Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Iturritik ur-begira

  [1]

Iturritik ur-begira
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Beherea
Zailtasuna Erdikoa
Lekuak Ahüzki, Lexarregibel, Elzarreko ordokia, Istaurdiko txabola, Inharpuko lepoa
Distantzia 11 km. 3 ordu eta 15 mn.
Ingurunea Ah�zkiko iturri ospetsu eta freskagarritik abiatuz, Arbailako alhagia eta baso artean, goazen Elzarreko lautada eder eta misteriotsura.
Abiapuntua Ahüzkiko ostatua
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Ibilaldiaren bi muturretan guztiz aipagarriak diren bi leku daude. Bata da abiagunetik oso hurbil den Ahüzkiko iturri entzutetsua, han topatuko dituzularik hur honak osoki. Bestea da Erreitia —Zuberoa aldetik hala deitzen zaio— edo Lapitzotza —baxenabartarrez— errekaren ur-begiak, horiek ere Sources de la Bidouze izenarekin ospetsuak direlarik. Elzarreko ordoki puntatik lurrezko bidetik basoaren barrena jota, une batean iristen gara hesi alanbredun batera. Horretan ataka bat pasatuz, xenda batek malda oso aldapatsuaren behera eramaiten gaitu bi zurubiraino —batzuetan bat kendua da—. Horien behera jaitsita, Erreitiako ur-begi edo, hobeto esan, uraren agergune diren bi kobazuloetara laister heltzen da. Baina, kasu! Pasabide hori ibiltzaileei normalean debekatua da, eta bazterrak busti izatean, xenda aski arrikutsua da. Hesi saihetsetik joanda, beste xenda batek itzulian eramaten du ur-begi horietara.

Erreferentziak

aldatu
  1. Berriatik hartua