikoen arazoa azaltzen da berriro.[10]
Azken batean, ziurtasunez ezin daiteke esan Iparraldeko Baskoien aldetik Frankoen erresumaren aurrez aurreko borroka VII. mendera arte eman zenik, Dagoberto erregearen garaian alegia; izan ere, 635.ean gudaroste indartsu batez garaipen galanta lortu zuen, eta ondoren zuberotarren lurraldean porrota.
Borroka horiengatik eta Baskoiak Recesvintoren aurka Froya erreboltariari emaniko laguntza militarrarengatik, “Baskoiak Pirinioetako eskualdean askeak izateaz gain, beraiek baino indartsuago eta ahaltsuago ziren nazioen bizitzan esku-hartzeko gai egiten zituen indarra eta antolaketa bazutela ikusten da”.[11] Gaskoiekin eta Akitanoekin bat eginda, frankoen aginpideari behin eta berriz aurre egin zioten Baskoiek, Duke handien boterea onartuz.
Clotario I.aren ondorengoak Baskoniari, baita Hispaniako Baskoniari ere, ziur asko, Genial Dukea inposatu zioten –bertakoen ala frankoen buruzagia zen zalantzan dago– Dagoberto erregeari itxurazko menekotasun baten ondoren jarraitu zitzaizkion zenbait Duke, non badirudien Lupo I.aren ondorenean behar besteko autonomiaz gobernatu zutela: Eudes Handiak, Hunaldo I.goak, Waifarok, eta abarrek. Akitaniako dinastia izan zen, Abderramanen erasoez ahuldurik, menpean erori aurretik, Baskoien laguntzarekin,[12] Austrasiako errege Carlos Martel (688‑741) eta bere oinordeko Pipino Motza (714‑768) urduritzen zuena, Carlomagnok (K.o. 688‑741) indarra erabiliz eta Hunaldo II.a bahituz Baskonia bere Inperio handiaren menpe jarri zuen arte.[13]
Frankoen eta bisigodoen etsaigoa
aldatuHegoaldean, aldiz, bisigodoen Hispaniako erregeek agindu zuten, Recaredotik (586) hasi eta –ariotarrak aurrena eta katolikoak ondoren–, bi mendetan zehar, arabiarren erasora arte.
Baskoien aurkako godoen etsaigoa –Leovigildoren garaitik datorrena, bederen–, Victoriacum‑en sortzailea bera –Vitoriarekin[14] nahastu behar ez dena– etengabekoa izan zen: Recaredo eta Gundamaroren garaitik (Baskoien aurkako kanpaina 610 ean), Sisebuto (Errukoi edo Errioxako euskaldunen aurkako borroka), Suintila (beste kanpaina bat 621ean eta Oliteko gotorlekuaren eraikuntza), Recesvinto (baskoien kanpaina gogorra, Zaragozan), Wamba (Baskoniaren suntsiketa “zazpi egunen buruan”), eta arabiarren erasoak, penintsularen iparraldean euskaldunen aurka borrokan harrapatu zuen Errodrigoren garaira arte.
Arabiar eta berebereen (711‑734) erasoaren ondoren, eta Poitierseko bere porrota eta penintsulako lurralderako erretiratze ezinbestekoaren segidan hasten da Baskoien eta Musulmanen arteko harremanak argi ikustea zaila gertatzen den aldia. Garai hartako berriemaile karolingioek Carlomagnok hezi nahi izan zituen “Baskoi erreboltariez” hitz egiten jarraitzen dute. Eta honen guztiaren arabera, Zaragozatik itzuleran Iruñeko harresiak suntsituta zetorrela, 778ko abuztuaren 15ean Enperadorearen gudarostearen erretagoardiak Orreagan jasan zuen porrota pentsatzekoa da gertaera bakar bat izan ote zen ala Frankoen eta Baskoien arteko etsaigoari erantzuten ziona.[15] Laburtuz, bistakoa da Pirinioetako bi alderdietan, euskaldunek franko-bisigodotarren erasoei behin eta berriz gogor eutsi ziotela, euste honek – aldi hau Iruñeko Erreinuaren sorrerakoan, 824an, ixten badugu– lau mende iraungo zuen Frankoen aurka behintzat, zeren eta VIII. mendean musulmanek godoen erregealdia suntsitua zuten ordurako. Etengabeko gerra honek baskoien familia bildu egin zuen –gaur egun nazio deituko genioke, antzinako berriemaileen “gens Vasconum” eta “Vasconum patria”ren gertuko itzulpena eginez–, askatasunaren aldeko borroka setatsuan.
Mende hauetan Baskoniako Dukerria esan daitekeen herri honen mugak zehaztea guztiz zailtzen du iturri hain urriak izateak. Borroka lekuak, historialariarentzat beti kokatzen dira muga mugikorretan. Garona eta Ebro artean finkaturiko eremua bakean bizi da. “Bi ibaietan edo inguruetan kokatzen da Baskoien eta etsaiaren arteko borroka tokia, Olite‑Gasteiz‑Calahorran behingoan eta Garonan bera bigarrenean”.[16]
Arkeologiaren isiltasuna
aldatuAlderdi geografikoak eta landako bizimodua
aldatuBaskoniako historialariek sumatzen duten hainbat mendetako isiltasuna harritzekoa gerta daiteke, arteren kultur hondarrei dagokionean. Herri honen izaeraz pentsatzen jartzean, isiltasun horrek azalpenen bat eduki dezake: geografikoki mugatua, gehiengoa nekazari girokoa, mendi aldetan estutua, aske izatearen sen jeloskorrez elikatua, bizirautearen eskakizunez larritasunean murgildua eta gudaroste erasotzaileen eta erregealdi ahaltsuetatik bere burua gordetzera behartua. Aipaturiko baldintza horiek, bada, ezin zezaketen kultur garapenean lagundu, ezta ondorengo mendeetan gorespena merezi zezakeen arte sorkuntzarik erraztu ere.
Multzo hau biltzen duen kultur eragilea, bi alderdi tradizionaletan banatu behar dena –mendialdekoa eta artzain girokoa, bata, eta Ebro ibarrekoa, bestea– hizkuntza da, euskara alegia, latina ekintza ofizialetarako utzi eta mendeetako setaz herrialde osoan iraun duena. Litekeena da, bat‑bateko bertsolaritza sormen jenero berezi horretan adierazten den gizarte eta giza adierazpen maila setatsu horrek, denboraren izaera irensleari aurre egin ahal izateko, beste adierazpide plastikoekiko axolagabetasuna bultzatu izatea.
Bestalde, arkeologiaren isiltasun hori ez da harritzekoa, kontutan hartzen badugu beste kultura garaikideek ere –Toledoko erregealdi ahaltsuko kristau arkitektura izan ezik– ez digutela V.,VI. eta VII. mendekoak liratekeen artearen aztarna plastiko ez ugari eta ez nabarmenik utzi. Euskal Herriari dagokionez, arkeologiaren isiltasuna hein handi batean, materialaren hauskortasun izan daiteke arrazoi bakarra azalpenak ematerakoan, egurrarena alegia, eta gordeak izan beharko luketenak, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroako Iparraldean bereziki, lur heze eta zuhaitz trinkoen lurraldeak direlako, zalantzarik gabe.
Ikerketaren itxarobideak eta ikuspegiak
aldatuGeografia baldintza hauei erasten badiegu, gure euskal arkeologoak, ia besterik gabe, historiaurreko aldien edo erromatarren munduaren desagertze aurreko aldien ikerketak euren gogoa erakartzen zuela sentitu izana, uste izatekoa da gure Goiz Erdi Aroko kultura arrastoak, gai gogorragoetan –harria, zeramika, metala– setatsu eta etengabeko bilaketa jardunez gero, gure arkeologia museotan erakutsi nahi zaiguna baino eskuzabaltasun handiagoz eskertua izango litzatekeela.[17] Kasualitatez eta ustekabean, azken urteotan Nafarroako Buzaga eta Arabako Aldaietako hilerrietan eman diren aurkikuntzek pentsarazten digute gure iragan antzinatean eta goiz Erdi Aroko ezjakintasuna ez dela hainbat monumentu ezagatik, baizik eta arkeologia ikerketa etengabekoa eta nahiko sistematikoa ez izateagatik.
Akitaniako Dukerriaren VII. mendeko garrantzi historikoa eta Baskoniarekin zuen harrenak estuak eraman ditu historialari batzuk zuzentasunez uste izatera, akitaniar‑baskoiak multzoan bazutela batasun antzeko bat, non, mendialdeko euskaldunak akuiluaren eztena izan ziren etengabeko borrokan eskualdearen askatasun bila. Ezin bestean beraz, pentsatzekoa da “Frankoengandik guztiz bereizitako talde politiko batek egin duela agerraldia”[18] eta Pirinioetako mendikatearen bi aldetako baskoiak elkartuko dituela orain arte uste izan den baino estuago, gainera. Euskal Herriaren hegoaldeko hilerrietan aurkitako armamentuek baieztatzen dute hipotesi hau.
Apaingarriak eta lanabesak
aldatuUrritasuna argibide historikoetan
aldatuEuskal Herriaren historia inguratzen duen iluntasun luze eta sakon horrek, artearen alorra ere ukitzen du erromatarren mundutik erromanikora izandako iragaite aldi horretan.
