Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Arrasate-Arantzazu erromesbidea

Arrasatetik Arantzazuko santutegirako erromes bide zaharra ezagutu, bidean dauden auzoak igaroz eta Urkuluko uharkaren ikuspegiaz gozatuz[1]

Arrasate-Arantzazu erromesbidea
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Gipuzkoa
Zailtasuna Zaila
Lekuak Arrasate, Aretxabaleta, Oñati
Distantzia 16,7 km. 6 ordu.
Ingurunea Bedoña auzoa, Larrino auzoa, Urkulu uharka, Urrexola Garai mendatea, Arrikrutz auzoa, Arantzazuko santutegia
Abiapuntua San Andres auzoa (Arrasate)
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

PR-GI 106 ibilbidea da. Arrasateko San Andres auzoan abiatzen da ibilbidea. Zerrajera kalean aurrera joanez Bedoñako bide zaharrarekin egingo dugu topo eta ezkerretara hartuta aldapan gora egingo dugu Bedoñara iritsi arte. Iturriaga baserriaren albotik Aretxabaletako Larrino auzorako bidea hartuko dugu[2]. Larrinoko San Kristobal eliza Urkuluko uharkaren gainean dago eta aurrean dagoen zelaitik uharkaren ikuspegi itzela dago, bai eta berau inguratzen duten mendiena ere; ezkerretik eskumara, Orkatzategi, Ametzueta, Iruatx eta Kurtzebarri.

Bidean aurrera jarraituz Urkulura jeisten den bidea aurkituko dugu eta aldapan behera uharkaren itzuliraino jeitsiko gara. Ezkerrera jo behar da, urtegiaren presa pasa eta bihurgune pare batetara gorantz egiten duen bidea aurkitzen da. Arantzazurako bidea dela seinaleztaturik dago. Bidean gora eginez Urruxola Garai mendatera iritsiko gara. Bidean Urkuluko uharkaren ikuspegi desberdin bat izango dugu, atzean Anboto, Murugain eta Udalaitz mendiak ikusten direla, besteak beste. Urruxola Garai mendatean leintztarren eta oñatiarren arteko gudua gertatu zen Ahaide Nagusien arteko borroketan kokatzen dena[3]. Gaur egun oraindik Aretxabaleta eta Oñati udalerrien arteko muga bertan kokaturik dago.

Mendatea pasa ondoren Urruxola auzora ikusiko dugu aurrean. Andre Mariaren parrokiara iritsi eta prolanezko bidexka bat hartuko dugu Barrenetxe parean Jaturabera doan kanalari jarraituko diogu Araotzerako errepidera iritsi arte. Ondoren Arrikrutzeko benta zaharreko bideari ekin eta Arantzazurako galtzada hartuko dugu. Galtzadari Zelaizabal jatetxeraino jarraituko diogu santutegira doan errepidearekin bat egin arte. Errepidea gurutzatu eta bestaldetik gora jarraituko dugu Santo Kristoren ermitaraino. Handik Arantzazuko santutegia ikusten da eta berehala iritsiko gara amaierara.[4]

Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Gipuzkoa Natura
  2. Baserri sarea
  3. El Diario Vasco
  4. Baserri sarea