Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Hendaia

Hendaia Euskal Herriko udalerri bat da, Lapurdiko hego-mendebaldekoa. 17.796 biztanle ditu.

Hendaia
Administrazioa
Estatu burujabeFrantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
EskualdeaAkitania Berria
DepartamenduaPirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
KantonamenduHendaiako kantonamendua
Izen ofiziala Hendaye
Posta kodea 64700
Geografia
Koordenatuak 43° 21′ 31″ N, 1° 46′ 28″ W / 43.3586°N,1.7744°W / 43.3586; -1.7744Koordenatuak: 43° 21′ 31″ N, 1° 46′ 28″ W / 43.3586°N,1.7744°W / 43.3586; -1.7744
Map
Azalera 7.95 km²
Altuera 25 m, 0 m eta 108 m
Mugakideak Urruña, Irun eta Hondarribia
Demografia
Biztanleria 17.796 bizt. (2021eko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 2.238,49 bizt/km²
hendaye.fr

Ezagutu

aldatu

Hendaia Lapurdi hegoaldeko kostaldeko udalerri bat da. Bidasoaren eskuinaldean dago, eta Gipuzkoarekin muga egiten du. Hendaiako Ondarraitz hondartza da Euskal Herriko luzeena (3,5 kilometro). Hondartza hori, Txingudiko Badia eta Abadiako eremua ditu leku deigarrienak. Herri zentroa hondartzatik aparte dago, gain batean. Hondartza inguruan dago beste auzo nagusia. Horrez gain, beste hainbat auzo dauzka eremu zabalean, batez ere bizilekuak dituztenak.

Nola heldu

aldatu

Trenez, itsasontziz eta autoz irits daiteke Hendaiara. Baiona aldetik trena badago, ez oso maiztasun handiarekin, ordea. Autobus zerbitzua ere badago, baina maiztasun gutxirekin eta denbora luzea ematen du. Donostiatik topoz joan daiteke. Ordu erdiro dago topoa. Hendaiako tren geltokira iristen da. Handik herri zentrora, hamar minutu behar dira oinez, eta 45 minutu hondartzara joateko. Baina Hendaian bertan badago autobus zerbitzua ere. Irundik ere badaude autobusak. Hondarribitik itsasontzi batek egiten du bi herrien arteko lotura, ordu laurdenero. Hendaiako hondartza ondora eramaten du. Autoz joan daiteke Baiona aldetik D810 errepidetik edo A63 autobidetik, Bera aldetik N-121A errepidetik eta Donostia aldetik AP-8tik edo GI-636tik.

Zer ikusi

aldatu
 
Hendaiako hondartza eta Dunbarriak
 
Txingudiko Badia, Hendaiatik. Atzeko planoan Hondarribia eta Jaizkibel ageri dira
 
