Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ondarroa
Ondarroa Euskal Herriko udalerri bat da, Bizkaian. 8.179 biztanle ditu.
Ondarroa | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Lea-Artibai |
Alkatea | Argia Ituarte Arkotxa |
Izen ofiziala | Ondarroa |
Posta kodea |
48700 |
Herriburua | Ondarroa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 19′ 19″ N, 2° 25′ 10″ W / 43.321944444444°N,2.4194444444444°WKoordenatuak: 43° 19′ 19″ N, 2° 25′ 10″ W / 43.321944444444°N,2.4194444444444°W |
Azalera | 4 km² |
Altuera | 6 m |
Mugakideak | Berriatua |
Demografia | |
Biztanleria | 8.179 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 2.044,75 bizt/km² |
ondarroa.eus |
Ezagutu
aldatuBizkaiko herri hau Lea-Artibai eskualdeko kostaldean dago. Itsasoz eta mendiz inguratuta dago. Artibai ibaia itsasoratzen da berton. Ibaiaren ahoan kokatutako hondartzetatik dator "Ondarroa" izena, ("Ondar ahoa"). 4 kilometro karratu besterik ez duen arren, arrantza portu garrantzitsua du. Bertan igarriko diozu euskal ohiturak bizi irauten dutela herri honetan, baita euskara ere.
Zer ikusi
aldatuLekurik xarmangarriena alde zaharra dugu. Leku berezia da eta bertan 3 kale nagusi ditugu: Kaleandi, goiko kalea eta Ipar kalea. Erdi aroko kaleak, estuak eta aldapatsuak. Portu zaharra ere ikustekoa da, bere zubi zahar eta kofradia zaharrarekin batera. Bertatik indartsu argi ikusiko dugu Andra Mari eliza, arku handien gainean eraikita. Kanttoipe errebueltatik aurrerantz eginda, zugaztia pasatu eta Ondarruko portura helduko gara.
Zer egin?
aldatuProbatu
aldatu- Arraina, freskoa eta arrantza portuan lehorreratu berri edo kontserban prestatutakoa.
- Bizkaiko Txakolina jatorri izendapeneko txakolina: Harizpe Upategia.
- Pole ren izozkia. (1943 tik). Artisau erara egindako izozki tipikoa.
Sentitu
aldatu- Arrantza portua. Kresala usaintzeko, arrantzaleen arrantzen joan-etorriak miresteko eta Kalatxoriak sareetan harrapatuta geratutako arrain txikiei erne-erne begira ikusteko lejua da.
- Aieriko padurak. Artibai ibaiaren bokalekoak, NATURA2000 Sarean daude eta 80 hegazti espezie ingururen babesleku dira.
- Arrigorri hondartza.Portuko harresiek babesturik, oso hondartza segurua da. Bainatu, oinak hondarretan barneratu, edo nahiago baduzu, Saturrarainerano doan itsas pasealekuaz gozatu.
- Antiguako Ama.baseliza XV. mendekoa da, bertan dago Ondarroako arrantzaleen zaindaria den Ama Birjiña. Bertara heltzeko aldapa maldatsua igo behar da baina merezi du gero herriko gune altuenak opa digun ikuspegi liluragarriarekin gozatzeko.
Bizi
aldatuOndarroako portuan lehorreratu berri den arraina, Bizkaiako Txakolina jatorrizko izendapena duen pertsonalitate nabarmeneko ardo batekin lagunduta dastatu edota eguerdian nahiz gauen herriko tabernetan poteoan ibili, esperientzia ondarrutarrein partekatuz.
- Kalean entzungo duzu euskara bizi dela Ondarroan.
- Bizi zeuk ere euskaraz Ondarroa.
Ibilbideak
aldatuOndarroa, ibaiertzetik itsasorantz (Arbide pasealekua)
aldatu- 1. Antiguako Ama Arraun Elkarteak paseoari hasiera ematen dio, Ibilbidea Artibai ibai ondotik zehar, honen bokalera arte doa. Kantauri itsasoa bistaratuz.
- 2. Kofradia zaharrak, Zubi Zaharrak, Andra Maria elizak eta Kanttoipeko etxeek ibaian sartu nahi dutela dirudi, ibaiaren bestaldetik.
- 3. Zubi biratzaileak Arrigorri hondartzara garamatza; horren aurrean dago Calatrava arkitektoak egindako Itsasaurreko zubia, arku ikusgarria duena.
- 4. Hondartzara bidean, 1927koa itsas ura zuen antzinako bainuetxea, taberna eta jatetxe da gaur egun. (Moby Dick).
- 5. Eskuinean, Arbide pasealekua hasten da, minutu gutxian Saturrarango hondartzara eramango gaituena. Itsasoaren, badiaren eta Saturrarango haitzen bista zoragarriak dira paseo honetako lagunik onenak.
Kantauri Itsasoa, Mendebaldeko mendietatik ( Tontorramendirantz)
aldatu- 1. Angel Lertxundiren eskulturak. Hondartzako zubia (berdea) zeharkatu eta Arrigorri hondartza baino lehen Mutrikurako errepidearen hasieran dauden eskailerak igo ondoren dagoen begiratokian daude.
