Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Paradisuak-Erlan

Mendi-ibili honen ingurunea -Iratiko oihana- ezin hobea da. Ia bide osoa pagadi/izeidi bikain honen babesean egiten da, baso-pistak eta egurgileen bidexkak tartekatuta.[1]

Paradisuak-Erlan
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erraza
Lekuak Irabiako urtegiaren ingurua
Distantzia 4,6 km
Ingurunea Irati ibaiaren urak biltzen dituen urtegia, Iratiko basoan
Abiapuntua Orbaitzeta
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Ibilbidea oso erosoa da, familiarekin egiteko aproposa, eta Orbaizetatik 13 km-ra dagoen Irabiako urtegiaren goialdeko aparkalekutik abiatzen da. Urtegia pago lirainen artean inguratzen duen pista zabal bat hartu, eta jolas-eremu txiki batera iritsiko gara (Bigarren Paradisura). Bertan, okilei buruzko informazio-panel bat dago.

Ondoren, pista utzi eta Mozolotxiki mendiaren hegaletik poliki-poliki igotzen den bidexka basotsu bat hartuko dugu. Basoko soilgune batek Irati ibaiaren urak biltzen dituen urtegiaren ikuspegi panoramikorik ederrenetako bat eskainiko digu. Ermuñoako lepora (940 m) iritsi ondoren, beheranzko bidea hartuko dugu aparkalekura eramango gaituen pistara iritsi arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/4054/Sendero-Los-Paraisos--Erlan.htm