Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Haritz monumentalak

Baso arteko mendi-ibili hau bereziki egokia da haurrekin egiteko. Bertan, beren interesagatik eta bitxitasunagatik "Nafarroako Zuhaitz Monumental" deklaratu zituzten bi haritz kandudun zahar ikusteko aukera izango dugu.[1]

Haritz monumentalak
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Oso erraza
Lekuak Basaburuako Jauntsarats herritik ibilbidea da
Distantzia 1,9 km.
Ingurunea Basaburuako haritz handienetako batzuk ikusteko aukera, baita Nafarroako haritzik handiena ere.
Abiapuntua Basaburua
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Ibilbidea Jauntsarasko eskolan hasiko dugu, herriaren irteeran, Ultzamarantz. Informazio-panelaren ondoan, Kisulabe izeneko ehun urtetik gorako lehen haritzera doan bidea ikusiko dugu. Garai batean zegoen karobiak (hots, kareharria kiskaltzeko labeak) eman dio izena. 10 metrotik gorako diametroa dauka, eta Nafarroako zabalena da.

Aurrerago, Baragon erreka zeharkatuko dugu zurezko zubi zahar batetik, eta tokiko errepidea zeharkatu ondoren, belardi batzuen ondoko bide batetik jarraituko dugu.

Ondoren, Beheitikolandako hariztian sartuko gara, eta ehun urtetik gorako beste haritz batekin egingo dugu topo. Bideak Beheitiko Zelaiko hariztian zehar jarraitzen du, Basaburua ibaitik hurbil. Erreka zeharkatu, eta harekin paralelo jarraituko dugu haritz aparten artean, mendi-ibiliaren hasierara eramango gaituen errepidera iritsi arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/5520/Sendero-Robles-Monumentales-de-Jauntsarats.htm