Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Zubietatik Aurkidi auzoko itzulia
Itzuli zirkular honetako markak zuri eta moreak dira.
Zubietatik Aurkidi auzoko itzulia | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Zubieta, Luisengo borda, Leoleko borda, Usatagieta, Sorginzelaieta, Irotzabal, Sarekoa auzoa, Goikoetxeko borda |
Distantzia | 9,8 km |
Ingurunea | Mendresa auzoa, baso ikaragarri aberatsean gora eta behera errekaren ibilbideari jarraituz. |
Abiapuntua | Zubieta |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuZubieta herriko labaderoan hasi eta errotarako bidea hartu behar da.
1736. urtean eraikitako errota, gaur egun ekomuseoa, bisitatzeko aukera izanen duzue. Karretera hartu, eta segituan ezkerrera Aurkidiko auzora doan porlanezko pista ikusiko duzue. Bideak gora eginen du eta Aurkidiko auzoko bordak eta baserriak ikusten joanen zarete. Porlanezko pista utzi gabe, Luisengo borda paratzen duen kartela ikusiko duzue. Hor pista utzi eta senda hartuko duzue. Pagadi eta harizti ederrekin gozatzeko aukera paregabea izan ez ezik, Ekaitza, Mendaur eta Makilipurdi mendiak ikusteko eta gozatzeko aukera ere izanen duzue.
Luisengo borda eta Leoleko borda pasa eta gero Lizartzeta gailuarren oinarrian dagoen Usatagietara ailegatuko zarete. Hor ezker hartu, pista zabala izanen duzue. Segi aurrera Sorginzelaietara ailegatu arte; hor ezker eta dena behiti. Leku berezi batera ailegatuko zarete, Irotzabalera.
Hortik behiti bidea segi eta Sarekoa auzoko baserriak ikusiko dituzue (Goikoetxeko borda). Poliki poliki herrira hurbiltzen joanen zarete. [1]
-
okila
-
Irotzabal basogunea
-
katagorria
-
Errotako ubidea
-
Ibilibideko marka zuri-moreak
-
Zubietako azken bista
-
Oltzorrotz eta Mendaur
-
Pinaburua
-
Aurkidi auzotik Mendrasa auzoko azken borda (kisulabea duena, Ilarregi?)
-
Ekaitza mendia (1.046m)
-
Luisengoko borda
-
Oltzorrotz eta borda
-
Pago zaharra
-
Pagadia
-
Pago amama ikusgarriak
-
Usatagietara ailegatzen azken borda pasata
-
Iratze-metak
-
Usatagietara heltzen pagadian
-
Usatagieta
-
Usatagieta
-
Perretxikoa
-
Usatagietan ezkerraldera eta beherantz
-
Sorginzelaiko iratzeak eta alertzeak (laritzak)
-
Alertze-orriak
-
Alertzeak Sorgin Zelaian
-
Irotzabal
-
Irotzabaletik behera iratzean zehar.
-
Mendaurreko tontorra ez hain urruti (1.131 m)
-
Irotzabal gunetik jaisten
-
Sarekoa auzoko borda
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Aurkidiko itzulia.» Wikiloc | Rutas del Mundo . Noiz kontsultatua: 2020-08-17.