San Isidororen berrien arabera, bisigodoek 466an, Iruñea, Zaragoza eta beste hiri batzuk menperatu zituzten; Tourseko Gregoriok dio, Childeberto I.a, Armonikako jaunak eta Clotario I.a, Austrasiako jaunak Pirinioak zeharkatu (511‑561) eta Iruñea atzeman zutela. Beste berri emaile baten arabera, Chindasvinto tronuratu zen Iruñean 642ko apirilaren 7an.
Zehaztasunez ez dakigu Euskal Herrian mende horietan zein gobernu politikorekin bizi izan zen eta zenbaterainokoak ziren bat bestearen atzetik etorritako merobingioen berriemaileek idatziriko eraso eta gerren arrakasten ondoriozko kokapena eta euskal lurrean frankoen edo bisigodoen aginpidea politikoa.
Azaltzen denez, germaniarren erasoen ondorenetan, antzinako izendatze bereizgarriak barduloak, karistioak eta autrigoiak desagertu eta berriemaileek Baskoiez eta Baskoniaz besterik ez dute hitz egiten. Iruñeak bere baskoien hiriburu izaera gordetzen duela, eta bisigodoen aldian, gotzainaren egoitza izan zela ere azaltzen da, zeren Toledoko kontzilio batzuetan bere gotzainen sinadurak azaltzen dira. Agian, egunen batean arkeologia erromanizazioko aztarnetan dena bezain emankorra izango da franko‑bisigodoen aldien aztarnetan, miaketa kanpainak jarraitzen baditu behintzat.
Hondar arkeologikoak
aldatuArgarayko hilerria
aldatuArgaray herrian –Iruñearen zorupea, egungo zezen-plazatik gertu– bisigodoen hilerri bat aurkitzean, bisigodoen ala agian frankoen eskulangintzako lan ugariren aurkikuntza ekarri zuen: 18 gerriko-belarri eta plakak, denak ere brontzezkoak eta penintsulako bisigodoen hilerrietan jada ezagutzen direnen antzeko samarrak batzuk; bi orratz puska, brontzezko bi besoko, sei belarritako eta zilarrez eta brontzez landutako hogeiren bat eraztun[19], eta arma pila eder bat, aiztoak, lantzak eta gezi muturrak:[20] garrantzi handikoak arkeologoarentzat, baina ez hainbat arte historialariarentzat, nahiz eta ukaezina den edergarritarako pieza hauetako batzuen gustu estetiko nabaria apaingarri geometrikoetan.
Jatorriari dagokionez arkeologoen ustez, laburtuz esan daiteke, “hamaika gerriko-belarritatik seik Pirinioetako iparraldera igortzen gaituzte, oker handirik gabe, eta beste bost, berriz, penintsulako ehorzte-testuinguruetan sarri ematen direnetakoak dira. Hala ere, deigarri egiten da Iruñean bisigodoen eta hispaniar‑bisigodoen toreutikako ezaugarriak dituen alerik ez azaltzea”.[21]
Blas Tarazenaren ustez, Nafarroa bisigodoari dagokiona dira Arronizen aurkituriko gerriko-belarri bat eta Gastiaingo[22] apaingarri aztarna batzuk.
Nafarroako hiriburua erromanizaturiko hiria izanik, eta hainbatean gudaroste eta bisigodoen aldetik txikitua izan bazen ere, guztiz arraro eta etsipengarria egiten da, Katedraleko artzapezpikutegiko zoruetan eginiko miaketetan, IV. mendeaz geroztikako geruza mailarik, hau da, Erromatar Inperioaren azkenalditik lehenengo katedral erromanikoraino tarteren bat ez egotea. Argi dago, ohar honek ez du aditzera eman nahi, V. eta X. mende artean leku honetan hiri eraikuntzarik izan ez zenik, baizik eta aldi horri zegozkion geruza mailak suntsituak izan zirela katedrala eraikitzeko lurra berdindu zutenean”.[23]
Gorosko kobazuloa
aldatuBisigodoen tankerarik eman izan zaie, jakina, Nafarroatik irten eta Arabako Otogoinen Goros deritzan kobazuloan aurkituriko gauza batzuei. Gaur egun Arabako Arkeologia Museoan daude. Euskal lurrean aurkituriko mota horretako objektuak hain gutxi izana azpimarratuz eta horrexegatik historialariarentzat garrantzia nabarmendu nahiez, Pedro de Palolek jardun zuen beraien deskribapena eta balorapena egiten. Badira hainbat gauza, baina denen artean ikuskizun handiena gerriko baten krisketak sortu du, zaharberritu denean, bere kalitate tekniko eta estetiko izugarria azaldu baitzaio. Hispaniako bisigodoen artean jakituna den honen deskribapena itzultzeak balio du; krisket honek 105 mm ditu luzean eta 35mm zabalean, lirio baten egiturako profila du eta VII. mendeko hispaniar-bisigodoen ostilamenduetako pieza jatorra da:
“Gerriko-belarri artikulatua gorde du, baita, bere hortza ere. Harridura sortzen du krisketaren xafla aurrealdeko azala estaltzen duen urre eta zilar damaskinatu apainketa ederrak. Teknikoki, burdinazkoa da pieza, eta apaindutako alderdiaren gainean brontzezko xafla bat dauka, berde koloreko herdoilarena. Ezkutuan azaltzen da bi orein ala orein bat eta otsoa ala zakurra erdialdean marrazturik dituen burdina, eta piezaren muturreko gingil biribilean beste haragijale bat.
Gainera, animalia hauek zilarrezko hariz eta urre kalkoa itsastean lorturiko marra zuriz apainduak daude, damaskinatu teknikaren bidez. Horrela lorturiko apainketa da marra soil baten bidez elkartzen diren trokelezko zirkuluz inguraturiko ertza eta orein bat duen erdigunea; aurrealdean gainera, hegal antzeko bat du. Gure iritziz, ez da garai bereko franko edo burgundiar artean hain arrunki azaltzen diren eta VII. mendeko hispaniar‑bisigodoen lantegietan hainbesteko eragina duten kanila horietako bat. Orratzaren atzealdean, gingil biribil batean, salto egitera doan lauoineko bat azaltzen da, hau ere zakurra agian, eta bere azpian damaskinartuak txori-hegal antzeko marrazkiak ditu; baina, toki horretan bertan piezak duen itxurak ez digu uzten gai hau erabat ezagutzen”.[24]
Kobazulo horretan bertan aurkitu da, halaber:
- burdinazko aizto bat, mutur batean bukatzen den angeluzuzeneko orria eta kirten zatia duena, luzean 145 mm eta zabalean 22 mm dituena,
- eta horrekin batera 145 mm‑ko aizkora, luzean 102 mm‑ko aho indartsua eta beso luzea eta ahoaren bestaldeko tutuaren luzamenaz kirtena estalia duena.
- aihotz oker bat bada, bi aldetan aho-biko zorrotza duena, 220 mm da bere gehiengo luzera eta 65 mm-koa zabalera.
Aipaturiko gerrikoaren krisketari buruz, hispaniar‑bisigodoenetatik gordetakoetan, teknikoki honen antza duenik ez da ia ezagutzen eta, oro har, guregana ez da iritsi hispaniar lantegietatik datorren damakinaturiko burdinazko piezarik. Teknika hau frankoen eta burgundioen artean sarritan erabiltzen zen.
Baina, merobingiar eta burgundiar eragina dela pentsa badaiteke ere, Pedro de Palolen ustez, Goros kobazuloan aurkituriko piezak, lehendik jada ezagunak diren beste piezen antzagatik, zalantzarik gabe hispaniar jatorrikoak dira, eta VII. mendearen bigarren zatikotzat hartu behar dira. Aldi baterako izaera duen lurperatze batenak lirateke eta ez ehorzketakoak.
Beste zenbait objektu
aldatuArabako Arkeologia Museora bisigodoen eskulangintzako beste zenbait objektu iritsi ziren ustekabeko aurkikuntza batetik.[25] Tutu motako makilari kateaturiko erronboidezko orria duen bi lantza mutur, aizto bat, ferra zati bat eta beste gerriko-belarri puska bat dira.
Azuako oskulatorioa
aldatuGarai bateko Azua herrian, hau ere oso ustekabean oskulatorio bat aurkitu[26] zen, berant erromatar eta bisigodo munduan noizbehinka azaltzen zen pieza horietako bat, aldaretik eliztarrei eukaristia[27] ospakizuna bukatzean benedikapena emateko erabiltzen zena; beste hainbat interpretazio ere eman dira; batzuek jentil jarduerakotzat jotzen dute, kuttun gnostikotzat beste batzuek. Gure kasuan, ale oso bat da, 8,6 cm-ko luzerako hagatxo edo makila eta 0,35 m-ko ebakidura duena, ohiko biribila mutur batean eta, bestean buruz buruko bi uso oso estilizatuak dituela. Brontze urtuaz egina da eta 13,1 gramo pisatzen du. H. Zeissen[28] lanean gai hauetako asko azaltzen da erregistraturik.
