Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Tontortxikiko tumuluak

Igeldoko Estazio Megalitikoaren parte dira Tontortxikiko tumuluak. Lau tumulu, ikusgarriak eta bata bestearengandik oso gertu, ume txikiekin ere egin daitekeen paseo batean. Donostiatik ere abiatu zaitezke, Igeldora igota.

Tontortxikiko tumuluak
Ibilbide honen argazkiak igo
Map
Herrialdea Gipuzkoa
Zailtasuna Oso erraza
Lekuak Tontortxikiko lau tumuluak, Igeldo, Usurbil eta Orioko mugen artean
Distantzia 400 metro, 15 minutu joan etorria.
Ingurunea Orioko merenderotik abiatuta, umeekin egiteko txango lasai bat.
Abiapuntua Orio

Testuingurua

aldatu

Igeldoko Estazi Megalitikoa 4 trikuharrik (horietako bat 1989an suntsitua), 4 tumuluk eta 3 jentilbaratzek osatzen dute, eta izen bereko mendiguneko gandorrean barrena kokatzen dira, Donostia, Orio eta Usurbil udalerrietan.

Megalitoen multzo hori, Gipuzkoako lurraldean kokatutako beste 28 bezala, Euskal Jaurlaritzak Sailkatutako Kultura Ondasun izendatua du, Monumentu Multzo kategorian.

Ibilbidea

aldatu

Ibilbidea Orio-Igeldoko merenderoan hasiko dugu, bertan merendatzeko zein aparkatzeko leku zabala dago, Kukuarri eta Mendizorrotz mendien artean. Seinale batek eta panel batek argitzen dute zein den bidea.

Ikusiko dugun lehen tumulua Tontortxiki II da, bidearen ezkerreko aldean.

 

Metro batzuk aurrerago Tontortxiki III eta IV tumuluak daude, elkarrekin, aldapa txiki eta oso suabe batean.

Gorago Tontortxiki I tumulua ikusiko dugu, tontorrean bertan eta Usurbil eta Orioren arteko mugarri baten ostean.

Itzala duen bide erraz bat da, inongo zailtasunik gabekoa.

Erreferentziak

aldatu