Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Lokizko Santiago basilika
Ibilbide honek ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu Lokizko mendilerrotik, eta badu beste elementu erakargarri bat ere: 30 metro inguruko koba/igarobidea.[1]
Lokizko Santiago basilika | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Lokizko mendilerroa, Ollobarrengo Zuloa, Lokizko Santiago basilika |
Distantzia | 7,4 |
Ingurunea | Lokizko mendilerroa |
Abiapuntua | Ollobarren, Metauten |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuIbilbidea Ollobarrengo elizaren ondoan hasiko dugu. Depositu baten ondotik igarotzen den pista zabal bat hartu, eta bidegurutze batera iritsiko gara. Zuzen jarraituko dugu Lokizko mendilerrorantz. Handik gutxira, iturri txiki batekin eta piknikgune batekin egingo dugu topo. Landaredian murgilduko gara horma harkaiztsuen azpitik, eta 200 metro baino gehixeago igoko ditugu marka zuri eta horiei jarraituta, Ollobarrengo Zuloarekin topo egin arte. 30 metroko koba/igarobide bat da, eta ilun eta kurbatuta badago ere, ez da linternarik behar.
Lur harritsu eta labainkor samar batetik gora egin (komeni da mendiko botak eramatea), eta mendilerroaren goialdera iritsiko gara. Landareek estutzen duten bide lau batetik jarraituko dugu, eta soilgune batera irtengo gara. Bertan dago basilika. Ganuzako mendatetik jaitsiko gara (ikuspegiak paregabeak dira), eta Santa Eulalia ermitatik igaroko gara Ollobarrenerantz.