Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Transumantziaren bidea
Behe eta goi lurren artean larreko azienden migrazioa errazteko ireki zuten Donostiatik Arantzazuko Santutegiraino doan bidea, XI. mendean. Antiotik Kizkitzara ibiliko gara. [1]
Transumantziaren bidea | |
---|---|
Herrialdea | Gipuzkoa |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Zumarraga, Izazpi, Antiguako baseliza, Elorriaga lepoa, Atxurtza, Beotegi, Kizkitza baseliza |
Distantzia | 13 km. 3 ordu eta 30 mn. |
Ingurunea | Behe eta goi lurren artean larreko azienden migrazioa errazteko ireki zuten Donostiatik Arantzazuko Santutegiraino doan bidea, XI. mendean. Antiotik Kizkitzara ibiliko gara. |
Abiapuntua | Antiguako baseliza (Zumarraga) |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuAntio (Antigua) edo Santa Isabel ermita Zumarragako parrokia zaharra da. Ustez, XIII. mendean eraiki zuten, eta trantsizioko erromanikokoa edota gotikoaren hasierakoa da. Monumentu izendatua dute. Bertan, Andre Mariaren taila gotiko bat eta pietate garrantzitsu bat daude. Elezaharrak dioenez, jentilek jaurtikitako harriekin eraikia da. Hara iristeko, Beasaindik Zumarragara doan errepidea hartuko dugu, eta herrira heldu bezain laster, eskuinera jaitsiko gara eta berehala ikusiko dugu Antiguarantz doan errepidea. Hiru kilometro beteko ditugu ermitaren ondoan dagoen aparkalekuan ibilgailua utzi aurre-tik.
Izazpira egingo dugun igoera izan ezik, ibilbidearen zatirik handiena XI. mendean Donostiatik Arantzazuko Santutegiraino eta alderantziz, behe eta goi lurren artean azienden migrazioa errazteko erabili ohi zuten transumantziaren bidetik beteko dugu. Bidean nonahi ikusiko ditugu bide seinale zuri-gorriak. Baselizaren ezkerretik ipar-ekialderantz hegaletik gora doan bidetik abiatu gara. Porlanezko pista berehala utzi, eta bide seinale zuri-gorriek jarraitu beharreko norabidea erakutsi digute. Pista zabal batetik berehala heldu gara Izazpiko oinean dago lepo batera, Elorriagako lepora. Pagotxetara doan bidea ezkerraldera utzi (GR 120), eskuinera transumantzia bidea laga (GR-34.1), eta bien artean nabarmena den xenda batetik gorantz egin dugu, aurrez dagoen pinudirantz.
Izazpi
aldatuBide zuzena aurkitu aurretik, hemengo basoak ustiatzeko irekitako makina bat pistare- kin egin dugu topo, eta tentuz ibili behar dugu. Ezker-eskuin ateratzen diren bideak utzi, eta zuzenean gorantz jo dugu, gorago ikusten den pinudi- ra daraman xendatik. Aldapa pikoa da, eta pinudira iristean leundu egiten da. Handik atera eta izeidi eder bat zeharkatzen duen xenda bati jarraituz, Izazpiko tontorrera heldu gara. Erpin geodesikoa, aizkoraren eta enborraren irudia duen gutunontzi bat, eta Pakea eta Maitasuna hitzak irakur daitezkeen gurutze handi bat, ikurrin eder bat duela. Ikuspegi ederra: Izarraitz, Hernio, Murumendi, Txindoki, Aizkorri...
Gailurraren ondotik, gurutzearen aurretik ateratzen den zidorra hartu dugu, maldan behera. Sigi-sagan jaitsiz, Atxurtzako atsedenlekutik gertu dagoen leporaino iritsi gara, eta lehen utzi dugun bide balizatuarekin bat egin dugu. Pistan barrena berehala heldu gara atsedenlekura. Ezkiotik datorren bidearen ondoan, iturri ederra dugu. Handik aurrera bide seinale berriak izango ditugu bidelagun; PR-Gi 163ari dagozkion marka zuri eta horiak, hain zuzen ere. Bideak gorantz egiten du Beotegi izeneko kotaraino. Ehiztarien habia mordoa bide bazterrean laga, eta pinu artean gorabehera txikiak dituen bide batetik jarraitu dugu, Mandubia eta Kizkitzako bidegurutzera heldu arte. Aurrean ikusi dugun egurrezko langa igaro eta azken aldapa igo dugu Kizkitzako ermitara iristeko.
Kizkitza
aldatuGoierrin ospe handikoa da irailaren 8an Kizkitzako Ama Birjinaren ermitaren inguruan egin ohi den erromeria. Gaur egun han dagoen imajina ez da jatorrizkoa. Ustez, erromanikoa zen hura, eta bigarren karlistaldian desagertu bide zen, baina hori oraindik frogatzeke dago. Haren ordez beste imajina bat jarri zuten, baina konpontzera eraman eta hori ere galdu egin omen zen. Egurrezko egitura baten gainean burua eta eskuak soilik zituen imajina bat jarri zuten, baina berehala kendu zuten, eta gaur egun dagoen Ama Birjinaren irudia jarri. Erromeria bezperan, gauez, itsasotik ikus daitekeen farola handi bat pizten dute. Itsasotik urruti egon arren, marinelek debozio handia zioten Kizkitzako Ama Birjinari. Horrek harridura handia sortzen du, eta hainbat interpretazio eragiten (autore batzuek diote bertako pagadietako egurra itsasontziak eta arraunak egiteko erabili ohi zutela).
Abiapuntura itzuli nahi badugu, etorri garen bidetik abiatu beharko dugu berriro, baina Atxurtzako lepora iristean, Izazpira igo beharrean, aurrera jarraitu dugu, transumantzia-ren bide seinaleek erakusten diguten bidetik. Pixkanaka bide zabala estutzen hasi eta xenda bihurtzen da. Metro batzuk aurrera segi, eta Udako iturriaren ondora iritsi gara, Izazpira igotzeko lehen hartu dugun bidearekin bat egin aurretik. Leku honetatik Antiguako ermitara joateko, hasieran egin dugun ibilbideari jarraitu besterik ez dugu.