Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Infernuko errotako bidexka

Ibilbide etnografikoa, ibai baten jaiolekura.[1]

Infernuko errotako bidexka
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erraza
Lekuak Baztago Lekarozen dagoen errota ezagutzeko aukera
Distantzia 5,1 km.
Abiapuntua Baztan
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Bidexka lineala da eta Lekarozko Orabidea auzoko errepidean abiatzen da, 15. kilometroan dagoen bidegurutzean, Irigoiengo Borda baserriaren ondoan. Ibilbideak maldan beheiti egiten du etengabe Etxebertzeko Borda jatetxeraino eta, gero, Infernuko Errekaren parean doa, larre, baserri, haritz eta gaztainondo artean.

Bidean egurrezko zenbait zubi igaro ondoren, bidegurutze batera iritsiko gara. Han, Etxarlako bidea eskuinera utzi eta zuzen segitu beharra dago Infernuko errotaraino. Eraikina guztiz zaharberrituta dago eta jendearendako zabalik, aukera paregabea baita garai batean eskualdean hain ugaria zen azpiegitura molde hori ezagutzeko. Herriko bizilagunak horra joaten ziren arto-irina lortzeko. Toki sorgindua da, errota ia-ia zintzilik dago-eta ur-jauzi polit baten abaroan. Errotatik atzera egin behar da bide beretik itzultzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/5869/Sendero-Infernuko-Erreka.htm