Mañariako ospakizunetako pitxarra
aldatuIñurrietako marmol-harrobiko kobazuloetako batean, Bizkaiko Mañarian ospakizunetako pitxartxo bat agertu zen eta gaur egun Bilboko Arkeologia Museoan dago. Oraintsu egin zaion zaharberritzeak ongi kanporatu du erdiko apaingarriaren gaia: koskadun zuztarra, huntz-hostoak eta zintzilikarioak txandatuz dituela, hori guztia bi uztai paraleloen arteko markoan sarturik eta pitxarraren bira osoa inguratuz. Hauek dira bere neurriak: altueran, 16,60 cm; ahoaren diametroa, 5,20 cm; oinarriaren diametroa, 5,80 cm; diametrorik zabalena: 6,30 cm.
Nahiko ale ezagutzen diren hispaniar‑bisigodoen mota arruntekoa da eta bibliografia[29] ugariko gaia izan da. Palolen ikerketa sakonaren ustez, ontzi hauen tradizioa ekialde mediterraneoa da; Espainiara Italiatik barrena iritsiak izango ziren, penintsulan lantegiak falta ez baziren ere. “Beroien funtzioari buruzko hiru hipotesi hartu dira kontuan: bataiatzeko erabiltzen zirela, patenarekin batera eukaristiako arte higigarriaren sailekoa dela, eta apaizgintza sakramentuan erabili ohi zela”. Bere kronologia 680tik mozarabiarren aldira arte hedatzen da.
Mañariako alea, L. Garcia Valdésen ustez, tipologiari dagokionean, bigarren taldeari darraio –I.go mota–, eta galdaketaz eta pikatzez lortzen da La Horadada (Mave) kobazuloko alearen antzera. Haren edergarritasuna, espazio libreetan, zintzilikario eta huntz okerdurazko oinarrizkoa, Palolek liturgiako brontze hauen apaingarrientzat izendaturiko V. motakoen artean kokatu behar da. Kronologikoki zazpigarren mendeko bigarren erdian edo agian beranduagokoan kokatuak daude.[30]
Bi hilerri
aldatuDuela gutxi, euskal arkeologoak, berant antzinaro eta goiz Erdi Aroako aztarnen gabezia setatsuaren aurrean nolabait akiturik zeudenak, euskal lurraldeetan azaldutako beste bi hilerriren aurkikuntzek biziki harritu eta poztu ditu; hauek dira aurkikuntzak: Buzaga (Elortz, Nafarroan) eta Aldaieta (Nanclares de Ganboa, Araban).
Bi hilerri hauek VI. mendearen azken hamarkada eta hurrengoaren hasierako datakotzat har daitezkeela dirudi.
Buzagako hilerria
aldatuIruñetik 13 km‑tara dagoen Buzagako aurkikuntza ustekabekoak, 1986.go otsailean, arkeologiari, mota askotako lantza mutur ugari, “scramasax” (aho bakarreko ezpata) zenbait, bi sastagai, hogeiren bat aizto, gezi mutur batzuk, zazpi gerriko xafla, mota anitzeko krisketa asko, eta beste ostilamendu eta apaingarritako gauza asko ekarri dio. Aldi historiko horretatik, zalantzarik gabe, azaldutako armamentu ugariak eta ipar Pirinio aldekoak izateak kezkatu ditu gehien arkeologo eta historialariak.
Aldaietako hilerria
aldatuBuzagako hilerria azaldu eta urtebetera beste bat agertu zen Arabako lurraldean, Nanclares de Ganboako Aldaietan. Gudako ostilamendu ugari duenez, “Penintsulako bakar”tzat har daitekeen ehorzketako biltegi handi bat da[31]: Hauek dira ostilamenduak: 40 lantza mutur baino gehiago, mota askotakoak, batzuek egoera bikainean gordeak; aiztoak, gerrikoen krisketak, gerriko-belarri zilarrezko eta brontzezkoak, ezkutu‑formako orratzak, brontzezko ezarkinak, orratzak, eraztunak, anbar aleak, beirazko edalontziak, zeramikazko ontziak eta abar.
Arkeologoek ustez, Aldaietan lurperaturiko gizakien etnia eta kultur izaerari buruz okerrik gabeko jarrerak hartzeko garaia oraindik ez bada iritsi ere, “harrigarrizko eta ez ohiko arma pila horrek, bisigodo eta hispano-bisigodoen hilerrietatik urrutiratu egiten ditu, zalantzarik gabe, hilerri hauek ehorzketako ostilamenduez umezurtz azaltzen baitira; aitzitik, merobingio mundura gerturatu egiten dira, hauetan azaltzen baitira gudako armak ondoan dituzten gizonezkoen ehorzketak”.[32]
Ohar egokia
aldatuDena den, gure ustez, Araba eta Nafarroako hilerrietan aurkituriko armen teknika eta estilistika bertsuaren aurrean eta ipar Pirinioetakoekin ahaidetasun nabarmena dutela-eta, gogora dezagun M ª Anjeles Mezquirizek Iruñeko hilerrian aurkiturikoez eta penintsulan aurkituriko gainerakoen egitura eta forma –pitxartxo eta eltze– oso antzekoak dituzten zeramikei buruz egiten duen oharra: “Etniari buruzko ikuspegi batetik, hilerria beste herri batekoa bezala hartu beharko da, Baskoiena bezala agian, zeren eta beren ostilamenduetan Pirinio Iparraldeko erasotzaileek ekarritako gaiak edo behin eta berriz Iruñea menderatu nahi zuten bisigodoenak azaltzen baitituzte, eta ukaezina baita Gaztelako hilerrietan hainbesteko batasuna duten materialen eta hemen aipatzen ari garenaren arteko desberdintasuna”.[33]
Bakartegi bisigotikoak
aldatuHispaniako geografia osoan Bisigodoen bi mendetako aginpidearen inolako arkitektura zibileko arrastorik ez da geratu. Gurtza kristauari eskainitako eraikinak aldiz, badira dozena eder bat, osorik ala zatiren bat azalduz joan ahala zaharberritu direnak, Gaztela, Galizia, Andaluzia eta Lusitaniako (egungo Portugal) lurraldeetan barna bikain samar gordetzen direnak: San Juan de Baños, San Pedro de la Nave, Santa Comba de Bande, Quintanilla de las Viñas, eta abar.
Nolabait ere urria den azaleko arkitekturaren ondoan, ikusgarria da benetan bisigodoen garaiko zenbat kobazulo, natural edo artifizial, hispaniar geografia osoan zehar aurkitu izan direnak beren biztanleen bizimodu erlijiosoaren kokaleku izanak. Mota horretako ingurune berezi horrek eta bisigodoen garaiko bakartegi modu horren ugaritasunak bidezko arreta biztu die arkeologo eta historialariei. Haitzetako bakartegiak. Euskal lurralde honen barruan, bakartegi hitzak berak bat‑batean eta lehenengo aldiz kristauen ideien munduan sartzen gaitu. Euskal Herrian kristautasunaren sarrerari buruz hurrengo kapitulu batean hitz egingo dugu. Oraingo honetan, bisigodoen edo goiz Erdi Aro arreko bakartegiez hitz egiteak ez du Euskal Herrian kristautasunaren erabateko sarreraren datari buruzko ezer aurreratzen.
Bada hemen egiazkorik: Hispaniako geografia osoan, euskal lurra da beharbada, goiz Erdi Aroko eta bakartegietan haitzetako arkitektura ugariena duen lurraldea. Gaur egun Arabako probintzian ematen den gertakaria da bereziki; hain zizen ere, Gaubeako eremuetan: Uribarri Gaubea, Tobillas, Corro, Pinedo, Quejo,... eta Trebiñun: Markiz, Urarte, Laño eta Albaitan.
Haitzuloetako ingurune honen ikerketa joan den mendea iritsi arte ez zen aztergaitzat hartu izan. Arkeologia eta historiarekiko arreta piztea dela-eta, zenbait idazlek haitzuloetako bakartegien ikerketa sistematikoaren deskribapenari ikuspegi askotatik heldu izan dio, besteak beste, arkeologia, erlijio eta arte ikuspegitik. Aldizkarietan argitaratu diren lan monografiko ugariez gainera, doktorego-tesiak eta taldekako ikerlanak argitaratu izan dira, bai metodologia eta bai lan gaiaren hedaduragatik nabarmenak, zeren eta batzuk egungo Euskal Herriko esparru zehatzera mugatuak baitira eta beste batzuk, aldiz, beren ikerketako esparrua geografikoa inguruetara zabaltzea nahiago izan dutenak. Zabaltze hau guztiz ulergarria da, oraingo muga politikoez haratagoko eskualde bateko tipologia marraztu nahi duen ikertzailearentzat.
Kobazulo hauen kronologiari buruz, berriz, zer esan? XX. menderen lehen erdira bitartean, ikertzaileak, gure historiaurrea zientzietako itzal handiko hiru maisuk, hala nola, Arantzadi, Barandiaran eta Eguren horien jatorria honako aro hauetan kokatzearen aldeko agertu ziren: historiaurrean, Neolitoan eta erromatarren aldia artean. Bisigodoen jatorria, 1955.ean, Iñiguez Almechek[34] azpimarratu zuen, eta ordutik indarra hartu du iritzi honek, betiere, kobazulo hauek ondorengo aldietan ere okupatuak izan zirela onartuz; horrek kronologia zehaztea zaildu egiten du kasu jakin bakoitzean.
