Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Aita Santuaren ibilbidea-Agur Harria
Zailtasun ertaineko mendi-ibili honek Agur Harriraino eramango gaitu. Lekua enblematikoa da, Frantzisko Xabierkoak bertan agurtu baitzituen senideak misiolari-abenturari ekin aurretik.
Aita Santuaren ibilbidea-Agur Harria | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Xabierko gaztelua, eta Erronkariarren Errege Abelbidearekin paralelo doan bidea |
Distantzia | 13 kilometro. |
Ingurunea | Inguruan Esa edo Leire ere badaude |
Abiapuntua | Xabier |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuIbilbidea Xabierko gaztelu historikoko zelaigunean bertan hasiko dugu. Baso-pistak, bideak eta Nafarroako behe-mendietako paisaiak zeharkatuko ditugu: Leireko mendilerroa, Aragoi ibaia, Agur Harria eta abar. Esako errepidea zeharkatu ondoren, ezkerrera egingo dugu, Erronkariarren Errege Abelbidearekin paralelo.
Bidegurutze batera iritsiko gara, eta eskuinera egingo dugu Aita Santuaren bidetik. Pista batera iritsiko gara, eta geroago lurrezko bide bat hartuko dugu Bide Zaharrera iritsi arte. Jaitsieran, soro landu bat zeharkatu ondoren, Agur Harrira eramaten duen bidea ikusiko dugu. Abelbidetik tontorrera iritsiko gara, eta gurutze bat eta azalpen-panel bat ikusiko ditugu bertan. Hasierako bidegurutze balizaturaino jaitsiko gara, eta, handik, gazteluraino.