Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Beasain

Beasain Euskal Herriko udalerri bat da, Gipuzkoako hegoaldekoa. 13.970 biztanle ditu.

Beasain
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
AutonomiaEuskal Autonomia Erkidegoa
ProbintziaGipuzkoa
Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeaGoierri
Alkatea Leire Artola
Izen ofiziala Beasain
Posta kodea 20200
Herriburua Beasain
Geografia
Koordenatuak 43° 02′ 50″ N, 2° 12′ 12″ W / 43.0473°N,2.2033°W / 43.0473; -2.2033Koordenatuak: 43° 02′ 50″ N, 2° 12′ 12″ W / 43.0473°N,2.2033°W / 43.0473; -2.2033
Map
Azalera 30.02 km²
Altuera 159 m
Mugakideak Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Itsasondo, Ordizia, Lazkao, Olaberria eta Idiazabal
Demografia
Biztanleria 13.970 bizt. (2023)
Dentsitatea 465,36 bizt/km²
beasain.eus

Ezagutu

aldatu

Beasain, Gipuzkoako lurraldearen barruan kokatuta dagoen udalerria da. Hiruburutik, Donostiatik, 42 kilometrora dago, Oria ibaiaren arroan. Pirinioen mendebaldeko amaieran, Beasain eta Galea lurmuturraren artean kokatutako Bizkaiko Erdiko Sinklinalaren barruan alegia.

Hiriguneak 159,2 m-ko altuera du itsas mailarekiko. Herria 500 eta 800 metro arteko altuerak dituzten mediez inguraturik dago. Hauexek dira garrantzitsuenak: Murumendi, Usurbe, Pagokabar,Zormendi, Mallutz, Urresparatz, Murutxiki, Portamosegi, Txoritegi, Atxabal, Ekuneta eta Zarate.

Beasain, 29,9 Km2ko hedadura du eta kokapen geografikoa: Latidudea 43º 03" 12" I, Longitudea 2 º 14" 16" M. Sare hidrografikoa ibai eta erreka desberdinez osatuta dago, nagusiena Oria ibaia duela.

Oria ibaiak Beasain zeharkatzean erreka eta errekatxo desberdinen urak jasotzen ditu: Eztanda, Arriaran, Larrebarrena, Muruerreka, Igartetxeerreka, Basakaitz, Mariarats, Ezkierdierreka, Arkabe, Pasazabal, Zagaitzerreka eta Agauntza ibaia. Urola aldera, Ibaieder erreka dago eta baita ondorengo errekatxo hauek ere: Errekahaundi, Otoerreka, Erroitz-erreka, Sustatxoerreka eta Eulaerreka.

Iparrraldera, Beizama eta Azpeitia ditu mugakidetzat; hegoaldera, Lazkao, Olaberria eta Idiazabal; Ekialdera, Ordizia, Itsasondo eta Saiatz (Bidegoian) eta Mendebaldera, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso. Berrogeitamar mugarri baino gehiago ditu bere inguramenean baina horietatik, bi ospetsuak dira, bakoitza lau herri desberdinen mugatzaile izateagatik "Aratz-Matxinbentako mugarrie" Azpeitia, Beasain, Ezkio eta Itaso Udalerriak elkartzen dituena eta "Domingoko mugarrie" Beasain, Beizama, Saiatz (Bidegoian) eta Itsasondo elkartzen dituena.

Komunikazioak

aldatu

Kokapen geografiko berezia izateak, komunikazioen arloan paper garrantzitsua jokatzea ekarri dio Beasaini. Gainera, Beasainek izan duen industri arloko garrantziari esker, auzo-herrialdeekin eta beste herrialde batzuekin ere, oso harreman garrantzitsuak ditu. Gaur egun, Madril-Irun-Paris burdinbideak zeharkatzen du eta era berean errepidezko komunikazioen gurutzagune garrantzitsua da (N-1 Madril-Irun Errepide Nagusia, Beasain-Durango, Beasain-Iruñea, etab.). Landaretza, klima epel-hezeari dagozkion ezaugarrietakoa da; urte osoan zehar dituen tenperatura bareak eta prezipitazio etengabeak direla bide.

Ondarea

aldatu

Zer ikusi

aldatu

Zer egin?

aldatu

Ibilbideak

aldatu
  • Beasain - Usurbe
  • Beasain - Usurbe - Murumendi
  • Beasain - Usurbe - Murumendi 2
  • Beasain - Lazkao
  • Beasain - Mirandaola

Non jan

aldatu

Erretegiak

aldatu

Jatetxeak

aldatu
  • Andra Mari
  • Artzai-Enea
  • Tti-Tta taberna
  • Guregas taberna-jatetxea
  • Beasaingo Batzokia
  • Irizar Etxea taberna
  • Xerbera

Tabernak eta bestelakoak

aldatu

Udalaren gida

Lo egin

aldatu
  • Dolarea****
  • Beasain Hotela**
  • Igartza Hotela*
  • Salbatoreh*

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu