Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Las Roscasko zirkuitoa

Ibilbide hau Alhama ibaiaren ibarraren eta forma bitxiak osatzen dituzten konglomeratuez osatutako Las Roscas mendigune bereziaren inguruan egingo dugu.[1]

Las Roscasko zirkuitoa
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erraza
Lekuak Fitero inguruko gune geologikoak ikus daitezke
Distantzia 8,2 km.
Ingurunea Zirkuitua Fiterotik Cascante eta Valverderaino doazen errepideen inguruan pasatzen da.
Abiapuntua Fitero
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Zirkuitua Fiterotik Cascante eta Valverderaino doazen errepideen bidegurutzetik abiatzen da. Valverdera doana hartuko dugu, eta Alhama ibaiaren ibarrean barneratzen den nekazaritza-bide batetik jarraituko dugu berehala.

Bécquerren elezahar baten lekua den "mairuaren kobazuloaren" eta Nafarroan egoerarik onenean dauden elurzuloetako baten ondotik igaroko gara. Gora egin ahala, Tudejen gaztelu arabiarraren aztarnak gordetzen dituen muino bat ikusiko dugu ezkerrean.

Bideak lepo bateraino jarraitzen du. Bertatik, konglomeratuen formazio harkaiztsu berezi batzuk ikusiko ditugu, Las Roscas izenekoak. Ibilbideko elementurik erakargarrienak dira. Harkaitzen hormetan sarguneak eta irtenguneak utzi dituen higadurak ikuskizun geomorfologiko paregabe bat oparituko digu. Azkenik, Blancaresko sakanetik errepidera itzuliko gara.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/7533/Sendero-