Abadia eremuko ibilbideko ikuspegi bat
 
Bakar Etxea, Pierre Loti idazlearen etxea
  • Abadia Jauregia: Itsaslabarren gainean dago, Santa Ana muturraren eta Ondarraitz hondartzaren ondoan. Anton Abadiak eraikiarazi zuen 1860 eta 1870 artean, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neogotikoan, eta Ingalaterran XIX. mendean egin ziren gazteluen eredura. Gaztelua ikusgarria da kanpotik zein barrutik. Hainbat atal interesgarri dauzka, besteak beste kapera, eskailerak, liburutegia, astronomia behatokia eta hainbat gela. Bisita gidatuak izaten dira urte osoan zehar, arratsaldez, eta uztailean eta abuztuan, goizez. Uztailean eta abuztuan, arratsaldez bisita libreak izaten dira. 2020ko osasun egoeran, tokia hartu behar da, aurrez. [1]   Abadia euskal kulturaren sustatzaile ezaguna izan bazen ere, bisita gidatu guztiak frantsesez dira. Bisitetarako ematen dituzten esku orrietan, aldiz, euskarazko bertsioa badago. Kokapena: Erlaitzako bidea [2]   +33 (0)5 59 20 04 51’’’.
  • Txingudiko Badia: Irun, Hondarribia eta Hendaiak inguratzen duten Txingudiko Badiaren zati bat Hendaiatik bertatik ikus daiteke. Badia osorako bista dago Pierre Loti lorategitik eta Hilen Monumentutik [3]. Badia inguru osoan, oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak badaude.
  • Mauresque Etxea:Kanetako portutik ageri den harrizko jauregi bat da. Lapurdiko Monumentu Historikoen zerrendan dago. 1866-1867 artean Jules de Polignac (1817-1890) politikariak eraiki zuen, Karlos X.a Frantziakoaren erregealdian Frantziako Lehen Ministroa izan zenak. Eraikinak arabiar eta espainiar arkitektura estiloak nahasten ditu. Kokalekua: Arrantzaleen karrika [4]
  • Bakar Etxea edo Pierre Lotiren etxea: Mauresque etxeari lotuta dago. Pierre Loti idazleak erosi zuen 1903an, eta han hil zen 1923an. Lapurdiko Monumentu Historikoen zerrendan dago. Etxe-aurrea Arrantzaleen karrikatik ikus daiteke [5].
  • Ondarraitz hondartza: Euskal Herriko hondartza luzeena da, Bidasoatik Abadia eremuraino doana. Hondartza barea izan ohi da, eta itsasbehera dagoenean, eremu oso zabala edukitzen du. Hondartza bazterreko ibilbidetik ikus daitezke XX. mende hasieran eraiki zituzten euskal arkitekturako hainbat etxe. Etienne Durandeau arkitektoak eraikiarazi zituen, Bidasoatik Kasinorako eremuan.
  • Hendaiako Kasinoa: Hondartza bazterrean eraikitako eraikin nahiko handia da, 1884an eraikia, ekialdetar arkitekturari jarraiki. Kasinoaren egoitza izan zen 1980ra arte [6].
  • Etxe Gorria: Etienne Durandeau arkitektoak 1911n eraikitako etxe bat da, hondartza bazterrekoen antzik ez daukana. Izenak dioen bezala, etxe gorria da. Lapurdiko Monumentu Historikoen zerrendan dago. Ez da bisitatzen, baina Zitroinondo karrikatik ikusten da [7].
  • San Bixintxo Eliza: 1588an eraikitako eliza da, baina hainbat aldiz suntsitua izan ondoren, XIX. mendearen hasieran berreraiki zuten. Hendaiako eliza nagusia da. Sarreran gurutze zikliko ospetsua dago. Udaletxearen ondoan dago [8].

Zer egin?

aldatu
  • Surfa:Hendaian aukera asko dago surfa praktikatzeko, eta baita surf ikastaroak jarraitzeko ere.   Hainbat elkartek eskaintzen dituzte euskarazko ikastaroak, baina webguneetan eskaintzen duten informazioa frantsesez dago bakarrik. Hauek dira elkarteak: Newschool [9], Ecole de Surf Txingudi [10], Edole de Surf Hendaia [11] eta Lehena [12].
  • Urpekaritza: Bi elkartek eskaintzen dute aukera urpekaritza egiteko.   Espainolez, frantsesez, ingelesez eta alemanez eskaintzen dute zerbitzua, baina ez euskaraz. Vivre Océan   +33 (0)6 82 90 33 96 eta Planet Océan [13]   +33 (0)6 62 63 66 27 dira bi elkarteak. Kirol portuan daukate egoitza.
  • Kayak: Txingudiko Badian kayakean aritzeko aukera badago. Hiru elkartek ematen dute zerbitzu hori.   Zerbitzua espainolez, frantsesez edo ingelesez dago; ez euskaraz. Elkarteak dira Arteka Ocean [14]   +33 (0)5 59 20 60 02, Atlantic Pirogue [15]   +33 (0)5 59 47 21 67 eta Centre Nautique Itsasoko Haizea [16]   +33 (0)5 59 39 85 43.

