Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Borden ibilbidea
Borden ibilbidea | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Arbizu, Sandindegi, Mezeriain, Artabakar eta Herriaren borda |
Distantzia | 19,150 km, 7 ordu |
Ingurunea | Bordak eta pagadiak Aralarko mendian. |
Abiapuntua | Arbizu |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuArbizuko herriak Aralar mendian azienda babesteko eraiki zituen borda komunaletan barnako ibilbidea (Sandindegi, Mezeriain, Artabakar eta Herriaren borda). Harizti eta pagadietan barna doa, ia 500 metroko altueratik 1.000 metrora igotzen da; goiko aldean eremu karstikoa (kareharria) zeharkatzen da. Ibilbidearen goiko aldean, beste bide batek Mezeriaingo larreraino eramaten du, Aralarko Elkartearen eta Arbizuren arteko mugaraino. Handik gertu dago Intzezelaia eta Igaratzara joateko bidea, baina ez dago seinalizaturik. Eguraldi txarrarekin, goiko aldeko eremu karstikoa arriskutsua izan daiteke, arrakalak eta lezeak ugari baitira. Horrelakoetan, Mezeriaingo bordaraino iritsi eta buelta hartzea komeni da. Borda honen alde bat aterpea hartzeko prestaturik dago, beheko suaz, mahaiaz eta literez hornituta.
Bidearen abiapuntua autobusaren markesinaren ondoan dagoen panel batek adierazten du. Handik lau bat kilometrora, Sandindegiko zelaian, beste panel bat dago, mapa eta guzti. Bidean iturriak, trikuharri bat eta kobazuloren bat ikusteko aukera dago. Borden Ibilbidearen zati batek bat egiten du Aralarko Itzuliaren GR-20 bidearekin.
Erreferentziak
aldatuhttp://www.sakana.eus/eu/sendero-de-las-bordas-5/
http://arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/borden-ibilbidea.pdf