Gure begirada, egungo Euskal Herriko kobazulo artifizialen gainean kokatzen da, zuzen zuzenean; baina, delako eraikuntza horien eragilea kristau erlijioaren elkartea zela eta hitz egiten ari garen aldi hauetan Euskadiz gaindiko mugetatik aurrera euskaraz egiten zela gogoan hartuz, uste dugu Gaztela, Aragoi, Kantabria, eta bereziki Errioxan dauden antzeko bakartegien aipamena egitea ez dela lekuz kanpokoa. Kukulako bakartegien gunea
Errioxan diogu bereziki, hain zuzen ere, han –Donemiliaga Kukula monasterioan–, bilatu behar dela uste baitugu Hispania iparraldean bakartegien gertakariak ezagutu zuen bizitza ireki eta aberatsaren muina.
Aldiberekotasun esanguratsua da jakitea, Euskal Herrian zehar hedatu zen bakartegien inspirazio-iturrien agiriak izateaz gain, euskara idatziaren lehen hastapenak agertu diren tokia eta Liebanako Dohatsuaren arte miniaturarik zaharrenetariko batzuk egin zireneko lekua ere badela Donemiliaga. Honek esan nahi du, nolabait ere, Errioxaren bihotz horretan begizta ditzakegula euskal adierazpidearen lekuko zaharrenetako batzuk: hizkuntzan, arkitektura eta pinturan.
Zaragozako gotzain San Brauliok bere Vita Sancti Emiliani lanean, santu bakarzalearen heriotza baino mende bat gerorago, bere erretirorako hautatu zuen lekua izan zela esanaz idatzi zuen. Monasterioak, historia eta artearen aldi normal guztiak ezagutu zituen eta etenik gabe ziur asko, besteak beste, bisigodoen otoitz‑leku bat, mozarabiarren beste bat eta erromatarren hirugarren bat ere izango baitzen.
Susoko Donemiliagako kobazulo artifizialak, hareharri naturaletako hutsuneetan zulatuak, bi solairutan antolatuak daude, lekunerik zabalena behekoan dagoelarik. Bat‑bateko eraisketak zirela eta, mendeetan zehar egin zaizkion ondoz ondoko handitzeak direla eta, bakartegia izanikoa lekaime-etxe bihurtzeak ez du zehazki bisigodo garaikoa dena ziurtasunez identifikatzen uzten, zoritxarrez. Kobazulo gehienak bizitokiak izango ziren. Goiko solairuan, korridore batera irekiak dauden hiru ganbera bereizten dira. Desberdinak dira hirurak; hiruetako batean, txikitxoenean, aldaretxo bat jarria da berriki; ate bakarrekoa da. Beheko solairuan, bi kobazulo daude, otoitz-leku izanak agian. Bi eliza elkarren ondo-ondoan izatearen zergatiari nahiko argirik aurkitzen ez zaion gertaera hau euskal lurraldeetako beste kobazulo artifizialetan sarri ikusten da.
Bi ate izan zituzten Hegoaldera, baina ez dira gorde aurrealdera irekiak. Ekialdekoenak, “egoki norabideturiko aldaretxo bat du hutsarte batean, hargintzako erdi-puntuko arkutxo bat du apaingarri, berregina da dirudienez. Otoitz-lekuaren zorua ia karratua da eta sarrerako bere arkua da elizaren zatirik bisigodoena eta honek kobazuloen data jartzen laguntzen du”.[35] Haitzuloko beste kapera luzexka da, hutsarteko aldare hirukoitza du eta bere aurrean Donemiliagaren hilobi hutsa dago, Yusoko monasteriora erlikiak eraman zirenean egina, beharbada. Badira beste hutsarte batzuk ere, hasieran logelak izango zirenak baina gerora ehortz- lekuak izatera iritsiak.
Arabako bakartegiak
aldatuBakartegien gertakari hau, beharbada, Donemiliagatik arabar lurraldeetara hedatua izatearen iritzi berekoak gara. Najerilla eta Iregua ibarretako kobazulo natural eta artifizial ugariak eta Valvanera, Naxera eta Albelba monasterioen inguruan mendeetan zehar bizirik dirauten tradizio eta elezaharrek errazten digute, arabar lurraldeetako haitzulo izugarri hauen alderako bidea.
Hain zuzen ere, esan dugun bezala, Arabako kobazuloak beren artean, bi gune desberdin samarretan sailkatzen dira: Trebiñukoak eta Gaubeakoak.
Trebiñun
aldatuBisigotikoa nabarmenagoa eta ugariagoa dela dirudien Trebiñutik has gaitezen.
Laño
aldatuBolundia ibaiaren ezkerraldetik Laño herrixkarantz doan bidean gora igoz, errepidearen alde banatan zulaketak dituzten kareharrizko bi haitzez uztaituriko ibar baztertu batean sartze gara. Eskuinaldekoak, ibaiaren ezker ertzekoak, Las Gobas izenez ezagutzen dira; ezkerraldekoak Santorkariako kobazuloak dira.
Las Gobas
aldatuLas Gobas[36] deritzan guneak, Santorkarian baino hobeto gorde denak, dozena bat kobazulo ikusgarri ditu.
Lehengoa eta Dotora (dotorea) euskal izenez ezagutzen dena, zoru eta sabai irregularrak dituen gela bakar bat da. Angeluzuzenezko ertza duen ate batetik sartzen da bertara, eta hiru hilarri daude gordean: bi lurrean daude eta antzinako eserlekua zen tokian hirugarrena. Lurretik metro gutxira zulaturiko bi kobazulotxo txikiren zoruan ere, hilarri batzuk ikusten dira, lurrean batzuk eta beste bat angeluzuzen moduan horman zulatua.
Hiru hutsarte horietatik hurbil dago kapera edo elizatarako balio zuen kobazuloa. Gutxi gorabehera, luzean 8 m baino gehiago eta zabalean 3 m dituena, bere jatorrian eliza nagusiaren oinarrikoa izango zen, absidea, kontra‑absidea eta alboko aretoa zituena. Behera etortze batek, ia habearte osoa eta horman zehar doan haitzean tailaturiko eserlekuaren zati bat eraman zituen. Lurrean zulaturiko hilarri bat dago. Agian harrigarriena kanoi‑ganga arkuduna da, elkarren artean oso gertuko eta azaleko inposta soil batetik abiatzen dena. Absideak, berriz, ultra zirkuluerdi-formako zorua duena eta oskolez estalia jatorrian, badu oraindik osoko aldarea (0,65 x 0,38 m) hormari itsatsia 0,95 m-ko altueran. Bertara, gaur egun oso gaizki gordea den garaipen‑arku bat zeharkatuz sartzen zen, bi eskailera maila igoz. Kontra‑absidea ia osorik desagertua da baina, ultra zirkuluerdi-formako oinarria zela ikus daiteke. Horman, gangaz estaliriko alboko aretora doan hutsarte angeluzuzen bat dago. Areto honen zoruan bi hilarri ikus daitezke eta beraren iparraldean, lurretik 0,50 cm‑ra harrizko aulki bat (etzauntza?). Absidearen ondoan, ia irakurri ezinezko idazkun bat agertzen da eta absidean bertan, ebakidura finez marrazturiko gurutze latindar bat.
Lañora jarraituz, aurrekoaren antza apur bat duen beste kobazulo‑eliza bat dago: lau angeluko oinarria, abside bikoitza eta alboko aretoa. Zoruan zortzi hilarri zulo daude, neurriz handiak batzuk. Absideak eta kontra‑absideak ultra zirkuluerdi-formako oinarria dute, eta labe ganga, aurreko elizaren antzera. Garaipen arkuaren alde banatan ere horma‑zuloak ikusten dira, eta iparraldera begira, lau angeluko oinarria eta kanoi-ganga duen alboko areto bat du.
Eliza honek garrantzi berezia du, ia idazkun guztiak aurrealdeko horman, absidearen alde banatan eginik daudelako; kristau idatziak dira, krismoi bat aurrean dutenak baitira, eta santuen izenak adierazten dituzte: Atanasio, San Primitivo..., eta orate pro me lectores... eta antzeko otoitz eskariak. Beste adierazpen batzuk ere ikus daitezke, beharbada sinbolikoak: giza irudi bat, lauoineko batzuk, hegazti bat eta abar.
Aurreko horien ondoan badira beste sei kobazulo ere; antza denez, bizitoki izanak. Ez gara horien aipamena egiten geldituko, ez baitute ezer bereizirik azaltzen. Denek dute lau zoru angeluzuzena, irregularra duen batek izan ezik; sarbidea ere bai. Sabai lauak dituzte, ganga bat izan ezik, kanpoaldera zenbait zulo dituztela; hormetan zuloak dituzte, metxinalak eta artekak, espazioa zatitan banatzeko, eta ia beti zoruan hilobi zulo handiak.
Santorkaria
aldatuIbaiaren bestaldeko hare‑harrizko haitza zulatzen duten Santorkariatara pasatuz gero, beste hainbat zulogune artifizial aurkituko ditugu. Hauei buruz zenbaki zehatza adieraztea ez da erraza; izan ere, espazio zabal batzuk elkarren artean batzen diren kobazulo desberdin gisa har baitaitezke, oso egoera desberdinetan gorde dira.
