Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Iturrixikin ibilbidea

Mendi-ibili interesgarri honek Orbaibarko paisaia berezia ezagutzeko aukera emango digu. Paisaiari eta landa-ondareari dagokienez interes handia duten bost leku bisitatuko ditugu.[1]

Iturrixikin ibilbidea
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erdikoa
Lekuak Orbaibar inguruko paisaiak ezagutzeko aukera
Distantzia 10,15 km
Abiapuntua Orbaibar
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Ibilbide zirkularra da, eta Iratxeta du abiapuntu. Altuera hartu ahala, Orbaibarko askotariko paisaiak agertuko dizkigu: partzela irregularrez osatutako nekazaritza-lurren eremuak (bocage), erkameztiak, pinudiak eta mendiko larreak. Ibilbidean zehar, bost interesgune daude panelen bidez seinaleztatuta. Lehena Behien Borda da. Bertan, lurraldeko iraganeko lanak eta aprobetxamenduak ezagutuko ditugu. Ondoren, izen bereko gainara joango gara. Panoramika ederra izango dugu zain. Hirugarren geldialdia Teilaren Iturrian egingo dugu (ura tratatu gabe dago). Atsedenerako eta naturan oinarritutako arteaz gozatzeko leku egokia da. Ondoren, Marianoren Borda bisitatuko dugu. Herri-arkitekturaren adibide bitxia da, urriak baitira horrelakoak. Azkenik, Irumugara iritsiko gara (1.010 m); harana mende hartzen duen eta sentsazioz beteko gaituen balkoia da.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/7530/Sendero-