Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Allo

Allo Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 988 biztanle ditu.

Allo
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Susana Castanera (en) Itzuli
Izen ofiziala Allo
Posta kodea 31262
Herriburua Allo
Geografia
Koordenatuak 42° 34′ 02″ N, 2° 01′ 09″ W / 42.567222222222°N,2.0191666666667°W / 42.567222222222; -2.0191666666667Koordenatuak: 42° 34′ 02″ N, 2° 01′ 09″ W / 42.567222222222°N,2.0191666666667°W / 42.567222222222; -2.0191666666667
Map
Azalera 36.3 km²
Altuera 429 m
Mugakideak Dicastillo, Lerin, Oteitza eta Sesma
Demografia
Biztanleria 988 bizt. (2023)
Dentsitatea 27,22 bizt/km²

Ezagutu

aldatu

XI. mendera arte nobleziaren jaurgoa izan zen. 1064. urtean, berriz, Antso IV.a Gartzeiz Peñalengoak Iratxeko abadiari eman zion herriaren hainbat ondasun: San Migelen monastegia, nekazari-morroi eta errota bat. XII. mendearen hasieran, Allo eta Aranatz Antso Fortuñones noblearen tenentziaren parte izan zen. 1448an Bianako Printzeak, Carlosek, Leringo kontzejuan sartu zuen Allon eta han gelditu zen XIX. mendeko erreforma liberala arte. Hortik aurrera, Allo handitu zen eta 1920an bazituen irin-lantegi, alkohol-destilagailu etxea eta ospitale bat[1].

Zer ikusi

aldatu

Santa Mariaren parrokia: XVI. mendeko erretaula du, Bernabé Imbertok egina. Bost zatitan banatutako nabea du, kanoi erdiko gangaz estalita, eta bi erretaula ditu nabearen alboetan: Santa Katalinarena eta San Jurgirena.

Uretako Kristo Saindua: XVII. mendeko eliza barrokoa, basilikak gurutze latineko nabea du. Bi kapera handi daude eta eliza kanoi erdiko ganzaz estalita dago. Barnean, Kristo Sainduaren erretaula du, baita San Petri Apustulua eta San Kristobalen eskultura erromanonistak. Garai batean San Petri eta San Kristobalen eskulturak izen berberako ermitetan zeuden, baina egun ez dira existitzen eraikin horiek.

Maiorazkoaren etxea: 1592an erakia. Bi dorre handi eta bi fatxada ditu. Fatxada batek erdi-puntuko portalea du eta besteak lorategi bat, bi arku-multzoekin.

Udaletxea: Foruen plazan kokatua, XVI. mendeko azken laurdenean eraikia. Errenazimenduko estilokoa da eta herriko armarria du. Nafarroako udaletxe zaharrenetan hirugarrena da Allo, Zangotza eta Irunberri ondoren. Gainera, Alloko udaletxeak bakarrik mantendu du eraikinaren fatxada osorik.

Iturria (XVIII. mendea)[2]

Zer egin?

aldatu

Ibilbideak

aldatu

Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.

Non jan

aldatu

La fuente taberna

Iraxoa jatetxea

Iza-Atanes taberna

Lo egin

aldatu

Ulibarri landa etxea

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. http://www.villadeallo.org/es/allo/historia/
  2. http://www.villadeallo.org/es/allo/visitanos/