Oinplano basilikala duen eliza bat nabarmentzen da besteen artetik, aurrez aipaturiko Gabaskoen antzekoa, sabai jaitsi batez estalia. Abside bakarrekoa da eta oinarria zirkular soila da. Baditu bere hutsarte txikiak, aulki edo esertoki luzea, alboko aretoan landutako horma‑zuloak, eta zorua ia osorik okupazen duten hilobi-zuloak.[37]
Bada beste kobazulo bereziki bitxirik, oso estua izateaz gainera, harkaitzetik ia‑ia zintzilik dagoen bat, barrura sartzeko ere modurik ikusten ez zaiona. Haren espazioa hilarri batek estaltzen du ia osorik; horregatik pentsatzen da ez dela bizitoki bat, hilarri bat baizik.
Santorkaria multzo harrigarrienaren zati moduan hartu daiteke hilobi-kobazulotxo hau, bere gertutasunagatik; Monreal Jimenok deskribatu aurretik honela izendatzen ditu bere osagaiak: sarbidea goian eta bi areto dituen kobazuloa; hiru aretok osatzen duten kobazulo korapilatsu eta zaharkitua; desagerturiko kobazulo apal beten hondar formarik gabeak; oso goian zintzilikaturiko kobazuloa, eta azkenik eliza (?) multzoa, sarrerako aretodunak. Korapilatsu izendaturiko kobazuloa, horrexegatik eta bere zabaleragatik eliza baten ideia iradokitzen badu ere, ez da erraza horretaz ziurtasunez konturatzea. Hirugarren bizitokiagatik aukera gehiagorekin gauza bera baieztatu da: gurtza leku baten berezko zenbait liturgia-gune banatzeko erabiltzen diren mailen bereizketa dirudien. Hala ere, kobazulo hauek sakonki aztertu dituztenen artean ez dago batasunik, gune sagaratua izan zitekeenari buruzko iritzietan; izan ere ez da harritzekoa, guztiak ere zein egoera zaharkitu eta osatugabean dauden ikusita. Esan dezagun, gainera, hilobi-zuloz ia estaliak direla zoru guztiak, kanoi erdiko eta labe-gangak ikusten zaizkiela, baina Gobasetan ez bezala, ez da kontra‑abside eta ferra-arkuen arrasto nabarmenik.
Albaita
aldatuMontico de Charratu
aldatuLañotik iparralderantz igoz 10 km egin baino lehen iristen da Albaitara eta, han, bi kobazulo multzo bisita daitezke: ia guztiz desegina dagoen Sarratxoko kobazulora eta Montico de Charratura, Joxe Migel Barandiaranek[38] behin eta berrizko kanpainatan aztertu eta Mesolitikotik hasi eta aldi bisigotikora arte erabiliak izan zirelako ziurtasunera iritsi zen kobazulo artifizial multzoekin. Bost kobazulo dira, bata bertan bizitzeko modukoa ez dena, eta bi elizak dira, ezaugarri arruntak dituztenak, habearte angeluzuzena, absidea eta kontra‑absidea, burualdeko bukaera oinarrian ferra joera duena, aldare prismatikoa, alboko aretoa, hilobiak, hegoalderako ateak, eta abar... Kobazulo horien azterketa laburtuz Monreal Jimeno irakasleak dio: “Azken batean, ez da ikusten Las Gobas multzotik bereizten dituen ezer, alderantziz, berdintzen duten asko, hurbiltasuna barne; horregatik bisigodoen garaiko kronologia dutela esan daiteke, auzoko dituen Las Gobasetakoak hain zehaztua dutena”.[39]
Faidu
aldatuAlbaita eta Laño herrietatik kilometro gutxira, Trebiñuren hegoaldeko marran aurkitzen da Arabako Faidu herria. Handik Lagranerako bidea hartu eta beste kobazulo multzo deigarri bat aurkituko dugu. Haitzeko Ama da zalantzarik gabe deigarriena. Hiru mailetan –Monreal Jimenok bostetan banatzen ditu– dauden hutsune zabal pila da Haitzeko Ama.
Horietako bi mailatan, oso ageriko liturgia espazioak daude; lehenengoan oraindik ospatzen da gurtza katolikoa. Eliza barnea bakarra da, zabala eta ezker hormaz erregularra; atzealdean etenik gabeko horma dago. Estalkia kanoi erdikoa da eta burualdea barnealdea baino estuagoa, baina sinesgaitza dena, altuera berekoa da. Bi areto daude, bata buru aldetik gertu, barnealdearen maila gainetik halako altueran sarbidea duena eta aldarea erdian; eta beste areto bat atzealdean hilobi handi bat lurrean zulatua duena, gaur egun bataiarria dagoena.
Buru aldetik abiatuta haitzean landutako eskailera batetik igotzen da, behekoaren antzeko ezaugarriak dituen goiko eliza batera: bi areto ditu –handiena hedatzen da habeartearen paraleloan–, hilarriak, erlikientzako hutsuneak eta eliz mahaitxoa, harkaitzean landutako aldarea, argitasunerako zulo estuak. Eliza honen bitxitasuna da burualdearen zirkuluerdi-formako diseinua, baita habeartearen altuera bera izatea ere, presbiterioaren margo gorria, eta bereziki areto nagusiaren horman zuhaitz erako eskema duen pintura eta elizaren burualdean azaltzen den gai figuratiboa.
Goragoko maila batean bada beste zulo bat eta honen horman ferra-irudi latz baten grabatua dago eta latinezko idazkun bat ateburuan, irakurgaitza den idazkera, baina VII. menderaino garamatzala dirudiena.
Tradizionala izan behar zuen gurtza modu bat zela-eta denboran zehar aldaketak nozitu dituelarik, ez da erraza gela multzo korapilatsu honetan bisigodoen garaikoa zer den erabakitzea. Nolabait ere, bi elizen kasuen, pentsatzekoa da bietako bat lekaime-elkarte bati gordea izan zitekeela. Zuhaitz erako pinturak eta goiko gelako idazkunak bisigodo garaietara garamatzate, agian bakartegi bizitzatik lekaime-elkarteko bizimodurako igarotze aldia da.[40]
San Julian, Krutzia eta Loza
aldatuaiduko San Migel mendian, San Julian deritzan bi kobazulo osagarri eta xumeen aurrean ez gara geratuko, ez eta mendi hegalean kokaturik eta gertuan dauden Krutzia izeneko bi kobazulotxoetan ere, ez Arabako Loza izeneko herrixkan ere, non eta ez den zenbait hormetan ebakiduraz azaltzen diren zeinuek izan dezaketen garrantzi arkeologikoa azaltzeko: gurutzea eta marra zuzeneko beste sinbolo batzuk eta hauen ondoko hizkiak, oraingoz ulergaitzak diren hizkiak, Krutziako janba baten gainean idatzirikoak.
Markiz
aldatuArabako Markiz aldean (Trebiñuren sortaldean) badira ezaugarri eta mota desberdineko 40ren bat kobazulo.
Askana Haitza
aldatuGarrantzizkoenak, oinetan Santa Leokadiaren parrokia eliza kokaturik dutela, Askana haitzean zulaturikoak dirudite. Kobazulo horietako batek sartaldeko horman gorriz margotuak egonak ziren erliebe batzuk ditu, hainbat alditan eginak agian; bi giza irudi eta animalia baten (zaldia?) irudikapenak dira; egituraren zakartasunagatik, irudien proportzio gabetasunagatik eta aurrealdeagatik, bai kronologikoki eta bai estilistikoki, oso zaila da sailkatzen.
Zenbait kobazulo
aldatuLaburtuz esan genezake, Markiz inguruko kobazulo multzo aberats honetan badirela (Salbatoreren kobazuloak, Basoko kobazuloak, Chorrondaren amildegikoak, eta San Juan ermita erromanikoaren gertukoak, nahiz Urarte sailetan kokaturikok), bakartegi txiki hauek, zorua, ferra forma joerakoak ala angeluzuzenekoak eta gangak labe edo kanoi egiturakoak dituzte guztien gainetik. Batek berak ere ez du eliza izateko egitura agertzen, nahiz eta ziurra izan elizkizunetarako erabiliak izan direla, beren deitura izenengatik, tradizionalki ermitatzat hartuak izateagatik, nahiz han-hemenka ikusten diren gurutze grabatuengatik eta beste ohar multzoen artean anakoreta taldeen presentzia bistaratzeagatik.
Araba aldeko sartaldean
aldatuAraba ekialdeko sail hauetatik sartaldekoetan barna joanez gero, Gaubea aldean eta Omecillo sakanean, bakartegi eta bizimodu monastikoaren lekuko diren kobazulo artifizialez osaturiko sare itxi bat aurki dezakegu, bestalde agiriak ez dira falta.[41] Arantzadi, Barandiaran eta Egurenek ikertuak izan ziren.[42] Ez gara deskribatzen hasiko baina arkeologoentzat talde bakoitzak badu bere garrantzia.
Tobillas inguruko kobazuloetako agiriek IX. mendean berriro erabiliak izan ziren aldira eramaten gaituzte. Corro aldekoetan, “mairuen etxeak” izenekoetan, VII. menderako bazen jada bizimodu erlijiosoa, sarrerako harkaitzean zizelkaturiko gurutzeak adierazten duenez. Pinedoko lekaime-bizimoduari buruzko agiriak, gogora ekarrarazten dute kobazuloak X. mendeko bere monasterioen lehenengo bizi-ingurune izan zirela.
Valpuesta, Quejo eta Villanueva de Gaubea kobazuloen antzinakotasunari buruz antzeko zerbait esan daiteke, Goiz Erdi Aroko zeramikak azaldu direla eta.
Baskoien lurraldeetako beste zenbait kobazulo
aldatuBaskoien lurraldeetan Goiz Erdi Aroko fenomeno trogloditaren informazioak, osoa izatekotan, Ebro ezkerraldeko erriberetan kokaturiko hainbat kobazuloren berri eman beharko luke. Badira Errioxakoak, Kantabria eta Ausejo, eta nafar udalerrietakoak, Lodosa, Cárcar, Andosilla, Lerín, San Adrián, Falces, eta abar.
Hautako batzuk historiaurrekoak izan litezkeela ere pentsatu izan da; beste batzuetaz, aldiz, Berant Erdi Aro aldean berriro erabili zirela bistakoa dirudi. Badira osorik goitik behera eroriak, baita ezinezko sarbidea duten tokietatik zintzilikatuak ere. Ebro erriberan barrena ematen den ugaritasuna eta sakabanaketa da deigarriena, eta baita elizarik ez izatea eta erabilgarritasun zehatz bat adierazten duen ezaugarririk ez izatea ere, benetako bakartegien izaera zalantzan jartzerainokoa.
Laburpena
aldatuAtal honetan euskal lurraldeko Goiz Erdi Aroko bakartegiei buruz azpimarratu dugunaren laburpen bat eginaz, eta bakarlarien bizitokiko gelak alde batera utzita, arkeologoek eta alor honetako ikertzaileek aurkitu dutena nabarmentzea axola zaie arte historialariei, alde batetik, lur gaineko eraikuntzetan mendeetako tradizioa duen ereduetan oinarriturikoa eta, bestetik, kristau arkitektura handiaren historian lekuko eta sortzaile izan eta izaten jarraituko duen eliza arautegi bati erantzuten dien gurtzatoki edo harkaitzetan zulaturiko gela hauetaz aurkitu dutena.
Egin berria dugun laburpen motz honek, Euskal herriko Goiz Erdi Aroko aldian haitzulo erlijiosoak asko direla erakusten du, baina gehienak egoera penagarrian aurkitzen dira, gaur egun otoitz- eta gurtza-leku izateko moduan nahiko zaharberrituak izan diren batzuk izan ezik.
Horien erabilkortasunari buruzko xehetasunetan berriz erabateko ilunpean aurkitzen gara; izan ere, inolako ostilamendu eta ondasun higikorrik ez dutelako eta honek zenbait gairi buruzko ziurtasunik eza adierazten duelako. Gainerakoan, hipotesia besterik ez: delako eliza hauen egitura eta historiako agirietan ongi azaltzen den bisigodoen liturgia zehatzaren arteko uztarketarena.
Kanpoaldekoari buruz, ibar baztertuetan kokatuak badira ere, ez daude ibaietatik eta erraz lotzen diren ibilbideetatik urruti, nahiz eta bakarkako eta agian behin- behineko eginkizuna zuten bakartegiak, “zintzilik” diren sarbide zaileko kobazuloak izan.
Tipologia
aldatuEuskal bakartegien barruek nahikoa eredu bateratua dute:
- zoru angeluzuzena, absidea, eta askotan kontra-absidea –Afrikatik zetorren kristautze bisigotikoaren hastapena, agian– marra zuzen ala makurreko zoru txikia burualdean, ahal zen neurrian ekialdera begira eta aho estu baten bitartez eliza-barnera irekia eta areto nagusia baino goraxeagoko mailan kokatua ohi zena.
- Burualdetik gertuan, zuloak ikusten dira santutegiaren aurre aldean, errezelak zintzilikatzeko beharbada; askotan errepikatzen da, burdinazko langen arrastoen ondoan, gunerik sagaratuena isolatzeko asmotan edo, misterioaren zentzu handia duten elkarteetan ematen dena.
Aldarea oso txikia da eta harkaitzean landutako harri puska bat izaten da gehienetan, nahiz eta hormatik berezitako mahai modukoak ere azaltzen diren. Sarritan ikusten dira elizako mahai antzera erabiltzen diren zuloak eta abside aldean ebakiz eginiko edo erliebez landutako gurutzeak.
Kobazulo gehienetan ia etengabe ikusten diren hilarriei dagokienez, Araban behintzat, uste izaten da bakartegien lehen jatorriaren ondorengoak direla; egituraz berriz, angeluzuzen, trapezoide eta arrauzkarak edo “bainuontzikoak” izaten dira; ia inoiz ez dira zuzen-zuzenean giza itxurakoak izaten, beren antzinatasunaren seinale.[43]
Idazkunak eta grabatuak. Kronologia da hemen gehien axola izan behar zaiguna: bisigodoen aldian kokatu nahi ditugun arkitektura edo lan ikonografikoak diren ala ez. Eta xede horretan, idazkunak eta grabatuak izango ditugu lagungarri.
Las Gobasetako kobazulo batean ebakitzaileen artean bost idazle desberdin, eta garai desberdinetan ariturikoak zirela uste izanagatik, latinezko kurtsiba arruntaren arrasto jatorrak dira, bisigodo klasikoaren aurreko osaketatik hurbil daudenak.
Elkarren artean duten antzarengatik –ez nabaria delako, litekeena delako baizik–, Las Gobasko beste kobazulotxoetako edo Santorkaria, Haitzeko Ama Birjinarena eta Krutziakoaren epigrafia zatien bisigodotasunaz hitz egin daiteke.[44]
Bestalde, epigrafikoak ez diren hormetako ebakidurek –giza itxurakoak, zoomorfoak, gurutze‑formakoak eta bestekoak– ez digute datu gehiegirik ematen zalantzarik gabeko data jartzeko; baina, sinbolo paleokristauen gertuko sentiberatasuna, bai, iradokitzen dute. Kronologia. Bukatzeko esan dezagun badirudi arkeologiako testigantzak eta datu horiek guztiak –Sarratxoko sigillata berantiarrak, Los Moros de Corroko Kobazuloari C14aren bitartez data jartzea, zenbait idazkun epigrafiko, haitzuloetako elizen egitura, beren kontra-absideak eta abar– multzo batean hartuz, VI. mende haserako data nabarmen batera garamatzatela.
Mahai gainean jarririko zenbait galdera
aldatuZiurtasun honek ez du esan nahi, historialariaren buruan sorturiko galderari nahiko erantzun konbentzigarri bat emango zaionik:
- Bakartegi horiek nola sortu ote ziren, errege bisigodoek “baskoi hezikaitz” haiek sarri samar erasotzen bazituzten? Baskoiak eutsi eta ziurtatu nahi zituzten muga horiek markatzen zituztenak bakartegiak zirela pentsatu behar al da?
- Recaredo aurreko ario menperatzaileen presiopetik ihes egiten zuten katoliko taldeen jarduera erlijioso eta kultural baterako ezkutalekuak ez ote ziren izango?
- Ez zen izango, bada, V. mendean jada eman zen eta Prudentzio calahorratar poetak bere Cathemerinon‑en testigantzaren arabera, Calahorratik gertuko elizbarrutiko anakoreten tradizioari bizirik iraunarazteko modua?
Zeren eta, beste ohar argigarriren bat ematen bada –bakartegietako biztanleak, arabiarren erasotik iheska joan ziren anakoretak izan zirela edo–, ondorengo mendeetara joan beharrean gertatuko gara.[45]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ez da asmatzen eta onartzen zaila, V. mende hasieran gudarosteen etorrerek, barbaroen erasoaldiek, Bisigodoen ex autoritate Romae ondorengo jarduerek eta azken batean, inperioaren boterearen porrotak, hazkunde likidoa prestatu zutela gutxien erromanizaturiko Baskoiak beren fidagaiztasuna elikatu eta barbaroak eta Erromak penintsulan beren aginpidea ezartzeak zuen garrantziaz jabetu eta beren ahalbideen kontzientzia hartu zutela”. J.J.SAYAS ABENGOETXEA, Euskal Herria y los pueblos germánicos. II, Congreso Mundial Vasco-n. Historiako Biltzarra, 1988, I.go libk. 393. or.
- ↑ P. NARBAITZ, Le matin Basque. (Paris, 1975) 206. or.
- ↑ J. J. SAYAS ABENGOETXEA, Los Vascos en la Antigüedad. Cátedra Argit., (Madril, 1994), 323. or.
- ↑ A. BARBERO y M VIGIL, Sobre los orígenes sociales de la Reconquista, (Bartzelona 2. argitalpena.1974) 46. or.
- ↑ Gaur egungo Arakil ezagutu zen lehendabizi; baina, orain Ebro ibarrean desagertu zen herrialde batez pentsatzen da, Araciel-ez alegia.
- ↑ Horrela uste du Sánchez Albornozek, mugimendu bagaudiarra nolabaiteko Baskongadatako sakonune aldera baskoiek egin zuten geografia hedapenarekin lotuz.
