Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Cortinas amildegia

Desnibelik gabeko mendi-ibili erosoa da, eta Errege Bardeak eta bertako basamortu-paisaia zeharkatzen dituzten arroil berezietako baten barnealdetik eramango gaitu.[1]

Cortinas amildegia
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Oso erraza
Lekuak Bardeako muina den eremua, bereziki Castildetierra ikusteko aukera
Distantzia 1 km.
Abiapuntua Arguedas
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Aguilaresko informaziogunetik, 4 kilometro egingo ditugu autoz, Bardea Zuriko Castildetierra monumenturaino. Tontor ikaragarri hori Nafarroan argazki gehien egiten zaizkien monumentu naturaletako bat da, higadurak eremu horretan dituen ondorioen adibide argia. Informazio-kartel batek azalduko digu nola sortu den paisaia berezi hau poliki-poliki.

Mendebalderantz abiatzen den bide bat hartu eta Cortinas Amildegiraino jaitsiko gara. Ahal den pasabiderik onena bilatu beharko dugu tamariz ugarien artean. Antzinako presa batera iristean, ezkerrera doan bide batek arroilatik aterako gaitu, eta abiapuntura iritsiko gara arroila inguratuta. Bidean zehar, inguru horretan bizi diren hegazti batzuen hegaldiaz gozatuko dugu beharbada (zingira-mirotzak, sai zuriak eta abar), eta estepa-landaredi bereizgarria ikusiko dugu (erromeroa, ezkaia, salsola eta abar).

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/7531/Sendero-