Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Los Arcos

Los Arcos Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 1.151 biztanle ditu.

Los Arcos
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Jerónimo Gómez
Izen ofiziala Los Arcos
Urantzia
Posta kodea 31210
Geografia
Koordenatuak 42° 34′ 00″ N, 2° 10′ 59″ W / 42.566666666667°N,2.1830555555556°W / 42.566666666667; -2.1830555555556Koordenatuak: 42° 34′ 00″ N, 2° 10′ 59″ W / 42.566666666667°N,2.1830555555556°W / 42.566666666667; -2.1830555555556
Map
Azalera 57.67 km²
Altuera 438 m
Mugakideak Mendabia, Elizagorria, El Busto, Piedramillera, Santsol, Mues, Etaiu, Villamayor de Monjardín, Barbarin, Lukin eta Sesma
Demografia
Biztanleria 1.151 bizt. (2023)
Dentsitatea 19,96 bizt/km²
losarcos.es…

Lizarra eta Viana herrien artean dago, Odron ibaiak zeharkatua, nafar erregeek maiz eta nabarmen haren alde eginiko herri hau.

Donejakue bidearen geldiune ezinbestekoa, haren bazterretako bakoitzean historia, artea, folklorea eta gastronomia sumatzen dira. Donejakue bidea ospitalez, ostatuz, eta noblezia-etxez josia dagoen kale nagusitik barna doa, eta Los Arcos herriak izan zuen indarra erakusten digu, pelegrinen joanari zein bidegurutze izateari esker.

Herriko alde zaharra Erdi Aroko itxurakoa da, kale luze eta paraleloak jantzita. Garai batean harresiz inguratuak ziren kaleok, baina geroago eraikin berriak egiteko erabili ziren.

Gotor-plaza haren lekuko gisa, bi portale ditugu: Estankokoa eta Gaztelakoa, garaipen arkuaren itxuraz. Azkenik, Santa Maria eliza nafar barrokoaren multzo harrigarrienetakoa da, arras aberatsa eta ikusgarria.

Abuztuaren 14-20 bitarte, Jasokundeko Ama Birjinaren eta San Rokeren omenez, herriko jaiak ospatzen dira. Egunotan entzierroak eta behi suharren txuliaketak, musika eta su festa ditugu karriketako animagarri.

Jaiak ospatu aurreko igandean, artisau azoka egoten da herrian.

Herriaren kanpoaldean, Logroñora bidean dago Nafarroako zirkuitua, Motorrentzako B mailako eta autoentzako 2 D1 mailako lehiaketak egiteko eta 1 formulako entrenamenduetarako prestatuta dago; Espainiako ipar-mendebaldean ez dago halako azpiegiturarik. Horrez gain, kart-pista bat dauka, edonork arrisku-kirol hau era dibertigarrian praktikatu ahal izateko.

Zer ikusi

aldatu

Santa Maria eliza

Zer egin?

aldatu

Ibilbideak

aldatu

Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.

Non jan

aldatu

Ezequiel Monaco ostatua Meson de Gargantua Suetxe Villa Los Arcos

Lo egin

aldatu

Casa de la abuela Casa Luzuriaga Mavi Monaco ostatua Suetxe

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=2360&