- ↑ P. NARBAITZ, O.c., 218. or.
- ↑ C. SANCHEZ ALBORNOZ, Vascos y navarros en su primera historia. (Madril, 1979) 74-75. or.
- ↑ P. NARBAITZ, o.c. 225. or.
- ↑ Horrela, Fredegarioren egiatasuna birplanteatzera iritsiko zen, errege merobingioei VI. mendean zergak ordainduz Baskonia gobernatu izango zuen delako “Franzio Dukea” izana zela baieztatuz. Ikusi gai honi buruz E. LARRAÑAGA ELORZA, “El pasaje del Pseudo-Fredegario sobre el Dux Francio de Cantabria y otros indicios de naturaleza textual y onomástica sobre presencia tardoantigua en el sur de los Pirineos”. Arch. de Arqueología española-n, 167-168 znb., 1993, 177-206. or.
- ↑ A. BARBERO y M VIGIL, o.c., 14. or.
- ↑ Baskoi saiatuak Akitaniako gudarosteen akuiluaren eztena izan ziren beti, errege frankoen aginpidearen aurka borrokatzeko. Ikusi agiriak dituen lana, M ROUCHES, L´Aquitaine. Des Visigiths aux Arabiarrs (718-781). Naissance d´une région. (Paris, 1979).
- ↑ Mende hauetako borrokak honetarako balio izango zuen, baskoiak beren artean biltzen hasteko eta, aldi baterako bederen, izen oneko buruzagien agindupean erasorako eta defentsarako balio zuten gizonak elkartzeko. Eta Akitaniako Dukeek –J.M Lacarrak idazten duenez– Carlos Martel eta honen oinordeko Pipino Motzaren aurrean askeak izaten ahalegindu zirenean, “baskoiak dukeen dinastiako aliaturik leialen eta borrokalarienen artean azalduko dira eta tropa iraunkor eta aukeratuak osatuko dituzte, agintzen zaien tokira joateko prest, udaletako miliziak hirietatik kanpo borrokatzera joateari uko egiten diotenean. Akitaniako Dukerria edo Baskoniakoa, frankoen monarkiaren aurka dauden iheslari guztien babesleku ere izan zen”. J.M LACARRA, Historia política de Navarra. I.go libk., 31. or.
- ↑ Gasteizko lurpean aurkituriko aztarnarik zaharrenak bisigodoen garaikoak baino beranduagokoak dira. A. LLANOS, Notas breves. Estudios arqueológicos de los orígenes de la ciudad de Vitoria. E.A.A. 3an, 1968, 150. or.
- ↑ Hainbatean eta halako kontraesaneko kronika eta elezaharrek gogoraturiko borroka sonatu honen interpretaziorik hoberena dela uste dugu Lacarrak utzi digun hau: “La expedición de Carlomagno a Zaragoza y su derrota en Roncesvalles”. Investigaciones de historia navarra-n. (Iruñea, 1983) 17-91. or.
- ↑ B. ESTORNES LASA, “El Ducado de Vasconia”. V. V.n. Historia del Pueblo Vasco. (Donostia, 1978) I.go libk., 45. or.
- ↑ A. GARCIA CORTAZAR, “La organización del territorio en la formación de Álava, Vizcaya en los siglos VIII a finales del XI”. El Habitat en la historia de Euskadi. (Bilbo, 1981) 135. or.
- ↑ M ROUCHES, L´Aquitaine. Des Visigoths aux Arabiarres (418-781). Naissance d´une région. (Paris 1979), 99. or. Ikusi halaber, Baskoien eta Akitaniarren ezagutzari buruzko gure bereizketa honen arrazoi eta ondorioen azalpen zentzuzkoa, J.J. SAYAS ABENGOECHEAren Euskal Herria y los pueblos germánicos. 385-387. or.
- ↑ Gauza horietan bisigodoen jatorria ez da nabarmena, izan ere, garai hartakotzat hartzen genituen eraztun batzuk, seiluan daramatzaten arabiarren grabatuen arabera, gerorako erasotzaileek hilerriak berriro erabili zituztela adierazten zuen. J. NAVASCUES Y DE PALACIOS, “Rectificaciones al cementerio hispano-romano de Pamplona”. P.V. 37an, 1976, 119. or.
- ↑ Mª A. MEZQUIRIZ, Necrópolis..., 111. or. Ikusi halaber, A. AZCARATE, “Francos Aquitanos y Vascones. Testimonios arqueológicos al sur de los Pirineos”. A.A.E. 167-168. znb, (1993), 149-176. or.
- ↑ A. AZKARATE, Ibid.,157. or.
- ↑ Blas TARACENA, “Epigrafia romana de Navarra”. P.V. 24 znb.an. 1946, 44. or.
- ↑ Mª A. MEZQUIRIZ, Pompaelo, I, 27. or.
- ↑ P.de PALOL, “Los objetos visigodos de la cueva de los Goros”. Investigaciones...-en, 26. or.
- ↑ A. LLANOS, “Descubrimiento fortuito en Guereño (Alava)”. E.A.A. 2an, 1967, 118-119. or.
- ↑ E. GARCIA RETES, “Un osculatorio en los alrededores del embalse del Zadorra”. E.A.A. 13an, 1986, 291-295. or.
- ↑ J. FERRANDIS, “Artes decorativas visigodas”. História de España-n (Menéndez Pidal-en zuzendaritzapean) III, España Visigoda, 1940, 699. or.
- ↑ H. ZEISS, Die Grabfunde aus dem spanischen Westgotenreich. (Berlin-Leipzig 1934) 91-92. or.
- ↑ P. de PALOL, Bronces hispanovisigodos. I. Jarritos y patenas litúrgicas. (Bartzelona 1950). 65-67. or. Ikusi bibliografia H. VALENTIN D BERRIOCHOA “El jarrito ritual visigótico de la cueva de Iturriaga de Mañaria-an”. B.R.S.B.A.P. XIV.ean, 1958, 454-455. or.
- ↑ L. GARCIA VALDES, “El jarro hispanovisigodo de Mañaria”. Acta Historica et Archeologica Medievalia 3an, (Pedralbes, 1982), 145-154. or.
- ↑ A. AZKARATE, GARAI-OLAUN, Francos, Aquitanos y Vascones..., 166. or. Ikusi idazle beraren Aldaietako indusketei buruzko txosten berria: memoria de la excavación e inventario de los hallazgos (Nanclares de Gamboa, Alava). (Gasteiz, 1999).
- ↑ AZKARATE, Ibid., 169. or.
- ↑ Mª A. MEZQUIRIZ, O.C., 131. or.
- ↑ “Algunos problemas de las viejas iglesias Españolas”. Cuadernos de trabajo de la Escuela Española de Historia y Arqueología en Roma-n, CSIC (Erroma, 1955), 7-182. or.
- ↑ L. A. MONREAL JIMENO, “San Millan de Suso. Aportaciones sobre las primeras etapas del cenobio emilianiense”. P.V.n, 1988, 183 znb. 74. or. eta beste.
- ↑ L. A. MONREAL JIMENO, “El visigotismo de los eremitorios rupestres de “Las Gobas” de Laño (Condado de Treviño)”. Euskal Herriko Historiaren Biltzarreko txostena. Actas del II Congreso Mundial Vasco, I (1988), 367-379. or.
- ↑ L. A. MONREAL JIMENO, Eremitorios Rupestres Altomedievales (El Alto valle del Ebro). Deustuko Unibertsitatea (Bilbo, 1989), 135. or.
- ↑ “Excavaciones en el Montico de Charritu (Albaita). Primera campaña, 1965”. E.A.A.n (Gasteiz 1966) 41-62. or. Ikusi Jose Migel Barandiaran beraren txosten osoago bat, “Excavaciones delante de las grutas artificiales en el Montico de Charritu y en Sarracho (Izkiz, Alava)”. Investigaciones arqueológicas en Alava, 203-216. or.
- ↑ Eremitorios, 132. or.
- ↑ Ibid.,148. or.
- ↑ S. RUIZ DE LOIZAGA, Monasterios altomedievales del occidente de Alava. Cómo nacen los pueblos. (Gasteiz, 1982).
- ↑ Indusketen eta aurkikuntzen abiada berean argitaratu ziren bere lan monografikoak, Arabako kobazulo artifizialak izeneko sailean izan ziren bilduak. (Donostia, 1923).
- ↑ A. AZKARATE GARAI-OLAUN, Arqueología cristiana de la Antigüedad tardía en Alava, Guipuzcoa y Vizcaya. (Gasteiz, 1988) 330. or.
- ↑ VI. mendearen azken aldean edo beranduenik hurrengoaren lehen erdian kokatzen dira. AZKARATE, Arkeologia..., 408. or.
- ↑ Arazo korapilatsu honi buruz, ikusi AZKARATE, o.c., 492-497. or. Zaragozako kontzilioan (380. urtean) “mendira ihes egiten zuten” (petere montes) eta mendiko ezkutalekuak bilatzen zituzten (Latibula montium) kristau zorrotzen kartsutasunaz egiten da aipamen. Ikusi gai honi buruz A. GONZALEZ BLANCO, “El cristianismo en el municipio de Calahorra del 380 al 410”. Memoriaz de Historia Antigua 5, 1981, 195-202. or.
