Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Nagoreko urtegiraen ibilbidea
Nagoreko urtegia inguratzen duen bidezidor biribila ez zaizu gehiago gorrituko. Jende guztiarentzat pentsatua dago, bere 6 kilometroek ez baitute ia desnibelik, eta silletekin, gurpildun aulkiekin eta bizikletekin sar daiteke.[1]
Nagoreko urtegiraen ibilbidea | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erraza |
Lekuak | Nagoreko utegiaren ingurua, Artzibarko hainbat eraikin eta erromatar kaltzadarekin |
Distantzia | 6 km. |
Abiapuntua | Nagore, Artzibar |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuBere ibilbidean zehar, derrigorrezko geltoki batzuk aurkituko dituzu, hala nola Artziko Santa Maria ermita, XII. mende amaierako erromanikoko bitxi bat, Artzi jauregia, XVII. mendekoa, edo San Juliango erretaula, 1500. urte inguruko hispaniar flandestar estilokoa, Nafarroan estilo honetako hoberenetakoa dena. Urtegiko presa ere zeharkatuko duzu eta Zaragoza eta Bordele herriak lotzen zituen galtzada erromatar zahar bat ezagutuko duzu.