- 2.Txorierrekako etxeak. Bidearen ondoan eta malda handiaren aurretik. Maldaren gogortasunak, gurutze-bideari jarraituz, berehala du saria itsasoaren eta Ondarroaren bistei esker.
- 3. Akilla baserria eta Burgo baserria, aintzinako saroi dotorearekin, inguruko arkitektura zibilaren adierazle dira; bertan dago Burgoko kortabasoa.
- 4. 40 minutuko ibilbidearen ondoren, azken hiru gurutzeek Santa Gurutze baselizara daramate: Kalbarioko Kristoaren irudi zoragarria dago bertan. Bertatik, Ondarroa bukolikoaren ikuspegi panoramikoa ikusten da. Artibai ibaia sigi-saga duela. Antzina, Kanariar Uharteetara zihoazen misiolariak egoten ziren paraje horretan.
- 5. Bideak Tontorramendirantz jarraitzen du, Berriatuara, bidegorri batetik, edo Markinako mendietarantz.
Artabidetik
aldatuOndarroa herrigunetik irteten den bideak, Artabide kaletik Lekeitiorako norabidean (BI-638), paisaia zoragarriak eskaintzen ditu, oinez edo bizikletaz.
- 1. Santa Klara baseliza eta talaia azkeneko kurban daude, ezkerretara.
- 2. Kortsarioen leku eta arrantzaleen babesleku izandako haitzak eta kalak lagun ditugu bide eder eta lasai honetan.
Gorozika baserrien auzorantz
aldatuZaldupeko futbol-zelaiaren ondoko aparkalekutik, goranzko errepideak markatzen du norabidea. Gorozika landa auzo menditsu, bakarti eta lasaia da, non baserri dotoreetan bizi den jendea: Iramategi Berri, Mokau, Antzone, Gozizko, Bizkua eta Eskola-etxea, eta San Joan baseliza.
Ondarroa kulturala
aldatu- 1.Aita eternoaren kapera. Herrira sartzeko ateetako bat izan zen. Santutxo bat, bertan, Gipuzkoara bidean irteten zirenek babesa eskatzen zuten. Kapera XIV. mendean eraiki zen.
- 2.Zubi zaharra edo zubi erromatarra 1953ko uholdeen ondoren berriztatu zuten. Alde batean Kofradia Zaharra dago, Pedro Guimon arkitektoak 1919 an berritutakoa. Gaur egun Turismo Bulegoa dago bertan.
- 3.Erribera eta Nasa Kalea. Horietan ibiltzea kostako kale tipikoetan ibiltzea da.
- 4.Zubi barria. Hainbat eta hainbat urtetan, Ondarroako sarbide bakarra izan zen ibilgailuentzat.
- 5. Likona dorrea. San Ignazio kaletik eskailera estu eta piko batzuetatik gorantz iristen da bertara. Marina Saenz de Licona(XV.mendea), Jesusen Lagundiaren sortzaile San Inazio Loiolakoaren amaren jaiotetxea da. Ezin da barrutik bisitatu.
- 6. Kaleandi. Alde bakoitzean, Ondarroa bezalako herri arrantzale bateko eraikin txiki tipikoak ikus daitezke.
- 7. Andra Mari eliza eta Udaletxe zaharra, fatxada toskanarrekoa; Pedro Mari Unanue tenore ondarrutar ezagunaren izena duen plazan daude biak.
- 8. Erronda paseoa edo “korreta”. Eliza inguratzen duen aintzinako paseoa; ibaiaren, zubien eta abarren bista zoragarriak ditu. Azken zatian, herriko aire libreko pilotaleku bitxia dago.
- 9.Kortxeleko Mamuak, Andra Maria Elizaren kortxelean kokaturik daude.Flandestar-borgoniar estiloko hamabi figura dira, eta Erdi Aroko klase sozialak ordezkatzen dituzte. (Ezkerretik eskuinera): erregea, xirularia, arrabitaria, erromesak, soldaduak, inudea, erregina, monjea, morroia eta zalduna.
- 9.1. Korretatik behera, Iparkale, antzinako kale tipikoa da eta sagardotegi ezagunak zeuden bertan. Beherago Alameda dago eta , jarraian, Itsasaurre, porturako edo Arrigorri eta Saturrarango hondartzetako norabidean. Hor dago Hondartzako zubia. Hortik oso ondo ikusten da Itsasaurre zubia.
- Arrantza portua. Arratsaldeetako lasaitasunak ez du inolako zerikusirik arrantzaleen goizetako joan-etorri eta arrantzekin.
- Sarrerako biratokiko itsasoko emakumeen lanbideen omenezko Casto Solanoren eskultura, kaia, lonjak, izotz fabrika, anaitasuna, sareak, itsasargia, itsasontzi etxea eta itsasoko eguzki erlojua Ondarroako prtuak egunero bizi duen martxaren martxaren adierazgarri dira.
- Emakumeak portuan egon izan dira beti, arrantzarekin lotutako lanetan, etxeko lanez, sareak konpontzeaz eta arraina saltzeaz ere arduratzen ziren bitartean.
