Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Belhigaña Ahüzkitik
Panoramika ikusgarria, Arbailako basoen eta Zuberoa eta Biarno arteko mugan dauden mendien gainetikoa. Auzoko hiru gailur lotuko ditugu: besteak beste, Belhigaña. [1]
Belhigaña Ahüzkitik | |
---|---|
Herrialdea | Zuberoa |
Zailtasuna | Erraza |
Lekuak | Ahüzki, Lomendi, Letxarra, Belhigaña |
Distantzia | 13 km. 3 ordu eta 15 mn. |
Ingurunea | Panoramika ikusgarria, Arbailako basoen eta Zuberoa eta Biarno arteko mugan dauden mendien gainetikoa. Auzoko hiru gailur lotuko ditugu: besteak beste, Belhigaña. |
Abiapuntua | Ahüzkiko aterpea (Altzürükü) |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuAhüzkiko aterpetxetik ekingo diogu ibilbideari; Bohorkortea mendi tontorraren (1.214 m) magalpean dago, eta ur mineralezko iturri bat ere bada han. Asfaltozko bidetik jaitsiko gara, handik hurbil dagoen errepide bidegurutze bateraino, Ibarburia mendian doi-doi. Han, asfaltozko bidea zeharkatuko dugu, eta orientazio mahai baten aurretik pasatuko gara; panel bat ere badu, Ahüzki iturriaren ezaugarri osasungarriak deskribatzen dituena. Hortik, atzealdera joko dugu, zabal ageri den mendi bizkar berderantz.
Belardi zabal bigun batetik doan bidezidorraren arrastoari jarraikiz, Lomendi muinoaren goreneraino igoko gara; edaska bat dago han, eta, harainoko ibilbide labur guztian, ikuspegi bikaina izango dugu: Iratiko mendi multzoak, Orhiren silueta nabarmena eta Zohoreko basoa ?behealdeko mazeletatik gorantz?.
Aurrera segituko dugu, eta pista batetik mendi lepo bateraino jaitsiko gara azkenean; handik, gorantz ekingo diogu berehala, zelai zabal pendiztsu batetik barrena, eta, zati harkaiztsu samar bat pasatu eta gero, Letxarrako gailur esferikora iritsiko gara. Bigarren mailako tontor bat da, eta handixe segituko dugu aurki eskuinaldeko erlaitz berdetik; gero, maldan behera egingo dugu, eta, zelaiaren ezkerreko hegaletik ibiliz, pagadi batean sartuko gara, Arangaitz mendi lepora iritsi aurretixe, eta haraino doan bidezidorrarekin bat egingo dugu.
Hala, aurrez aurre izango dugu Arangaitz edo Letxarra mendi lepoa zeharkatzen duen errepidea; bidea gurutzatu, eta edaska baten eta mendi lepoa seinalatzen duen kartel baten aurretik pasatuko gara, eta zelaian barrena ibiliko, arbola ilara batek bidea ixten digun arte; han, eskuinaldeko bidezidor baten arrastoari segituko diogu, hurrengo bidexka bateraino, larre itxi bat eta korta bat aurkitu aurretixe. Haren aurrez aurre ikusiko dugu, zutunik, Belhigaña.
Bidexkaren ezkerreko aldetik joko dugu, larrea inguratu, eta pagadi batean barneratuko gara; gure ezkerrera, itxitura bat aurkituko dugu, eta haren parez parez ibiliko gara, eta emeki-emeki jaitsiko. Bidezidorra estutu egingo zaigu, eta, lurra ganaduaren joan-etorriak ildaskatua dagoenez, litekeena da lokaztua ere egotea. Zuhaixken zerrenda bat zeharkatuko dugu hurrengo, eta bidezidorra bitan banatzen den tokiraino iritsiko gara; ezkerreko adarretik joko dugu aurrera.
Belhigaña tontorreko talaia
aldatuHandik metro gutxi batzuetara, mugarri sail baten arrastoari jarraituko diogu, baso hostotsu batetik barrena, eta Belhigañaren ekialdeko zelai soiletik zehar; Zuberoa Garaiko mendi tontor multzoaren ikuspegi ederra izango dugu. Behin horretaraz gero, esku-eskura dago Belhigañako gailurra: zuzenean goreneraino igo besterik ez dago.
Belhigañaren gailurreraino iritsi eta gero, Letxarrako mendi lepora itzuliko gara ibilbide berberetik; ezkerretik jota bat egingo dugu asfaltozko bidearekin, eta beherantz egingo Potxoko artzain kortak dauden bidegurutzeraino. Bide zoru eroso batetik zeharkatuko ditugu Ibar Nabako zelaietatik; eskuinaldetik pista bat ikusiko dugu, baina errepidetik irtengo gara, eta ibarbide berdean gora egingo dugu Ahüzkiko etxetzarretaraino.