Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ablitas

Ablitas Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 2.610 biztanle ditu.

Ablitas
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Carmelo Arriazu
Izen ofiziala Ablitas
Posta kodea 31523
Herriburua Ablitas
Geografia
Koordenatuak 41° 58′ 25″ N, 1° 38′ 19″ W / 41.973611111111°N,1.6386111111111°W / 41.973611111111; -1.6386111111111Koordenatuak: 41° 58′ 25″ N, 1° 38′ 19″ W / 41.973611111111°N,1.6386111111111°W / 41.973611111111; -1.6386111111111
Map
Azalera 77.48 km²
Altuera 387 m
Mugakideak Barillas, Cascante, Fontellas, Ribaforada, Tutera, Cortes, Mallén, Borja eta Tarazona
Demografia
Biztanleria 2.610 bizt. (2023)
Dentsitatea 33,69 bizt/km²
ablitas.com

Ezagutu

aldatu

Ablitas Tuterako errekonkistaren ondorengo herria da, Alfontso I.a Bataiatzaileak emaniko foruaren ondorioz. Erregeak berak Ablitasko meskita Tuterako Andre Maria elizaren eskumenean jarri zuen, baina dena den, Ablitasen, musulman ugari bizi izan zen XV. mendera arte. Musulmanez gain, judu batzuk ere bizi izan ziren kristauen artean. Santa Maria Magdalena eliza.

1137. urtean Aragoiko Erresumak Nafarroakoari eraso zion, eta Antso VI.a Nafarroakoak, erasoari erantzuteko, Azagrako Gonzalo kontseilariaren laguntza izan zuen. Ablitas erregearen jabetza bihurtu zen, eta erresumako hegoaldeko muturreko herria izateagatik, defentsarako gune estrategikoa izan zen 1350. eta 1352. urteetako erasoaldi aragoitarretan. 1405eko urtarrilaren 31n, Karlos III.a erregeak jaurerria berretsi zuen eta Lakarrako Martin Enriquezi eman zion udalerriaren jabetza. 1439an Joan II.ak berriro ere aldarrikatu zuen jaurerria eta inguruko lurren kontrola, herritarrak "lakarraterren" leinuari lotuz.

1652an jaurerria konderri bihurtu zen eta Lakarra familiak herriaren kudeaketa ez ezik, legedia kriminala ezartzeko boterea ere lortu zuten, 1638an. Lakarratarrek alkatea eta bi erregidore edo zinegotzi izendatzeko ahalmena zuten. XIV. mendearen amaieran, Ablitasek harzuri harrobia zeukan, eta bertatik ateratako harriekin Tuterako gazteluaren kapitelak eraiki ziren. Horrez gain, Erriberriko jauregiaren errege irudiak eta beste hainbat elizatako egitura egiteko erabili ziren.

Udalerriak ordaindu beharreko zerga edo petxen kontura Tulebrasko mojen monasterioaren zerbitzua ordaintzen zen, baina Ablitasko jaurerria Lakarra familiari dohaintza moduan emateak arriskuan jarri zuen monasterioaren etorkizuna. Azkenik, Leonor printzesak monasterioak urtero jasoko zuen zuzkidura (hornidura) edo dirua berretsi zuen. XVIII. mendearen amaieran, herria Montijoko kondesak izendaturiko alkateak eta bi zinegotzik zuzentzen zuten.

XIX. mendearen hasieran, garia, garagarra, mahatsa eta oliboa landatzen ziren Ablitasko lurretan. Horrez gain, abeltzaintza eta harzuri eta igeltsu harrobiak zeuden. XIX. mendearen amaieran, Ablitasek 7.000 erregutako landatze lurrak zeuzkan, mende hasieran baino gutxiago.

1936an aerodromo bat eraiki zuten herrian, 1967an Espainiako Aireko Armadak bereganatu zuena.[1]

Zer ikusi

aldatu

Ablitasko gaztelua

Santa Maria Magdalenaren eliza[2]

Erromatar galtzada (Ablitas eta Ribaforada artean)

Zer egin?

aldatu

Ibilbideak

aldatu

Non jan

aldatu

Pago de Cirsus

Lo egin

aldatu

Apartamento de la Plaza (Ablitas bertan dagoen apartamentua)

Pago de Cirsus

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ablitas
  2. http://ablitas.es/wp-content/uploads/2013/05/calibus-triptico.pdf