Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Larruzabalgo lurretan

Larruzabal herri batzarraren lurretan barna ibilita, Babio tontorrera igoko gara. [1]

Larruzabalgo lurretan
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Bizkaia
Zailtasuna Oso erraza
Lekuak Babio, Horcon lepoa, Mendeika, Burubio
Distantzia 4 km. Ordu 1.
Ingurunea Larruzabal herri batzarraren lurretan barna ibilita, Babio tontorrera igoko gara.
Abiapuntua Mendeika (Larruzabal)
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Gorobel mendilerroaren iparraldeko oinalde gorabeheratsuan, herrixka eta baserri batzuk sakabanatzen dira: Lendoñogoiti, Lendoñobeiti, Belandia eta Mendeika, besteak beste. Begiratu batean, ohiko mendiko paisaia ematen du; izan ere, Urduñako ordokian gora egin ahala, basoak eta bazka egiteko belardi zabalak ikusiko dira han eta hemen. Euskal Herriko hainbat bazterretan bezalaxe, beraz. Baina jakin beharra daukagu herriok antolamendu berezi bat diseinatu zutela aspaldi-aspaldi, bizimodua eta naturaren ondasunak kudeatzeko (mendiak, nekazaritza, abeltzaintza eta ondare publikoak). Mendeikako naturaren oparotasuna deskubritzea da ibilbide honen helburu otzana.

Bideak estuak izanagatik ere, bazter horretara bizkor hurreratzeko aukera ona ematen du gaur egungo errepideak. Behiala, ordea, bestelako egoera bat omen zegoen, bizilagun saiatuek mandabideei zein bidezidor ezkutuei estu-estu lotuta ibili behar izaten baitzuten Urduñara edo Amurriora jaisteko. Alabaina, Urduñatik aldenduta egon izanak ez zion isolamendurik ekarri paraje horri. Historiagileek gogorarazten dutenez, Urduñari dagozkion lau herriok Larruzabal izeneko herri batzarra osatu zuten Erdi Aroan. Ordena jakin batean parte hartzen zuten, betiere euren ondasunak babestuak izateko.

<img alt="" src="https://www.berria.eus/argazkiak_jarraia/uploads/690ccbc54.jpg" />

Larruzabalgo larrean haritz deigarri bat zegoen, eta haren inguruan biltzen ziren euren interesak defendatzeko. Larruzabalgo haritza bidegurutze batean zegoen, herriotatik pitin bat aldenduta, baina lau herrion lurrak gurutzatzen ziren toki estrategikoan. Jakina denez, Euskal Herri mailan zuhaitz asko izan ziren aukeratuak aspaldi herri batzarrak egiteko. Eskuarki, erreferentziazko zuhaitzak aukeratzen zituzten, eta haien inguruan mendiak, larreak eta, oro har, interes komunalak babesteko erabakiak hartzen ziren. Bistan da zuhaitzok zentzu juridikoa eta politikoa zutela. Horietako batzuk desagertuak badira ere, bizilagunen oroimenean eta tokiko toponimian iltzatuta jarraitzen dute: Gernikako haritza eta Arabako Otatza, Gernika eta Malato zuhaitzak, besteak beste.

Larruzabalgo dokumentazioa kontserbatzeko beharra 1516ko ordenantza batean ageri zen. Baiezko biribila eman zioten ordura arteko arauak, erabakiak eta kezkak betiko gordetzeari, eta, orri sortak ez galtzeko xedez, Belandiako Santa Eulalia elizaren haritzezko kutxa batean gorde zituzten. Finean, artxiboek egokiro bermatzen dute kolektibitate baten iraunkortasuna.

Babio mendira, oinez

aldatu

Burubio eta Babio tontorrak Larruzabalgo eremuaren iparraldean daude. Biak Mendeika herritik igo daitezke, eta haraino igoko gara Urduñatik (Bizkaia), autoz. Mendeikara iritsi aurretik lagako dugu autoa, hots, Korozen muinora doan bidearen ondo-ondoan. Herrian sartu, eta, Arteaga auzora doan errepidea bazter eginda, Burubio-Babio aldera egingo dugu, bide seinaleek aginduko dutenez. Herritik irten berritan, bideak banandu egingo dira. Zuzen eginez gero, Done Mikel elizaren aurretik igarota, Burubiora igoko gara. Guk ezkerrera joko dugu aipatu bidebanatze horretan, eta Babiorako bideari oratuko gatzaizkio. Porlan bidean behera eginda, hartxintxarrezko landa bidean gora egiten hasiko gara laster. Horcon izeneko lepora iritsiko gara amen batean. Pinudiarekin bat egingo dugu han. Bide nagusiak eskuinera okertuko du orduan, eta, iparraldeari eutsirik, Babioko panderoan gaindi ibiliko gara, goxo-goxo, tontorrera heldu arte. Amurrio (Araba) bete-betean harrapa

Erreferentziak

aldatu
  1. Berriatik hartua