Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Gatz Bidie

Leintz Gatzaga ezagutu, Gatz Museoa eta Dorletako santutegia ere bai. Ibilbide polita itzaletan Eskoriatzara iritsi arte.[1]

Gatz Bidie
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Gipuzkoa
Zailtasuna Erraza
Lekuak Leintz Gatzaga, Eskoriatza
Distantzia 5,11 km. Ordu bat.
Ingurunea Leintz Gatzaga ezagutu, Gatz Museoa eta Dorletako santutegia ere bai. Ibilbide polita itzaletan Eskoriatza herrira iritsi arte.
Abiapuntua Gatz Museoa (Leintz Gatzaga)
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Historia

aldatu

2018 urtean Gatz bidie, Leintz batuz proiektuaren baitan auzolanean txukundu zen Gatzaren bide zaharra. Helburua Leintz Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaleta oinez elkartzea izan zen.[2]

Ibilbidea

aldatu

Leintz Gatzagako Gatz Museoa herritik 250 metro hegoaldera kokaturik dago, Dorletako santutegiaren azpian. Bertatik abiatzen da ibilbidea. Hasieran aldapa gora ibili behar da 55 metroko desnibela gaindituz 510 metrotako altuerara iritsi arte. Ibilbideko punturik altuena da. Puntu horretan iturri bat aurkitzen da, ibilbide guztian dagoen bakarra. Gatz Bidie-ren eskultura bat ere badago. Zati batean zelaietan ibiliko gara baina berehala basoan sartuko da bidea.

Ondoren kilometro batetan zehar ibilbideak beherantz jotzen du nabarmen, haranaren barrenera. GI-3310 errepidea gurutzatzeko Anglo-Vasco-Navarro trenbideak Gaztainadi auzoan duen zubi zaharra erabiliko dugu eta haranaren mendebaldeko aurpegira pasako gara. Gaztainadi auzotik Kuatruena auzora eta azkenik Eskoriatzara iritsiko gara.

Ibilbidea luzatu nahi bada Eskoriatza ekialdetik doan bidegorrian zehar herria gurutzatuko dugu eta tunel luze bat pasata herritik aterako gara. Ondoren "trenbidetik" (garai batean Anglo-Vasco-Navarro trenbidea zegoen bidetik) Aretxabaleta herrira iritsiko gara. Bost kilometroko luzera duen ibilbide gehigarria da, laua, paseorako egokia.

Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Wikiloc-etik hartua
  2. ‘Gatz Bidie’, Leintz Gatzagako iragana eta etorkizuna lotuz.