Bibliografia
aldatu- AGORRETA, J. A.: “La alta Edad Media”. Guía del Museo Provincial de Arqueología de Álava‑n. (Gasteiz, 1987) 73‑75. or.
- ALVAREZ, J.: “El problema del eremitismo occidental”. España eremítica‑n. “Analecta Legerensia”, I, (Iruñea, 1970), 21‑39. or.
- ANDRIO, J.: “Aportaciones a la arqueología altomedieval del valle del Ebro”. XIV Congr. Nac. De Arqueología. (Zaragoza, 1977) 1221‑1226. or.
- ANSOLEAGA, F.: “El cementerio franco de Pamplona”. B.K.M 1918.ean, 1, 71, 131. or.
- ARANTZADI, T., BARANDIARAN, J. M eta EGUREN, J.: Grutas artificiales de Álava. Eusko Ikaskuntza, (Donostia, 1923. Berrargitaratua, * BARANDIARAN J. M : Idazlanak, VII, 1975, 239‑287. or.)
- AZKARATE GARAI- OLAUN, A.: Arqueología cristiana de la Antigüedad tardía en Álava, Guipúzcoa y Vizcaya. (Gasteiz,1988).
- AZKARATE GARAI‑OLAUN, A.: “Francos, Aquitanos y Vascones. Testimonios arqueologícos al sur de los Pirineos”. E.A.A. 167‑168.ean, 1993, 149‑176. or.
- AZKARATE, A., GARCIA CAMINO, L., URTEAGA, M : “Arqueología medieval en el País Vasco. Estado actual de las provincias de Guipúzcoa y Vizcaya”. Congreso de la Arqueología Medieval Española. Huesca‑n. (Zaragoza, 1986), 131‑146. or.
BARANDIARAN, I.: “Novedades sobre el Alta Edad Media en Guipúzcoa. Datos arqueológicos”. Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón Xean (1975), 9‑48. or.
- BARANDIARAN, I.: “Excavaciones en grutas artificiales en Álava”. A.A.I. 3an. (1969), 99‑116. or.
- BARANDIARAN, I.: “Excavaciones delante de unas grutas artificiales en el Montico de Charratu y Saracho (Izkiz‑Álava)”. Investigaciones arqueológicas en Álava‑n, 1957‑1968. (Gasteiz, 1971), 203‑217. or.
- BARBERO, A. eta VIGIL, M : Sobre los orígenes sociales de la Reconquista: Cántabros y Vascones desde fines del Imperio Romano hasta la invasión musulmana (1965). Sobre los orígenes sociales de la Reconquista‑n berrargitaratua. (Bartzelona, 1974).
- BARBERO, A. eta VIGIL, M : La formación del feudalismo en la Península Ibérica. (Bartzelona, 1978)
- BERGA MARROQUIN, A.: La situación política de los pueblos del Norte de España en la época visigoda. (Bilbo, 1983).
- DIAZ Y DIAZ, M C.: “El eremitismo en al España visigótica”. R.P.H., 6an (1964), 217‑237. or.
- ESPENOSA RUIZ, U.: “La iglesia hispano‑visigoda de Albelda”. Primer Coloquio sobre la Historia de la Rioja‑n. “Cuadernos de Investigación. Geografía e Historia‑n”, IX. libk., 1. sorta. (Logroño, 1983), 231‑241. or.
- EYNDE, E. Van DEN: “La problemática de la datación cronológica de las iglesias rupestres”. Sautuola, IVean (1985), 361‑365. or.
- FERNANDEZ DE PALOMARES, V.a: “Valdegobía hace más de 1000 años. San Cipriano de Pando”. “S.A.E.A. XXIV.ean (1980), 626‑643. or.
- GARCIA MORENO, L. A.: “Algunas cuestiones de Historia navarra en la antigüedad tardía (V‑VII. mendeak)”. Primer Congreso General de Historia de Navarra‑n. (Iruñea, 1988)
- GARCIA DE CORTAZAR, J. A.: “Los oscuros comienzos. La Alta Edad Media”. Álava en sus manos, 20. sorta, III. libk. (Gasteiz, 1983), 73‑104. or.
- GARCIA VALDES, L. F.: “El jarro hispano‑visigodo de Mañaria (Vizcaya)”. Acta Historica et archaeologica medievalia, 3.an. (1982), 145‑154. or.
- GOÑI GAZTAMBIDE, J.: “La vida eremítica en el reino de Navarra”. Analecta legerensia‑n, 1970, 327‑344. or.
- HERAS NUÑEZ, M A. de las: “Arte visigodo, prerrománico y románico”. Historia de la Rioja‑n. 2. libk. La Edad Media. (Garcia Prada J.ren zuzendr.). Caja de Ahorros Provincial de la Rioja. (Logroño, 1983) 27‑49. or.
- LATXAGA, Iglesias rupestres visigóticas en Álava. La Capadocia del País Vasco o el Complejo rupestre más importante de Europa. (Bilbo, 1976).
- LECLERQ, J.: “Problèmes de l´érémitisme”. Studia Monastica,5.ean. (1963), 179‑212. or.
- LECUONA, M de: “¿Arte visigótico en Guipúzcoa?”. R.S.A.P.A., XX.ean (1963), 193‑199. or.
- LECUONA, M de: “Regreso a las cuevas”. Arte Vasco‑n. (Donostia, 1982), 55‑72. or.
- LOPEZ, C. M : “Apuntes para una historiografía del eremitismo navarro”. Actas de la IV Semana de Estudios Monásticos‑en. (Iruñea, 1970), 320‑326. or.
- LLANOS, A.: “Descubrimiento fortuito en Guereñu”. A.A.I. II, 1967, 118‑119. or.
- LLANOS, A.: “En torno al bajorrelieve de Marquínez”. A.A.I., 1987, 194. or.
- LLANOS, A.: “De arqueología cristiana alavesa”. A.A.I. 9.ean, 1978, 301‑316. or.
- LLANOS, A.: “Necrópolis Altomedievales en la zona occidental de la Rioja Alavesa”. A.A.I. 5.ean, (Gasteiz, 1972), 219‑145. or.
- MARTINEZ DIEZ, G.: Álava Medieval. 2 libk., Foru Aldundia, (Gasteiz, 1974).
- MEZQUIRIZ, Mª A.: “La necrópolis visigoda de Pamplona”. P. V. 98‑99. znb., (1965), 107‑131. or.
- MEZQUIRIZ, Mª A.: “Cerámica medieval hallada en la excavación estratigráfica de la catedral de Pamplona”. Archivos Leoneses‑en, III. libk., (Zaragoza, 1977), 75‑89. or.
- MONREAL JIMENO, L. A.: Eremitorios rupestres altomedievales (El Alto Valle del Ebro). (Bilbo, 1989).
- OLARTE, J. B.: San Millán de la Cogolla. (Madril, 1976).
- PALOL, P. de: “Esencia del arte hispánico de época visigoda: Romanismo y germanismo”. Settimana di Studio del Centro Italiano di Studio sull´Alto Medievo, 1955, 44.
- PALOL, P. de: “Los objetos visigodos de la cueva de los Goros (Hueto Arriba, Álava). V. V.‑an: Investigaciones arqueológicas en Álava 1957‑1968. Inst. Sancho el Sabio”, (Gasteiz, 1971), 25‑32. or.
- PUERTAS TRICAS, R.: Cuevas artificiales de época altomedieval en Nájera (Logroño)”. Noticiario Arqueológico Hispánico‑n. (Madril, 1976) 251‑186. or.
- RODRIGUEZ COLMENERO, A.: “El habitat en el País Vasco durante la época romano‑visigoda”. El habitat en la historia de Euskari‑n. (Bilbo, 1981), 77‑107. or.
- ROUCHES, M : L´Aquitaine. Des Wisigoths aux Arabiarrs (418‑781. or.). Naissance d´une région. (Paris, 1979).
- ROUCHES, M : “Les relations transpyrénéennes...”.Les communications dans la Peninsule Ibérique au Moyen Age‑n. “Actes du Colloque de Pau 28‑29 mars 1980”. (Paris, 1981).
- RUIZ DE LOIZAGA, S.: Monasterios altomedievales del Occidente de Álava. Valdegovía. Cómo nacen los pueblos. (Gasteiz, 1982).
- SAENZ DE URTUBI, F.: Cuevas artificiales en Álava. Guía para una visita. Gasteiz, 1985.
- SANCHEZ ALBORNOZ, C.: Vascos y Navarros en su primera historia. 1974, 72‑78. or.
- SAYAS ABENGOETXEA, J. J.: “Euskal Herria y los pueblos germánicos. (siglos V‑VI)”. Congreso de Historia de Euskal Herria. II Congreso Mundial Vasco, (Donostia, 1988) 383‑409. or.
- SCHULTER, A.: “Las referencias sobre los Vasconeshasta el año 810 despues de J. C.”. E.I.N.A., 18. libk‑an (1937), 225‑240. or.
- VV.: “Problemas de Prehistoria y de Etnología Vascas”. IV Symposium de Prehistoria Peninsular‑en. (Iruñea, 1966).
- ZEISS, H.: Die Gradfunde aus dem spanischen Westgotenreich. (Berlín‑Leipzig, 1934).