Ibilbideak

aldatu

Non jan/edan

aldatu
  •   Chez Patxi., Itsasoko Etorbidea, 2 [17], +33 (0)6 71 48 19 37.. Kasinoan bertan kokatuta dagoen jatetxea, terraza dauka hondartza hegian. Zerbitzua euskaraz eskaintzen dute.
  •   LoVi. Gosariak eta kafe, te edo txokolate beroa edota etxean egindako hainbat bixkotxa mota eskaintzen dituzte, besteak beste. Zerbitzua euskaraz eskaintzen dute eta barruko seinaleak bi hizkuntzetan dituzte [18].   +33 (0)5 59 45 71 76. Kokapena: Errepublika plaza, 12 [19]. Eguneratuta: 2020/08/21
  •   Kanttu ostatua. Errazioak eta menuak dauzkate, eta terraza hondartzatik gertu. Zerbitzari batzuek euskaraz hitz egiten dute, beste batzuek ulertzen dute, baina webgunea [20] eta karta frantsesez dituzte.   +33 (0)9 82 54 53 90. Kokapena: Eukaliptoen karrika, 22 [21]. Astelehenetan itxita. Eguneratuta: 2020/08/21
  •   Txirimiri. Euskal sukaldaritza egiten dute: pintxoak, bazkariak eta afariak ematen dituzte. Zerbitzariaren arabera, zerbitzua euskaraz jaso daiteke, baina webgunea [22] frantsesez dute.   +33 (0)6 83 56 02 30. Kokapena: Mimoasa etorbidea, 9 [23]. Eguneratuta: 2020/08/21

Lo egin

aldatu
  •   Le Santiago hotela. Gaua 80 eta 180 euro artean. Zerbitzariaren arabera, zerbitzua euskaraz jaso daiteke, baina webgunea [24] frantsesez dute. Jatetxea ere badute, eta sukaldaritza berria eta fusioa lantzen dituzte.   +33 (0)5 59 20 00 94. Kokapena: Santiago karrika, 15 [25]. Eguneratuta: 2020/08/21
  •   Hotel de la Gare. Gaua 55 eta 70 euro artean. Zerbitzua euskaraz ere ematen dute.   +33 (0)5 59 20 81 90. Kokapena: Deportatuen karrika, 1 [26]. Eguneratuta: 2020/08/21
  •   Valencia hotela. Gaua 75 eta 165 euro artean. Zerbitzua euskaraz ere ematen dute, baina webgunea [27] frantsesez dute.   +33 (0)5 59 20 01 62. Kokapena: Itsasoko etorbidea, 29 [28]. Eguneratuta: 2020/08/21
  •   Camping Ametza. Gaua 21 eta 42 euro artean. Zerbitzua euskaraz ere ematen dute, baina webgunea [29] frantsesez, espainolez eta ingelesez.   +33 (0)5 59 20 07 05. Kokapena: Erlaitzako bidea [30]. Eguneratuta: 2020/08/21
  •   Camping la Corniche. Gaua 21 eta 42 euro artean. Zerbitzua euskaraz ere ematen dute, baina webgunea [31] frantsesez, espainolez eta ingelesez.   +33 (0)5 59 20 06 87.Eguneratuta: 2020/08/21
  •   Les 2 Jumeaux kanpina. Mobile home-ak alokatzeko aukera eskaintzen du, 250 eta 1090 euro artean, astea. Zerbitzua euskaraz ere ematen dute, baina webgunea [32] frantsesez.   +33 (0)5 59 20 01 65. Kokapena: Erlaitzako bidea [33]. Eguneratuta: 2020/08/21

Zer ikusi ondoren

aldatu
  • Erlaitzako bidetik Ziburura joan daiteke errepidez edo oinez.
  • Kirol-portuan itsasontzia hartuta edo autoz itzuli osoa eginda, Hondarribira joan daiteke.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu