Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Arrigorriaga, jatorria kondairetan ezkutatzen duen herria

  [1]

Arrigorriaga, jatorria kondairetan ezkutatzen duen herria
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Bizkaia
Zailtasuna Erdikoa
Lekuak Arrigorriaga, San Asentzio baseliza, Upo, San Segismundo baseliza, Artanda
Distantzia 15,2 km. 4 ordu eta 10 mn.
Ingurunea Arrigorriaga inguratzen duten mendiek ibilbide klasikoa osatzen dute, eta Upo nahiz Artanda izenak mendizaleen artean ezagunak dira. Oraingoan, ordea, hain ohikoak ez diren bideak zeharkatuko ditugu.
Abiapuntua Arrigorriaga
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Arrigorriaga herriaren jatorria kondaira eta mitoetan ezkutatzen da. Herriaren izena bera ere bitxi samarra dela esan behar da (harri gorriak dauden lekua). Legenda horren mamia ezagutu nahiko bagenu, 888. urtera jo beharko genuke, gutxi gorabehera. Padura izeneko lekuan —gaur egun Arrigorriaga dagoen tokian—, Bizkaiko Jaunaren soldaduek —lehenengo Jaunarenak dio kondairak— leondarrak suntsitu egin omen zituzten borroka odoltsu batean. Arrigorriaga izena inguru hartan isuritako odolak gorrizturiko harrien oroigarri ipini ei zitzaion leku hari; beste batzuen esanetan, Ollargan mendian aurki zitezkeen burdinazko zainengatik ezarri zitzaion. Kontuak kontu, Arrigorriaga aipatzen duten lehen berri historikoak XII. mendekoak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Berriatik hartua