Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Basajaunberroko basoa

Oso ibilaldi erraza da, zuhaitz eta belardien artean sigi-saga egiten duena eta Donejakue Bideko tarte batetik itzultzen dena. Izenaren jatorria euskal mitologiako Basajauna da.[1]

Basajaunberroko basoa
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Oso erraza
Lekuak Donejakue Bidearen zati bat, Sorginkeriaren ibilbidean
Distantzia 3,9
Ingurunea Orreaga eta bere inguruak ederrak dira bisitatzeko
Abiapuntua Orreaga
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Mendi-ibili hau Kolegiataren atzealdeko aparkalekutik abiatzen da, eta, lehen zatian, baso-pista batek pagoz eta haritz bitxiz (El Lancero izenekoa, adibidez) osatutako baso batean zehar eramango gaitu. Belardien ondotik jarraituko dugu Nafarroako Gobernuaren finka esperimentaleraino, eta baliteke abereak bazkatzen ikustea.

Bertan, zolatutako pista bat hasten da, eta errepideraino eramango gaitu. Errepidea zeharkatu, eta Donejakue bidea hartuko dugu kontrako noranzkoan, Orreagarantz. Bidean, pagoak, haritzak, konifero batzuk eta gorostiak ikusiko ditugu. Diotenez, inguru hauetan akelarreak egiten ziren. Horregatik, Nafarroako Sorginkeriaren Ibilbidean sartuta dago ibilbidea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ibilbidearen inguruko argibideak