Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Berriozar
Berriozar Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 10.919 biztanle ditu.
Berriozar | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Raul Maiza |
Izen ofiziala | Berriozar |
Posta kodea |
31013 |
Herriburua | Berriozar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 50′ 10″ N, 1° 40′ 17″ W / 42.836111111111°N,1.6713888888889°WKoordenatuak: 42° 50′ 10″ N, 1° 40′ 17″ W / 42.836111111111°N,1.6713888888889°W |
Azalera | 2.71 km² |
Altuera | 428 m |
Mugakideak | Iruñea, Berriobeiti, Ezkabarte eta Antsoain |
Demografia | |
Biztanleria | 10.919 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 4.029,15 bizt/km² |
berriozar.es |
Ezagutu
aldatuIruñerrian kokatuta dagoen herria. Artikaberri, Zortziko, Lantzeluze eta Etxaburua auzoak auzo berrian daude. Auzo zaharra goiko partean dago eta monumentu batzuk ditu.
Berriozar herriari buruzko lehen aipamena 1268. urteko liburu batean agertzen da. Bertan, herriak zortzi etxe dituela esaten da. Dena den, litekeena da garai horren aurretik ere, Berriozarren etxeren bat izatea, eta bertan jendea bizitzea, gerrarik ez zegoen garaietan; bestela, Iruñeko hiribildu babestuaren babesera jotzen zuten.
1389. urteko uzta txarrek eraginda, herriko nekazariek ez zuten Karlos II.a erregeari zergak ordaintzeko ondasun nahikorik lortu eta urte hartatik aurrera, herria Ezpeletako Beltranen (Ezpeletako Baroia) jabetza bihurtu zen. Ondoren, baroiaren jabetza Ablitasko etxearen eskuetara igaro zen, hark izendaturiko alkate batek herrian agintzen zuela. Ablitasko etxearen eskubide hori 1815 arte gorde zen, Fernando VII.a Espainiakoak boterea bereganatu zuen arte.
XIX. mendean hainbat gerrate eta izurriteri egin behar izan zieten aurre Berriozarko biztanleek. Izurri eta gaixotasunekin batera biztanleria jaitsi, eta aurreko mendeetako hazkunde motela eten egin zen. XX. mendearen erdialdetik hasita, herrira ehunka etorkin iritsi ziren Nafarroa Garaiko herrietatik aurrena, eta Espainiako hainbat probintziatatik ondoren. Biztanleri hazkunde handiarekin batera, herriaren hirigintza erabat aldatu zen, Auzo Berria eta Zortziko auzoa eraiki zirela. Auzo horiek Iruñerriko gune lauan daude, Iruñetik gertu. Hazkunde demografikoarekin batera, herriaren izaera aldatu egin zen, nekazarien herria izatetik, Iruñerriko bizigune izatera.
Berriozarko udala 1991n eratu zen. Izan ere, urte horretan, Berriozar eta Antsoain herriak Antsoain Zendeatik bereizi ziren. Gainerako herriek, (Aitzoain eta Oronsuspe bere auzoa, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza), Berriobeiti udalerria osatu zuten[1].
Zer ikusi
aldatuAuzo zaharreko Doneztebe eliza
aldatuXII. mendearen bukaerako eraikin bakuna. Oin laukizuzena du, burualde zuzena, korua oinetan eta dorre prismatiko handia. XVI. mendean kaperak eta sakristia atxiki zitzaizkion; eta XVIII.enean ataria. Barnean nabarmentzen dira ogiba-arku zorrotzak eta gurutze ganga bakunak. Arku zorrotzeko portada bakuna XII. mendearen bukaerakoa da.Erretaula nagusia tenpluko eskultura obra garrantzitsuena da (1643, Martín de Echeverría). Erromanismoaren eta barrokoaren arteko trantsizioko obra da.[2]
Prozesioko gurutzea
aldatuUrre koloreko zilarrezko pieza da, gotikoa, XV. mendearen lehen herenekoa.
Gaur egun, Iruñeko Elizbarrutiko Museoan dago, bere balio handia dela eta.[3]
Harraska
aldatu1745ean eraiki zen. Bertatik ur garbi eta gardeneko hiru turrusta ateratzen dira. Handienari, erdian dagoenari, “Zorroka” esaten zaio herrian.
Emakumeak goizean goiz joaten ziren bertara ura garbi eta erabili gabe aurkitzeko. Arratsaldeetan, siesta orduetatik aurrera, haurren jolasetarako eta bihurrikerietarako gelditzen zen.
Emakumeek xaboialdia egiten zuten, koloreko arropa garbitzekoa, eta gobada, arropa zuria garbitu eta desinfektatzekoa. 1880ko erroldaren arabera, Berriozarren 13 emakume ziren, lanbidez, latsariak
Ezpeletarren jauregia
aldatuJuan de Ezpeleta jaunak aktiboki hartu zuen parte XVI. mendearen hasieran Nafarroan gertatu ziren guduetan. Agramondarren aldean borrokatu zen, Errege Katolikoak garaitu zuen horretan. Honek Berriozarko jauregia konfiskatu zion Miguel de Donamaría jaunaren alde, Nafarroako Konkistan eman zion laguntzaren truke.
Geroago, Ezpeleta familiak jauregia berreskuratu zuen 1524an Karlos V.a erregeak emandako amnistiari esker. 1623ko bukaeran jauregia hutsik gelditu eta 4 urtez itxita egon zen, harik eta jaunaren tributuak kobratzeko eta eskubideak zein eskumenak mantentzeko ardura zuten zenbait familia bertan kokatu ziren arte. Oinordetzaz, hurrenez hurren, Ablitasko kondeena, Aianzko kondeena eta Besollako markes jaunarena izan zen jauregia.
Egun Kataxar (Alkate zahar) du izena eta eremu pribatua da.
Sagrarioko Andre Maria
aldatuIrudi erromaniko hau, XII. mendekoa, Donamariako ermita zaharrean egon zen, herriko kanpoaldean.Auzokide batek berreskuratu zuen sutatik, frantsesek, 1813ko bere ihesaldian, ermitari su eman eta gero. Irudiaren altuera 90 zentimetrokoa da.
Zer egin?
aldatuIbilbideak
aldatuKriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.
Non jan
aldatuLa Bodega taberna
Kaleberri taberna-jatetxea
Saioa taberna
Tabor taberna
Nafarroako Andaluziaren Etxea
Kirol taberna
101 jatetxea
Lo egin
aldatuBerriozarko autokarabana-gunea
Zer ikusi ondoren
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Berriozar Wikipedian
- Berriozarko udalaren webgunea.