Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Agoitz
Agoitz Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 2.970 biztanle ditu.
Agoitz | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Izen ofiziala |
Aoiz Agoitz |
Posta kodea |
31430 |
Herriburua | Agoitz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 46′ 58″ N, 1° 21′ 11″ W / 42.78277175°N,1.35317797°WKoordenatuak: 42° 46′ 58″ N, 1° 21′ 11″ W / 42.78277175°N,1.35317797°W |
Azalera | 13.54 km² |
Altuera | 504 m |
Mugakideak | Longida |
Demografia | |
Biztanleria | 2.970 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 219,35 bizt/km² |
aoiz.es |
Ezagutu
aldatuPirinioaurreko arroen bihotzean. eta Nafarroako erdialdeari bide eginez, Agoitz dago, Iruñetik 28 kilometrora. Lau begiko Erdi Aroko zubi noble batetik, Bidelepuko zubitik, behera datorren Irati ibaia ikus daiteke.
Agoizko erdigune historikoa harresi batek babestu zuen, XVI. mendera arte, eta oraindik ere harlanduzko jauregiak ikusi daitezke, batzuk armarriz horniturik, arku zorrotzekoak, zurezko ateburuak eta leiho barrokoak dituztenak.
Herrira hurbilduz gero, ez ahaztu Agoizko kostrada dastatzea, herriko postrerik gozoena eta tipikoena.
Zer ikusi
aldatuUdaletxea: 1865. urtearen inguruan eraiki zen. Beheko solairuak eta horren gainean eraikitako beste bi solairuk osatzen dute. Eraikin hori egin baino lehen, udalak plaza nagusian izan zuen egoitza nagusia.
Auzola edo Bidelepuko zubia. Lau begiduna da eta Artzibarrerako bidean dago, Agoizko herrigunearen kanpoaldean
Argamasilla de la Cerdakoen etxea: estilo errenazentistakoa, L itxurako oinplanoa duena. Jauregiaren aurrean, udalerriko mutur batean, San Migel eliza itzela altxatzen da. Elizan nabarmengarriak dira, batetik, XVIII. mendeko erretaula, Joan Antxietak 1580. urtean eraikitako erretaula batetako zenbait zatiz baliaturik egindakoa, eta, bestetik, iparraldeko gurutzaduran kokaturik dagoen irudia, Ama Birjina Haurrarekin, bai eta hegoaldeko gurutzaduran ageri den Gurutziltzatua ere, hori eskultore beraren artelana. Aipagarria da Erdi Aroko bataiarri ikusgarria ere.[1]
Zer egin?
aldatuBisita gidatuak
aldatuEl Irati S.A erakusketa-zentroa: Iratiko oihanaren garai bateko egurraren ustiaketa erakusten du.[2]
San Miguel eliza
Itoizko presa
Ikusteko zita eskatu
Ibilbideak
aldatuNon jan
aldatuBETI-JAI JATETXEA[3]
Sukaldaritza tradizionala eta denboraldikoa egiten duen jatetxea da: zizak, onddoak eta ehiza. Herriaren erdian dago. Elbarrientzako egokitua. Txiki-park zerbitzua dauka, 10 urtetik beherakoentzako zaintzailearekin.
Gomendatutako platerak: patata konfitatua txipiroi branoiserekin eta abakandoa saltsa berdean, itsas-zapo gainerrea txangurrorekin, tripakiak eta kostrada bere natillarekin.
Ardo nafar eskaintza handia. Asteburuko menua, 23 €. Tabernan,plater konbinatuak, ogitartekoak, kazolak.
ITXASOENEA JATETXEA[4]
Kategoria: bi sardexka. Espezialitatea: etxeko sukaldaritza, erretzeko labe
EKAI JATETXEA
Ekai-Longidan dago, Agoiztik 2 Km-ra. Sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. 120 pertsonentzako prestaturiko jantokia dauka, lorategi bat eta haurrentzako jolas-parkea. Disfrutatu betiko platerekin: txerri-zangoak, bildots-tripotxak odolarekin, tripakiak… eta, nola ez, Agoizko kostrada.
Lo egin
aldatuAPARTAMENTU TURISTIKOAK
LA HARINERA. Edukiera 6 pertsonentzat.
PASALEKU. Edukiera 6 pertsonentzat.
LANDA ETXEA
JAVIER LACUNZA ETXEBIZITZA TURISTIKOA
Javier Lacunza Etxea Nafarroako ohiko eraikuntza estilora eginiko landa etxe independientea da. Agoitzen dago, Pirinioaurrean, Iruñetik 28 kilometrora. Lorategi eder bat dauka, mendira ematen duena. Lasaia eta atsegina, xarma handiko etxe hau elizatik, frontoitik eta herriko erdigunetik minutu batera dago. Oso aproposa da seme-alabak dituzten familientzat edo lagun taldeentzat.
OSTATUAK
BETI JAI: 9 suite aparta eta 7 logela estandar, guztiak zure egonaldia ahaztezina izan dadin.
ITXASO ENEA (9 logela)
HOTEL EKAI: Ekai-Longidan dago, Agoiztik 2 Km-ra. 20 logela ditu, 16 bikoitza eta 4 banakakoak, zure etxean bezala egoteko hornituak eta dekoratuak.
Zer ikusi ondoren
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Agoitz Wikipedian
- Agoitzeko udalaren webgunea