- Vega eraikina: Pedro Guimon Egiguren arkitekto bilbotarrak egina, XX. mendeko joera modernisten adibidea da.
- 9.2. Korretatik gora, Txomin Agirre kaleak edo Goikokalek, kale horren amaieran jaiotako Txomin Agirre euskal idazleari zor dio izena. Malda pikor bat igota, Antiguako Ama baseliza dago, XV.mndekoa. Bertan Antiguako Ama Birjiña, ondarrutarren eta bereziki arrantzale eta marinelen zaindaria. Herriko lehen eleiza izan zen.
Zubien ibilbidea
aldatuHerri osoa Artibai ibaiak zeharkatzen du, Bizkaiko golkoan itsasoratu arte, beraz, hortik hainbeste zubi izatera.
- Itsasaurre zubia:Portuko autobus geltokian hasiko dugu ibilbidea. Bertan parez pare daukagu Ondarroako zubien artean berriena, hau da Itsasaurre zubia. Santiago Calatrava arkitekto eta ingeniari ospetsuak diseinatu zuen, hortaz beti izan da ezaguna “Calatrava zubia” bezala. Altzairuzkoa, estilo abangoardistako zubi hau 1995 ean eraiki zen.
- Pixkat aurrerago ikusiko dugu, plaiko zubixe,bezala ezaguna den zubia. XIX. Mendeko amaiera eta XX. Mende hasierako “burdin-arkitekturaren” adibide polita da. 1927.an eraiki zen Arrigorri hondartzarako bidea errazteko. Harrizko bi zutabek eusten dute burdinazko egitura, eta zutabe horietako baten gainean biratu eta ireki egiten zen tamaina handiko itsasontziei sartzen uzteko. 1970. Hamarkada arte bertatik igarotzen zirenek bidesari bat ordaindu behar zuten, 5 zentimo edo “txakur txiki” izenez ere ezaguna. 2020an eraberritua.
- Zubiaren ezkerraldetik pasealekua jarraituz, portu zaharrera helduko gara, “astilleru” tik igarota, gaur eguneko arraun elkartearen lokalaren aurretik pasatuko gara eta bertan aurrean ikusiko dugu Ondarroako zubi enblematikoena, “zubi zaharra”. Mendeetan zehar gutxienez hiru edo lau zaharberritze lan (azkena 1961 ean) jaso dituen harrizko zubi honek hartu zuen 1330ean jada existitzen zen egurrezko zubi altxagarri zaharraren lekua. Ibaian gora zihoazen itsasontziek eta zeharkatzen zuten abereen jabeek ustiapenaren jabea zen hiribilduari zerga bat ordaindu behar zioten.
- Pasealekuan aurrerantz jarraituta, berehala ikusiko dugu “zubi barria” (1857-1859).Harrizko zubi sendo honek Berriz-Ondarroa errepidea Mutriku eta Debarantz egiten ari ziren errepidearekin lotu zuen. Horrela XIX. Mendearen hiruregeiko hamarkadan ireki zen, Lekeitiorantz doan kostako errepidea. Isolamendu geografikoaren amaierak piztu egin zuen Ondarroa. Horretxek animatu zituen ondarrutarrak arrantza-sektorea indartzera eta herriaren zein portuaren egitura aldatzera.
- Pasealekuan aurrerantz eginda, herriko azkenengo zubiarekin aurkituko gara."Zaldupeko zubia": Ikastetxera, futbol zelaira eta kiroldegira abiatzeko zubia da. Gaur egun dagoena 70. hamarkadan eginikoa da baina honen aurretik egurrezko "dindilikazko" zubi bat zegoen. Oinezkoentzako paseabide berria 2009 an egin zen.
Eta hemen amaitzen dugu, zubien ibilbidea. Abiapuntura, etorri garen bidetik joan gaitezke, edo bestela herri barrutik, beste ikuspuntu batetik ere herria ezagutzeko.
Non jan
aldatuJatetxeak
aldatu- Arrigorri., Arrigorri 3, ☏ 946830047 ..
- J.Manuel Erretegia., Sabin Arana 23, ☏ 946830104 ..
- Batzokia., Artabide 36, ☏ 946832665 ..
- Beikozini., Iparragirre 10, ☏ 946832899 ..
- Sutargi., Nasa 11, ☏ 946832258 ..
Gozotegiak
aldatu- Errota., Antiguako Ama 5, ☏ 946830129 ..
- Koxkorra., San Inazio kalea 5, ☏ 946830129 ..
- Etxeberria., Iturribarri kalea 10, ☏ 946413835 ..
Lo egin
aldatuPentsioak
aldatu- Arrigorri., Arrigorri 3, ☏ 946830047 ., .
- Patxi., Artabide 21, ☏ 609986446 ., .
Nekazalturismoak
aldatu- Harizpe., Txanbete z/g, ☏ 946832367 / 615730615 ., .
- Galtzu., Galtzuaran baserria, ☏ 946830085 / 646696681 ., .
Zer ikusi ondoren
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Ondarroa Wikipedian