Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Andosilla

Andosilla Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 2.980 biztanle ditu.

Andosilla
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Francisco Javier Sanz Itarte
Izen ofiziala Andosilla
Posta kodea 31261
Geografia
Koordenatuak 42° 22′ 37″ N, 1° 56′ 31″ W / 42.376944444444°N,1.9419444444444°W / 42.376944444444; -1.9419444444444Koordenatuak: 42° 22′ 37″ N, 1° 56′ 31″ W / 42.376944444444°N,1.9419444444444°W / 42.376944444444; -1.9419444444444
Map
Azalera 51.51 km²
Altuera 332 m
Mugakideak San Adrián, Azkoien, Faltzes, Lerin, Cárcar, Sartaguda eta Calahorra
Demografia
Biztanleria 2.980 bizt. (2023)
Dentsitatea 57,85 bizt/km²
andosilla.net

Ezagutu

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturreko herria da. Ega ibaiak herri zeharkatzen du, eta herria ibai honen ezkerraldean dago. Herrira heltzeko N-122 errepidea hartu behar da Lizarra-San Adriango norabidean.

Andosillako herri mugakideak, honakoak dira: Iparraldean Lerin, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa eta San Adrian, ekialdean Faltzes eta Azkoien eta mendebaldean Sartaguda.

Klima eta landaredia

aldatu

Klima eta landaredia mediterranear motakoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Orokorrean nahiko euri gutxi egiten du (50-60 egun baino ez urte osoan), eta prezipitazioak ugariagoak izaten dira udaberri eta udazkenean. Udak oso lehorrak izaten dira, ekaitzen batek utzitako euriaz gain, ia ez du euririk egiten, eta iparreko zierzo haizeak gogor jotzen du urte osoan zehar (haizearen eragina nabariagoa da neguan dena den).

Nekazaritza eta abeltzaintzaren hedapenak ia erabat desagerarazi dute Andosilla gizakien agerpenaren aurretik estaltzen zuen jatorrizko landaredia. Gaur egun 44 hektarea makal baino ez dira geratzen. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera birlandaturiko 45 hektarea pinu daude.

Auzoak

aldatu

El puente, La villa, El regadío, Barrio de Santa Cruz, Las conejeras, El Barranco eta Las Eras herriko auzoak dira.

Zer ikusi

aldatu

Herriko parrokia (XVI. mendekoa)

Resako baseliza

Jauregia

Zer egin?

aldatu

Ibilbideak

aldatu

Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.

Non jan

aldatu

Azpilicueta jatetxea

Lo egin

aldatu

Villa de Andosilla hotela

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu