Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Dulantz eta Irantzuko arroila

Irantzu ibaiaren arroila

aldatu

Irantzu ibaia Zunbeltz failan sortzen da, Urbasa eta Andia Mendilerroen artean. Irantzuko arroila higadura erregresiboaren bidez sortu da, hau da, urak behetik gora higatu du harria. Ibilbideko leku gehienetan mendien paretak guztiz bertikalak dira; baina bai arroilaren goikaldean, baita monasterioaren inguruan ere, harana zabalagoa da. Arroilaren beheko lautadan kokatzen da Irantzuko monasterioa. Irantzu ibaiak 19 km-ko luzera dauka, eta Ega ibaian isurtzen ditu urak, Lizarratik gertu. Abartzuza, Deierri eta Villatuertako udalerriak zeharkatzen ditu.

Dulantz

aldatu

Dulantz mendia Urbasa Mendilerroko gailurrik altuena da; 1243m garai da.

Habitata, Landaredia eta Fauna

aldatu

Irantzu ibaiko arroilan zehar hiru habitat nagusi hauteman ditzakegu: basoa, harri-amildegia eta Irantzu ibaia bera. Erdialdeko Nafarroa trantsizio-eremua da, izan ere, eremu mediterraneoa eta eremu eurosiberiarra nahasten baitira. Trantsizio-eremu horren adibide da Irantzu ibaiaren arroila.

Arroilaren hegoaldean karraskadiak eta erkametzak nagusitzen dira, zeinak eremu mediterraneoan ohikoak baitira. Horrez gain ihar frantsesak eta astigar arruntak ere aurki ditzakegu inguru horretan. Arroilaren iparraldean, aldiz, hariztiak eta pagadiak daude, eremu eurosiberiarrekoak. Pagoak mendi-hegaletan dira bereziki ohikoak. Ametzak ere ikus ditzakegu arroilan gora igo ahala. Faunari dagokionez, basoko habitatean hegaztiak, ugaztun txikiak eta harrapakari txikiak bizi dira; hala nola, zozoa, txepetxariak, azkonarrak, basakatuak eta azeriak.

Harri-amildegiak

aldatu

Harri-amildegietan arteak eta pagoak dira ugarien. Nahiz eta kareharrizko lurzorua lehorra egon ohi den, pagoek eurien eta lainoen hezetasuna baliatzen dute beste espezieen aldean abantailarekin hazteko. Harri-amildegiko faunari dagokionez hegaztiak dira nagusi, izan ere, habiak egiteko edota harrapakinak behatzeko leku aproposa baita. Saiak, beleak, haitz-enarak, hontz handiak eta belatz handiak dira, besteak beste, harri-amildegietan ikus ditzakegun hegaztiak.

Ibai-ertza

aldatu

Ibai-ertzean zumeak, ahuntz-sahatsak eta astigarrak daude, baita makal eta zumar baten bat ere. Irantzu ibaia anfibio guztien habitata da, bertan jartzen baitituzte arrautzak. Bereziki baso-igel gorriak eta txantxikuak aurkituko ditugu ibaian.

Dulantz eta Irantzuko arroila
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna   Oso erraza
Lekuak Irantzuko monasterioa eta arroila
Distantzia 4,4 km.
Ingurunea Nafarroako Erdialdeko gune ezkutua, Irantzuko monasteriotik haratago
Abiapuntua Abartzuza
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Ibilbidea Irantzuko monasterioan hasten da. Bideak goiti egiten du zertxobait, Irantzu ibaiaren paretik, errekak harkaitzetan zizelkatu dituen forma bitxiak, putzuak eta ur gardenak inguratuz. 0,8 km-an, basoa pagadi bihurtzen da eta, bide zolan, tarte batzuetan hormigoia dago eta beste batzuetan harriak.

Ibaiaren beste aldera igaroko gara. Poliki-poliki haritzen itzaletara iritsiko gara eta Urbasako lehen pagoak agertuko dira. Zuzen segituko dugu, bigarren bidegurutzeraino eta bertan ehunka urteko haritzaren ondotik igarota, Esquina de Elke deituriko parajean amaituko dugu bidea.[1]

Dulantz mendia igo nahi izanez gero, Irantzuko arroilako ibilbidea egingo dugu ia osorik. Azken horren amaierara iritsi aurretik bidegurutze bat aurkituko dugu, Portandia izenekoa. Eskuineko bidea hartuko dugu Dulantz mendia igotzeko, eta bertatik Urbasa eta Andiako mendien ikuspegi ederra aurkituko dugu. Egindako bidetik itzuliko gara basora iritsi arte, eta Lizarrateko bidea hartuko dugu Gallaturreraino. Bertatik Larraiza eta Legarobiko bista politak daude. Osotara, eta Irantzuko arroileko ibilbidea kontuan hartuta, 18’6 km-ko ibilbidea da, eta 546 metro igo behar dira. [2]

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=4083&
  2. http://www.tierrasdeiranzu.com/p/es/ocio-y-turismo/rutas-de-senderismo/canon-del-rio-irantzu.php